MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro arrunta » Kudeaketa / Eskaerak

Kudeaketa / Eskaerak



Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazioanalari (GSIN) dagokion, edo Itsasoko Araubide Berezian barneratutako langileak badira, Itasoko Gizarte Erakundeari (ISM) egokituko zaio.


IGO



Ondoren adierazitako dokumentuen jatorrizkoak eta kopiak aurkeztu behar dira, ondoren konpultsatu ahal izateko (nola eta aurretik konpultsatuta ez dauden). Salbuespena nortasun agiriak izango dira. Kasu horretan, jatorrizkoa aurkeztea nahikoa izango da.

KASU GUZTIETAN:

  • Eskatzailearen, legezko ordezkari eta eskaeran agertzen diren gainerako pertsonen nortasun ziurtagiria, indarrean dagoen ondorengo dokumentazioarekin:
    • Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala  (NAN).  
    • Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) AEAT eskatu ordainketarako.
  • Legezko ordezkariaren egiaztagiria, behar izanez gero. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ, Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria.

ERRETIRO MOTA GUZTIETAN:

  • Azken hiru hilabeteetako kotizazioak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, ordaintzeko beharra izanez gero eta lanaldia denbora tarte horretan bertan gertatu bada.

64 URTEKO ERRETIRO BEREZIAN:

  • Ordezkatutako langilearen datuen gaineko enpresa ziurtagiria.

ERRETIRO PARTZIALEAN:

  • Erretiratu partzialaren eta langile errelebistaren laneko datuei buruzko enpresa ziurtagiria.

AURRETIAZKO ERRETIROAN:

  • Adinaren bonifikazioarekin eta gaixotasun bereziarengatik:

    • 9. Baldin eta adinaren hobariren bat aitortua duen jardueraren batean lan egin badu: lanpostu horretan langileak egin dituen aldiak eta haren lan kategoria biltzen dituen enpresaren edo enpresen ziurtagiria, edo ontziratze eta ontzitik irteteko liburuxka ISMren kasuan.
    • IMSERSOk, beste eskumendun erakunderen batek edota epailearen autoak adierazitako ezgaitasun ziurtagiria eta aitortutako maila. Hala balegokio, 1851/2009 ED zerrendatutako gaixotasunen batek eragindakoa dela zehaztu, baita ezgaitasunaren hasiera data eta kalifikazioaren data ere.
    • Besteren laguntza behar duela edota mugikortasuna murriztuta duela egiaztatzea, nola IMSERSOk, hala eskumena duen beste erakunderen batek. 

  • Halabeharrez edota beste arrazoiren batek eraginda:

    • Laneko kontratua bere borondatez ez zela eten dioen agiria, 60 eta 65 urte bitartean erretiratu behar baldin badu (langabezia kobratzen ari ez bada bakarrik).
    • Erretiroa hartzeko adina aurreratzen badu eta akordio kolektibo gisa kalte-ordaina jaso izan badu, enpresaren ziurtagiria.

OSASUN ARRETAN SARTZEKO ETA BESTELAKO EGOERAK EGIAZTATZEKO:

  • Osasun laguntzaren onuradunak:

    • Familia-liburua edota Erregistro Zibileko aktak, eskatzailearekin familiarteko lotura egiaztatzen dutenak.
    • Eskatzailearekin elkarbizitza egiaztatzen duen Udalak igorritako ziurtagiria (ez zaie ezkontideari eta seme-alabei eskatzen), funtzionarioari beharrezkoa iruditzen zaionean.
    • Komunitate Autonomoak bidalitako auto judiziala edota familiaren harrera ziurtagiria.
    • Banaketaren edota dibortzioaren ebazpen judiziala; bertan, adingabeko seme-alaben zaintza zehaztu beharko da, bai eta ezkontidearen edo ezkontide ohiaren pentsio konpentsatzailearen zenbatekoa edo elikagaiak seme-alabei ematekoa ere, hala balegokio.
    • Atzerritarrak  Espainian bizi ohi direla egiaztatzen duen Udaletxeko errolda ziurtagiria edo erresidentzia-txartela, funtzionarioak beharrezkoa dela uste duenean.
  • Bestelako egoerak:

    • Nahitaezko soldadutza edo haren ordezko gizarte lanak egin direla ziurtatzea, alegatzen badu.
    • Sei hilabete baino gehiagoko abortoren bat izan baduzu edota seme-alabaren bat jaio eta 24 ordu baino lehenago hil bazaizu, hildakoaren izana egiaztatzen duen Erregistro Zibileko agiria, hala alegatuz gero.

Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio zentrotan aurkez daiteke.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa