MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro arrunta » Bateraezintasuna / Iraungipena

Bateraezintasuna / Iraungipena



Erretiro-pentsioa jasotzea ez da bateragarria honekin:

  • Bere edo besteren kontura pentsiodunaren edozein lan egiteaErregimen orokorrean edo edozein Erregimen berezitan sartzea badakar, salbuespen hauekin:
    • Jubilazioa "lortzen" duten pertsonek, pentsioa jaso ahalko dute ezarritako terminotan denbora partzialeko lan bat burutzen duten bitartean. Egoera honek irauten duen bitartean, erretiro partziala izenakoa, pentsioaren jasotza murriztuko da, pentsiodunaren lanegunari aplikatutako murrizketaren alderantzizko proportzioan, aldera daitekeen lanaldi osoko langilearekiko.
    • Erretiroaren pentsiodunek, "sortutako" pentsioaren jasotza lanaldi osoko lan batekin bateragarri egin ahalko dute ezarritako terminotan. Egoera honek irauten duen bitartean, erretiro malgua izenakoa, pentsioa murriztuko da, pentsiodunaren lanegunari aplikatutako murrizketaren alderantzizko proportzioan, aldera daitekeen lanaldi osoko langilearekiko.
    • 2011ko abuztuaren 2tik aurrera, erretiroaren pentsioa bere konturako lanak egitearekin bateragarria da, urteko diru-sarrera osoak SMI gaintzen ez badu, urtean zenbatuta. Ekonomia-jarduera horiek egiten dituztenek ez dute Gizarte Segurantzaren prestazioengatik kotizatu behar, eta ez dute Gizarte Segurantzaren prestazioen gainean eskubiderik sortuko.
  • Elkargoetako profesionalek beren kontura egindako jarduera.

    2011ko abuztuaren 2tik aurrera lan horiek bateragarriak izango dira berriro erretiro-pentsioa jasotzearekin, pentsioarne eta lanaren arteko bateragarritasuna arautzen duen lege-proiektua egitearen zain, belaunaldi-aldaketa eta lan-bizitzaren luzapena bermatuz, eta baita tratamendua ere, jarduera desberdinak berdintasun-baldintzetan tratatuko direla bermatuta.

    Aipatutako arautzea gertatu bitartean, erretiro-pentsioa lanbide liberal batekin bateragarria izango da, RETAn altan eman gabe, aurreikuspen mutualitatea aukeratzeagatik, ordezko mutualitatetzat hartzen dena.
  • Sektore publikoan lanpostua izatea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko abenduareko 26ko 53/1984 Legearen artikuluaren 1. ataleko bigarren paragrafoan adierazitakoa. Salbuespenak: unibertsitateko irakasle emeritoak eta osasun arloko langile lizentziatuak
  • Goi-karguen jarduera.

Bestelako lanak burutzeak, denbora partzialekoak ez direnak eta ezarritako terminotan, honako efektuak ditu:

  • Jubilazioko pentsioa etengo da, baita pentsiodunari datxekion osasun-laguntza ere.
  • Enpresaria alta eskatzeko behartuta dago, baita dagozkion kotizazioak ordaintzeko ere.
  • Kotizazio berriek honetarako balioko dute:
    • Hala balegokio, pentsioaren ohiko portzentaia handitzeko (kotizatutako 35 urte izanda, %100 gehienez).
    • LGSSren 163.2. artikuluan ezarritako ehuneko gehigarria egiaztatzea.
    • Kotizazio berriek ezingo dute, inondik inora, oinarri arautzailea aldatu.

      IGO



      Pentsioduna hiltzeagatik.


      IGO



      Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

      AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa