
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Kudeaketa / Eskaerak
Kudeaketa / Eskaerak
-
Prestazioaren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) edo Itsasoko Institutu Nazionalari (ISM) dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak direnean.
-
Ezintasun maila zehazteko eskumena Autonomia Erkidegoetako organo eskudunena izango da, eta Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko (IMSERSO) probintzia Zuzendaritzarena Ceutan eta Melillan.
-
Sei urtetik gorakoen gizarte eta familiako txertaketa arazoak zehazteko eskumena, adopzio edo harrera kasuetan, adingabekoen babeserako Erakunde publikoarena izango da.
-
Familia ugaria dela erabakitzeko, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2004 Legean ezarritakoa beteko da.
-
Erakunde kudeatzaileak zuzenean ordainduko dio diru-laguntza onuradun bakoitzari, eta hala badagokio, amak eta aitak berariaz baliaturiko epeetan; ordainketa epea betetakoan egingo da.
-
Erditze, adopzio eta harrera multipleagatiko diru-laguntza berezia ordainketa bakar batean emango da, erditzearen ondorengo sei asteak igarotakoan edo harreraren ebazpen administratibo edo judiziala edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala eman eta sei astetara.
-
Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
-
Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari kotizatu denaren langilearen ekarpenen batura, dagokienean, TGSS an sartzeko. Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko.
-
-
IRPFrekin atxikitua.
Langile, langile-bazkide edo elkarte-kooperatibetako langile-bazkide edo norbere konturako edo autonomoen kotizazioari, amatasun, adopzio, harrera, aitatasun, haurdunaldia bitarteko arrisku edo edoskitze naturala arteko arriskuagatiko atsedenaldiak direla-eta ordezkaturikoei, irailaren 4ko 11/1998 Errege Dekretuan aipaturiko hobaritutako interinitate-kontratuen bidez, ondoko hau aplikatuko zaie:
-
Gizarte Segurantzarako enpresa kuotetan, lan-istripu eta laneko gaixotasunenak barne, eta bilketa-bateratuko kuoten enpresa-aportazioetan %100eko hobaria izango dute, berezko inoren konturako Gizarte Segurantzaren erregimenean diren langileek.
-
%100eko hobaria, dagokion gutxieneko oinarri edo oinarri finkoari, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen erregimenean diren langileentzat derrigorrean ezarri kotizazio-tasari dagokion kuota aplikatuta atera emaitza izango da.
Hobari hau ondoko kasuetan baino ez da aplikatuko: epealdian arrazoi hauengatik jarduera eteten denean eta ordezkoaren interinitate- kontratua ematen denean, beti ere etetearen gehienezko epearen mugarekin.
Prestazio-eskaera:
-
Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez kokapen erregimenaren arabera.
-
Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Iart. Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikulua, beharrezko dokumentuekin batera, seme-alaba edo hartutako adingabe beren aitatasunagatiko diru-laguntza izapidetzeko entregatu direnak izan ezik.
-
Zuzenean, horretarako arrazoiak, hasierako data eta onuradun bakoitzaren atseden aldiaren aurreikusitako banaketa izan beharko ditu, baita enpresekin lotutako datuak ere, besteren konturako langileez ariko bagina.
-
Erditze goiztiarretan subsidioak eteteko eskaera eta erditu ostean jaioberriak erietxean egon behar duen kasuetan, amari edo aitari eman behar zaio onuraduna denaren edo izango denaren arabera, laneko kontratua eten izana edo jarduera laga izana egiaztatuta, baita adingabea erietxean sartzea egiaztatuta ere, ospitaleak igorritako dokumentuaren bitartez.
-
Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura, horretarako datu nahikoak dituenean, eta interesdunari jakinarazi beharko dio egoera hori eragin duen gertakizunaren ondorengo egunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean.
Ebazpena eta jakinarazpena:
Erakunde kudeatzaileko probintziako zuzendari eskudunak, zeineta eskakizuna aurkeztu den , emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.
Izan ere, diru-laguntza aldi baterako ebazpen bidez onar daiteke, sistemaren korporazioaren datu-baseetako azken kotizazio-oinarriaren arabera. Atsedenaldiaren aurreko hilaren kotizazio-oinarria behin behineko ebazpenekoaren berdina ez balitz, prestazioa berriro kalkulatuko da eta behin betiko ebazpena igorriko da. Oinarriak aldatu ez balu, behin behineko ebazpena indarrean sartuko da igorri eta 3 hileko epean.
Salbuezpen gisa, gertatu aurreko hilean enpresak jarduerari hasiera eman balio, beharrezkoa izango da enpresaren ziurtagiria, non kalkuluetarako erabiliko den kotizazio-oinarria azaltzen den. Era berean, langilea lanaldi partzialerako badago kontratatuta, eta oinarri arautzailea kalkulatzerik ez dagoenean, edo TGSS ren baimena duten enpresen kasuan, kuotak hurrengo hilaren ondoren ordaindu ahal izango dira.
Preskripzioa:
Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira.
-
Haurdun den langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboak amatasun-txostena luzatuko du eta kasuaren arabera, ondokoak egiaztatuko dira:
-
Erditzea gerta daitekeen data, berau aurretik langileak atsedenaldia hartzen badu.
-
Erditze-data.
-
Amatasun-txostenak jatorrizkoa eta hiru kopia izango ditu:
-
Jatorrizkoa langileari emango zaio enpresan zazpi eguneko epean aurkezteko kopia batekin (besteren konturako langilea bada).
-
Beste kopia bat Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzari edo dagokion Osasun Zerbitzu Publikoko organo baliokideari aurkeztuko zaio.
-
Azken kopia medikuaren eskuetan geratuko da.
-
Langilea erditu aurretik aldi baterako ezintasun egoeran badago medikuak , aldi berean, alta medikoko partea egin beharko dio amatasun egoeraren hasieragatik.
-
Osasun Zerbitzu Publikoak erakunde kudeatzaileari bidaliko dio amatasun txostena eta alta medikoko partea haiek igorri ondorengo 5 egun naturaleko epean.
(Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizkoa; nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da)
- Eskatzailearen nortasuna akreditatzea indarrean den honako dokumentazioaren bidez:
- Espainiarrek: Nortasun agiri nazionala (DNI).
- 2. Atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdeko indarrean den nortasun-agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazioko Zenbakia) AEAT eskatutakoa.
- Enpresaren ziurtagiria langilearen egoeraren berri ematen duena, baita amatasunagatiko edo aitatasunagatiko atsedenaldiaren hasierarekin loturiko bestelako datuen berri ematen duena ere.
- Kotizazioari dagokion dokumentazioa:
- Artista eta Zezenketetako profesionalentzat: Jardueren aitorpena eta TGSS aurkeztu ez diren jardueren ziurtagiriak.
- Norberaren konturako langileak, Saltokietako Ordezkariak, Nekazaritzako Erregimen Berezia eta Etxeko Langileak: Azken bi hilabeteetako kuoten ordainagiriak.
- Jardueraren egoeraren adierazpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat bakarrik (Nekazaritzako beren konturako langileen Sistema Berezian sarturikoak eta ekonomikoki mendekoak diren langileak izan ezik).
Jaiotzagatik AMATASUN KASUAN
- “Amatasunagatiko atsedenaldiaren ziurtagiria” edo “Amatasun txostena”, dagokion Osasun Zerbitzu Publikoak igorritakoa (OSP).
. - Familia-liburua edo erregistro zibilan seme-alaba(en) izena ematearen ziurtagiria. Atsedena erditze aurretik hasi bada, dokumentu hauek seme-alabaren inskripzioaren ostean eramango dira.
- Amak adozpio eskubidea beste gurasoaren alde erabiltzen duenean, IZb. orria bete 4, eskakizunekoa.
Ondorengo kasuetan, hauxe aurkeztu beharko da:- Ama ez badago Gizarte Segurantzako sisteman: bere laneko langileen unitateak idatzitako ziurtagiria, hartan, EBEP, apirilaren 12ko 7/2007 Legea aplika dakiokeen, eta administrazio egoera zein den, eta amatasunarengatik baimenaren aldia zein den adierazi beharko direlarik.
- Ama biologikoak Gizarte Segurantza sisteman alta ematea eskatzen duen lanbide jarduera bat egiten duenean: Haren aurreikuspen sistema pribatuan laguntzak jasotzeko eskubiderik ez duela erakusten duen frogagiria edo ziurtagiria, eta, hala badagokio, interesduna bestelako aurreikuspen mutualitate batean sartzea egokia ez dela egiaztatzen duena.
- Ama hilez gero: Haren heriotz ziurtagiria.
Adopzioagatiko, harreragatiko edo tutelagatiko AMATASUN KASUAN:
- Adopzioa edo tutoretza gauzatzen deneko ebazpen judiziala, edo harrera emateko ebazpen administratiboa edo judiziala, adopzio aurretikoa zein behin betikoa edo sinplea, betiere azken kasuan iraupena urte betekoa baino gutxiagokoa ez denean, eta nahiz eta harrerak behin-behinekoak izan. Harrera sinpleen kasuan, baliozkotzat emango da hura arautzen duten Autonomia Erkidegoetako organuen jakinarazpena.
- Sei urtetik gorako adingabe ezinduen adopzioa, harrera edo tutoretza kasuetan:IMSERSO edo dagokion Komunitate Autonomoan eskumena duen erakundearen ziurtagiria, adoptatuak edo harreran dagoen haurrak % 33ko ezintasuna edo handiagoa duela adierazten duena. Bestela, adingabeak babesteko gaietan eskumena duen Erakunde Publikoak emandakoa, adoptatuaren baldintza pertsonalak edota atzerritik etortzea medio, gizarteratzeko edo familiara egokitzeko arazoak dituela adierazten duena.
- Hala badagokio, familia-liburua edo erregistro zibilan seme-alaba(en) izena ematearen ziurtagiria.
- Bi gurasoek atsedena hartzeko eskubidea badute, eskabide honetako laugarren orria bete beharko dute eta bertan adierazi beharko dute atsedena zer datatan hartuko duten edo noiz egingo dioten uko eskubide horri beste gurasoaren alde.
NAZIOARTEKO ADOPZIO KASUAN
- Nazioarteko adopzioa denean eta adoptatuaren jatorrizko herrialdera gurasoen aurretiazko joan-etorria beharrezkoa denean, Elkarte Autonomoko erakunde eskudunak luzatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Bertan, adopziorako edo harrerarako izapideen hasiera egiaztatu beharko da.
- Atzerriko herrialde batean egindako adopzioa eta Espainiako Kontsul Bulegoan inskribatutakoa: Erregistroko inskripzio-egiaztagiria edo adopzioaren eraketa egiaztatzen duen dokumentua eta haren erregistroa.
- Adopzioa eta helburu gisa adopzioa duen tutoretza, atzerriko estatu batean eraturikoa eta Espainian inskribatu gabekoa:
- Adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala.
- Adingabekoaren alde Espainiako kontsul bulegoak luzatu bisatua.
- Adopzio hartzailearen egokitasun ziurtagiria, ebazpena edo aitorpena, Espainiako autoritate eskudunak luzatutakoa.
- Eskatzaileak adopzioa Espainian gauzatzeko izapideak hasiak dituela egiaztatzen duen agiria edo, hala badagokio, adopzioa Erregistro Zibilean inskribatuko denekoa.
Jaiotzagatiko AITATASUNAREN kasuan:
- Familia liburua edo semea/semeak Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria.
Adopzioagatiko edo harreragatiko AITATASUN KASUAN:
- Familia-liburua edo semea/alaba Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria, adopzioa eratzeko ebazpen judiziala edo familiari haurra harreran hartzeko eskubidea ematen dion ebazpen administratibo edo judiziala.
BESTE DOKUMENTAZIOA:
Ezintasun/menpekotasun kasuan:
- Eskatzaileena: Ezintasunaren ziurtagiria, ezintasun hori % 33koa edo handiagoa dela aitortzen duena eta Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean eginikoa (azaroaren 11ko 1335/2005 ED 28.1 artikulua).
- Hartutako semearen/alabaren honako agiri hauek:
- Autonomia Erkidegoetako erakundeek igorritako balorazio espezifikoaren txostena edo hura eskatu izanaren agiria.
- Jaioberriak direnean ospitale publikoaren txosten medikuarekin ordezka daitezke, edo ezintasuna edo balizko ezintasuna adierazten duen OZPko medikuaren txostenarekin.
- Familia ugarien kasuan: Familia ugariaren titulua edo hura eskatu izanaren ziurtagiria.
- Guraso bakarreko familien kasuan: Guraso bakarra dagoela adierazten duen familia-liburua edo bi guraso baldin badaude, horietako baten heriotza-ziurtagiria, edo bietako batek familia utzi duela aitortzen duen ebazpen judiziala.
- Jaioberria ospitaleratzen den kasuetan: Jaioberria ospitalera zein egunetan eraman duten dioen sendagilearen ziurtagiria, baita alta noiz ematen dioten dioena ere, alta emandakoan. Haurra zentro pribatu batean jaio bada OZPko sendagilearen txostena ere eman beharko da.
- Lanaldi partzialeko erregimenean atsedena izanez gero:
- Lanaldi partzialaren erregimenean amatasun, adopzio edo harreragatiko atsedenaldiari buruzko enpresariaren eta langilearen arteko adostasuna egiaztatzen duen dokumentua.
- Norberaren konturako langileentzat, haien egoeraren aitorpena.
- Aldizkako kontratu finkoko langileak: Jarduera berriz hasten denean kanpaina artean geraturiko jaiotza, adopzio edo harrerentzat egoera hori egiaztatzen duen dokumentua.
- Langilearen aldi baterako ezintasuna, mutuek zuzenenan ordaintzen dutena: Egoera hori egiaztatzen duen mutuaren ziurtagiria.
KASU GUZTIETAN:
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





