
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro partziala » Zenbatekoa
Zenbatekoa
-
Pentsioaren zenbatekoa lanaldi murrizketaren ehunekoa, gertaera eragilearen egunean langileak egiaztatzen dituen kotizazio urteen arabera legokiokeen pentsioari, dagokion Gizarte Segurantzaren Erregimeneko arau orokorren arabera kalkulatuta, baina %2aren koefiziente gehiagarria erantsi gabe, ezartzean lortzen den emaitza da.
Horrela kalkulatutako pentsioa ezingo da inoiz, ehuneko hori bera 65 urte beteta dituzten erretiratuenzat, familiako egoeraren arabera, momentu bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko pentsioari ezarrita, ateratzen den emaitza baino txikiagoa izan.
Erretiro partzialeko pentsioaren oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko, 65 urte bete baino lehen hartzen den kasuetan, ez dira adinaren araberako koefiziente murriztaileak ezarriko.
-
Lanaldiaren murrizketaren ehunekoa handitzea bidezkoa den kasuetan, enpresaburuaren onespenarekin erretiro partziala hartu duenak eskatuta:
-
Pentsioaren zenbatekoa aldatuko da, hasiera batean aitortutakoari, beste lanaldi murrizketaren arabera, dagokion ehunekoa ezarriz.
-
Pentsio berria, erretiro partzialeko hasierako pentsioaren efektu egunetik pentsioaren zenbateko berriaren efektu egunera izan den igoeraren arabera eguneratuko da.
Erretiro partzialeko pentsioa jasotzeko txandako lan kontratua mantentzea beharrezkoa den kasuetan, adierazitako zehaztapenen arabera pentsioaren zenbateko haunditzeko enpresak honakoak egin beharko ditu:
-
Txanda egin duen langileari partzialki erretiratutakoari murriztutakoaren arabera lanaldia luzatzea eskainiko dio. Txanda egin duenaren lanaldia hutsik utzitakoa baino luzeagoa bada, luzapenaren muga hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritako lanaldi osoa edo hori ezean, legeak ezarritako gehienezko lanaldi arrunta izango da.
-
Txanda egin duen langileak bere lanaldia luzatzea onartzen ez badu, partzialki erretiratutakoaren lanaldiaren ordez langabezian dagoen, edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratua duen beste langile bat kontratatu beharko du.
-
Enplegu aniztasunen kasuan, oinarri arautzailea kalkulatzeko une horretara arte egindako lanaren arabera dagozkion eta lanaldia murriztearen ondorio diren kotizazio oinarriak soilik hartuko dira kontuan.
-
Erretiro partzialeko pentsioek kontribuzio modalitateko gainerako pentsion baldintza berdinetan egingo dute gora.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





