MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Ezintasunak dituzten langileen erretiro aurreratua  » % 65 edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiro aurreratua

% 65 edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiro aurreratua

04-01-01  geroztik, 65 urteko adin arrunta jaitsi daiteke, koefiziente murriztaile bidez,  % 65 ezintasuna edo handiagoa duten  langileen kasuan .

 



Erregimen Orokorretako eta Nekazarien, Itsasoko langileen eta Ikatz Meatzarien Erregimenetako besteren konturako langileak, ordaindutako jardueraren bat egiten dutenean ezarritako ezintasunen bat dutela egiaztatzen badute, betiere, eskatutako baldintzak betez gero (kotizazio aldia eta gertaera eragilea).


    IGO



    Erretiro pentsioa jasotzeko 65 urteko adina izatea eskatu ohi da. Adin hori murriztu egingo da adierazitako koefizienteak lan egindako denborari aplikatuta ateratzen den denboran, betiere, lan egindako denboran, honako ezintasunak daudela egiaztatzen bada:

    • 0,25eko koefizientea, langileak % 65 edo gehiagoko ezintasuna egiaztaturik badu.
    • 0,50eko koefizientea, langileak % 65 edo gehiagoko ezintasuna egiaztaturik duenean eta ohiko jardueretarako beste baten laguntza behar duela egiaztatzen duenean.

    Gutxieneko adina:

    08-01-01etik aurrera, erretirorako adina murrizteko koefizienteek ezin dute ekarri interesdunak 52 urte bete baino lehen erretiroa hartzea.

    Muga horrek ez die Erregimen Berezietako (ikatz meatzaritza eta itsasoko langileak) langileei eragingo, 08-01-01ean erretiroa hartzeko adinaren koefiziente murriztaileak aitortuak ez bazituzten. Horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.

    Lan egindako denboraren zenbaketa: 

    Lanera joateko egindako hutsegite guztiak kenduko dira, honakoak izan ezik:

    • Mediku baja baten ondorioz gertatutakoak, gaixotasun arrunta edo profesionalagatik edo laneko edo lan kanpoko instripuagatik sortuta.
    • Kontratua etetea honako arrazoiengatik: amatasuna, adopzioa, harrera, haurdunaldian edo edoskitze naturalean zehar arriskua.
    • Dagozkien lan xedapenek ordain eskubidea baimentzen dutenak.

    Ondorioak:

    08-01-01etik aurrera koefiziente murriztaileak ez dira aintzat hartuko:

    • Erretiro partziala hartzeko eskatzen den adina egiaztatzeko (baldin eta zuzenbide iragankorrarekin 08-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen ez bada), mutualistentzako erretiro partziala hartzeko edo aurretiazko beste edozein erretiro hartzeko adina egiaztatzeko.
    • Erretiroa 65 urte baino gehiagorekin hartzen dutenentzat ezarritako ehuneko gehigarria sortzeko ere ez.

    IGO



    Langilearen erretiro-adina jaitsiko den aldia, kotizatutakotzat emango da erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko aplikatuko den portzentajea zehazteko.


    IGO



    Adinaren murrizketari eta zenbaketari dagokienez, kotizatzeko, haren ondoriozko denborari dagokionez,  Gizarte Segurantzaren beste edozein erregimenetan  sortuko den pentsioa aplikatuko da.


    IGO



    • Besteren konturako langileen mutualitateren batean 1967-01-01ean edo lehenago mutualista izateagatik eskubidea duten % 65 edo gehiagoko ezintasuna duten langileei, LGSSren testu bategineko 1.2. hirugarren xedapen iragankorrarenarabera, erretiro pentsioa 60 urtetik aurrera jasotzeko, 0,25eko edo 0,50eko ezarritako koefizienteak izango dira aplikagarri kasu bakoitzean dagokion erretiro pentsioaren zenbatekoaren koefiziente murriztailea zehazteko, eta gainerako ondorio guztietarako, langilearen benetako adina izango da kontuan.

      1967ko urtarrilaren 1ean bildutako erreferentziak dagokion arau erregulatzaileetan zehaztutako datan hartuko dira egindakotzat, beste data batzuk hartzen dituzten kolektibo edo erregimenei dagokionez, erretiro adina aurreratzeko aukerari dagokionez.

    • Arau berbera erabiliko da % 65eko ezintasuna edo handiagoa izanik lehenago erretiratu nahi duen langileekin, Iart. arabera 161.3 aurrez ikusitakoaren arabera, 61 urtetik aurrera.

    IGO



    Ezintasuna eta ezintasun maila egiaztatzeko, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo erakunde horrek autonomia erkidego bakoitzean bere funtzioak eta zerbitzuak eskuordetu dizkion organoak emandako egiaztagiria aurkeztuko beharko da.

    Erakunde horiek eskumenik ez edukitzeagatik ziurtagiririk eman ezin dutenean, ezintasun egoera egiaztatzeko une horretan horretarako esleitutako erakundeak igorritako ezintasuna badela dion egiaztagiria edo administrazio egintza aurkeztu beharko da eta, horrelakorik ezean, Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein froga aurkeztu beharko da.


    IGO



    Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

    AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa