
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro partziala » Enpresaren betebeharrak
Enpresaren betebeharrak
-
Ordezko kontratua indarrean dagoen bitartean, ordezkatutako langilea ohiko edo aurretiko erretiroa izateko adinera iritsi baino lehen, ordezko langileak lana utziko balu, enpresaburuak:
-
Langabezian dagoen langile batengatik edo enpresarekin hitzartutako iraupen zehatza duen kontratu bat duen beste batengatik ordezkatu beharko du.
-
Aipatutako langilearekin ordezkapen kontratu berri bat hitzartuko du 15 asteguneko epean eten egin duenaren ondoren.
-
Kontratu berrian hitzartutako lanaldia, gutxienez, bere kontratuak eten aurreko langileak egiten zuena lanaldi berdina izango da.
-
Partzialki erretiratutako langilea bidegabeki botako balute ohiko edo aurretiko erretiroa hartzeko adina bete aurretik eta ez balute berriro hartuko, enpresak:
-
Ordezko langileari bere lanaldia handitzeko aukera emango dio. Ordezko langilearen lanaldia hutsik gelditutako lanaldia baino luzeagoa izango balitz, lanaldia gehienez luzatu ahal izango da, aplikatzeko hitzarmen kolektiboan ezarritako lanaldi osoa bezala, edo horren ordez, legearen araberako gehienezko ohiko lanaldia bezala.
-
Lanaldiaren luzapena ez balitz onartuko, kontratatu beharko du langabezian dagoen beste langile bat edo enpresarekin iraupen zehatzeko kontratua duen beste bat. Kontratazio berria ordezko kontrazio modalitatean egin beharko da, 15 asteguneko epean, bidegabeki bota dela aitortu ondoren, enpresan berriro hartuko ez dela erabaki ondoren.
-
Hitzartutako lanaldia, gutxienez, kontratua etetean langileak burutzen zuen lanaldia bezalakoa izango beharko du.
-
Aurreko paragrafoetan ezarritako enpresaburuak dagokion Erakunde kudeatzaileari ordaindu beharko dio kontratuak eten zuenetik erretiratu partzialak ohiko edo aurreko erretiroa jasotzen duen arte sortutako erretiro partzialeko prestazioaren zenbatekoa .
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





