MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Zenbatekoa

Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, kotizatutako urteen araberako   portzentaje orokorra oinarri arautzailea aplikatuko da eta, dagokionean, 65 urte baino gehiagorekin erretiratu denean portzentaje sagarria ere bai.

                              



Gertaera kausatzailearen aurreko hilaren aurreko 180 hileetan   interesdunaren kotizazio-oinarriak zati 210 egiten lortzen dena.

Pentsiora kotizatzeko beharrik gabeko alta edo antzerako egoera batera sartzen bada, oinarri arautzailea (OA) zehazteko aldia  ezingo da atzera bota kotizatzeko betebeharra eten zenez geroztik.

Kotizazio-oinarrien eguneratzea:

Gertakizun kausatzailearen aurreko hilaren aurreko 24 hileetako kotizazio-oinarriek haien balio nominalarengatik hartzen dira.

Gainerako kotizazio-oinarriak Kontsumorako Prezioen Indizearen (IPC) eboluzioaren arabera eguneratuko dira  haiei dagozkien hiletik  aurreko paragrafean aipatu den aldiaren hasieraren aurreko hilera arte.

Hutsuneak sartzea

OAren kalkulurako kontuan hartu beharreko epealdian kotizatzeko beharrik ez zen hilabeteak badira, kotizazio-hutsuneak 18 urtetik gorako langileentzako indarrean den Erregimen Orokorreko kotizazioaren gutxieneko oinarriarekin integratuko dira.

Hilabeteren batean kotizatu beharra hilabetearen zati batean baino ez bada, aurreko paragrafoan aipatutako integrazioa kotizatzeko beharrik ez den zatian egingo da, betiere lehenengo epeari dagokion kotizazio-oinarria aipatutako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora iristen ez bada. Kasu horretan, integrazioa azken zenbatekorainokoa izango da.

Etxeko langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, 2012. urtetik 2018. urtera arte, erretiro-pentsioaren OA kalkulatzeko benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (hutsuneak barne hartu gabe).

Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, 2012-01-01etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneak sartzea).

Lanaldi partzialeko, txandakako eta aldizkako kontratu finkoen kasuan, kontuan hartu beharko da:

  • Kotizatzeko betebeharrik egon ez den aldien integrazioa une bakoitzean aplikatzea dagokion, kotizatzeko betebeharra eten edo iraungi zueneko datan kontratatutako orduei dagokien kotizazioko gutxieneko oinarriarekin burutuko da. Hilaren zati batean bakarrik badago kotizatzeko betebeharra, integrazioa kotizatzeko betebeharrik ez duen hilaren zatiarengatik izando da, beti ere, hari dagokion kotizazio-oinarriak aipaturiko gutxieneko oinarrira iristen ez denean.
  • Aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen denboraldi edo kanpaina arteko epeetan izan ezik, inola ere ez dira kotizazio-hutsunetzat joko lan egiten ez diren ordu edo egunak lanaldi partzialeko kontratuak eragindako zerbitzuak betetzearen ondorioz.

Kotizazio-oinarrien areagotzeak:

Ezingo dira zenbatu azken bi urteotan sortutako kotizazio-oinarrien areagotzeak, aplika dakizkiokeen hitzarmen kolektiboan edo, halakorik ez badago, dagokien sektorearen urteroko batez besteko areagotzea baino handiagoak diren soldaten areagotzeen ondoriozkoak badira.

Legezko xedapenetan eta hitzarmen kolektiboetan maila profesional horri dagozkien araututako antzinatasun eta igoeren inguruko arauak zehatz jarraituz lortutakoak dira salbuezpenak, eta baita legezko xedapenetan edo hitzarmen kolektiboetan araututako ordaintzeko beste zenbatekoen ondoriozko soldaten areagotzeak ere.

Enplegu-aniztasuna:

Enpresei kotizatzeko oinarriak bere osotasunean zenbatuko dira, eta oinarri horien baturak ezingo du une bakoitzean indarrean dagoen kotizazioko muga maximoa gainditu.

Jarduera-aniztasuna:

Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki OA zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.

Kuotak ez ordaintzekokasuak (*):

Kontingentzia arruntengatiko kotizaziorik egin ez diren aldiengatik, kontratu indefinitua eta 65 urte edo gehiago duten eta 35 urtez edo gehiagoz kotizatu duten langileen kasuan, ondorengo arauak hartuko dira kontuan:

  1. Interesdunak kotizatu ohi dituen oinarriak hartuko dira, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa areagotuz lortzen dena baino handiagoak direnean ezik, adierazitako azken urteko IPCaren batez besteko aldaketa-portzentajean, gehi portzentajearen bi puntu.
  2. Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batez bestekoa baino handiagoak balira, 1 arauean xedatutakoa areagotuta, kotizazio-oinarritzat zenbateko hori hartuko da.
  3. 1 arauan aipaturiko batez bestekoaren kalkulurako, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
  4. Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez baleude, dauden kotizazio-oinarrien batez bestekoa erabiliko da, haiei dagozkien hile-kopuruarekin zatituz.
  5. Kuotak ez ordaintzeko salbuespen gisa agertzen den jarduerarengatik kotizazio-oinarririk ez balego, salbuespena hasi aurretiko urtean interesdunak besteentzat egindako lanengatik, hari dagokion lanaldiaren baliokideagatik dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan.
  6. Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1 arauan aipaturiko batez bestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batez besteko hori urteko batez besteko aldaketa portzentaiaren arabera edo azken urteetakoen arabera areagotuko da, kuotak ez ordaintzeko aldira iritsi arte.

IGO



  • Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera aldatzen da portzentajea, 15 urteengatik %50 eta, hortik aurrera, hamaseigarren eta hogeitabosgarren urteen arteko bakoitzarengatik %3 gehiago eta %2 gehiago hogeita seigarren urtetik aurrera, 35 urterengatik %100 izan arte.
KOTIZATUTAKO URTEENGATIKO PORTZENTAJEEN ESKALA
Kotizatutako urteak Oinarri arautzailearen
portzentajea
15 urtetan 50%
16 urtetan 53%
17 urtetan 56%
18 urtetan 59%
19 urtetan 62%
20 urtetan 65%
21 urtetan 68%
22 urtetan 71%
23 urtetan 74%
24 urtetan 77%
25 urtetan 80%
26 urtetan 82%
27 urtetan 84%
28 urtetan 86%
29 urtetan 88%
30 urtetan 90%
31 urtetan 92%
32 urtetan 94%
33 urtetan 96%
34 urtetan 98%
35 urtetan 100%

Kontuan hartu beharko diren kotizatutako urteak honakoak izango dira:

    • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera egindakoak.

    • Erregimen horiei egindakoan, haiek inplantatu aurrekoak ere barne haietan aurreikusitako prestazioa jasotzeko eskubidea ematen dizutenean.

    • Gizarte Aurreikuspeneko beste erakundeei eginikoa, barneratzeke dauden erregimenari edo erregimenei dagozkienen ordezkoak.

    • Estatuko Klase Pasiboen Erregimenari egindakoak.

    • Herri Administrazioei eta haren menpeko erakundeei egindakoak 59-1-1 aurretik, orduan langileek ez baitzuten funtzionario baldintza.

  • Kotizatutako urteak zenbatzeko arauak:

    Kotizazioak 67-1-1 ostekoak badira, benetan kotizatu diren egunak hartuko dira eta egun guztiak 365rengatik zatituko dira kotizatutako urteak kalkkulatzeko. Urteko frakzioa urte osoaren pareko joko da. 

    67-1-1 aurreko kotizazioak badaude, kotizatutako urte kopurua lortzeko, hurrengo kotizazioen arabera kalkulatu diren egunak zati 365 egingo da (urtearen zatia urte osoaren baliokidetzat hartuko da):

    • Erregimen orokorrean eta beste erregimenetan 67-1-1tik aurrera kotizatutako egunak.
    • Zahartzaro eta Ezintasun Aseguruan eta Lan Mutualismoan 60-1-1 eta 66-12-31 bitartean kotizatutakoa, gainjartzen direnean ezik.
    • Langileari dagozkion hobekuntza-egunak, 67-1-1 egunean betetako urteen arabera, Zahartzaro eta Ezintasun Aseguruan eta Lan Mutualismoan kotizatutakoa ziurtatzen denean, ondorengo eskalaren arabera:

    KOTIZATUTAKO URTEAK ETA EGUNAK ORDAINTZEKO ESKALA
    Adina 67-1-1ean Urteak Egunak
    65 urte 30 318
    64 urte 30 67
    63 urte 29 182
    62 urte 28 296
    61 urte 28 46
    60 urte 27 161
    59 urte 26 275
    58 urte 26 25
    57 urte 25 139
    56 urte 24 254
    55 urte 24 4
    54 urte 23 118
    53 urte 22 233
    52 urte 21 347
    51 urte 21 97
    50 urte 20 212
    49 urte 19 326
    48 urte 19 76
    47 urte 18 191
    46 urte 17 305
    45 urte 17 55
    44 urte 16 169
    43 urte 15 284
    42 urte 15 34
    41 urte 14 148
    40 urte 13 263
    39 urte 13 12
    38 urte 12 127
    37 urte 11 242
    36 urte 10 356
    35 urte 10 106
    34 urte 9 220
    33 urte 8 335
    32 urte 8 85
    31 urte 7 199
    30 urte 6 314
    29 urte 6 64
    28 urte 5 178
    27 urte 4 293
    26 urte 4 42
    25 urte 3 157
    24 urte 2 272
    23 urte 2 21
    22 urte 1 136
    21 urte 0 250

IGO



  • 08-01-01tik aurrera, 65 urtetik gora (benetakoak) erretiro pentsioa jasotzen hasten bada, adin horretara heldutakoan gutxieneko kotizazio epea bete bada, adin horretara heldu eta pentsioaren gertaera eragilearen artean igarotako urte oso bakoitzeko osagarrizko portzentaia bat onartuko zaio interesdunari.
  • Portzentaia osagarria:
    • % 2 65 urte bete zituenetik   pentsioa kausatu duen gertakizunera arte igaro den urte bakoitzeko.
    • % 3, interesdunak 65 urte bete dituenean, gutxienez, berrogei urtez kotizatu duela egiaztatzen duenean.
  • Horrela lortutako portzentajea interesdunak kotizatu dituen urteei dagokien portzentaje orokorrari gehituko zaio. Emango duen portzentajea OAri aplikatuko zaio pentsioaren zenbatekoa zehazteko, zeina ezingo den, inola ere ez, LPGE harentzat zehaztutako gehienezko muga baino handiagoa izan.
  • Onartutako pentsioaren zenbatekoa gehienezko mugara iristen bada portzentaje osagarria aplikatu gabe edo haren zati bat bakarrik aplikatuz, hauxe jasoko du interesdunak:
    • Gehienezko zenbatekoari dagokion pentsioa.
    • Gainera, urtero une bakoitzean gehienezko zenbatekoari  pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabili ez den portzentaje osagarria aplikatuz lortuko den kantitatea, goitik biribilduz, unitatera. Aipaturiko kantitatea iragandako hileekiko ordainduko da eta hamalau ordainsaritan emango da.
  • Haren zenbatekoaren batura eta interesdunari onartu zaizkion pentsioena, urteko, ezingo da unean indarrean dagoen kotizazio-oinarriaren gehienezko muga baino handiagoa izan urteko zenbatekoan ere ez.
  • Onura hau ez da aplikatuko erretiro partzialeko edo erretiro malguko kasuetan).

IGO

(*) 65 urte edo gehiago dituzten langileek kuotak ez ordaintzea:

Enpresariek eta  langileek ez dute langabeziagatik, Soldata Bermatzeko Funtsagatik, lanbide heziketagatik eta kontingentzia arruntengatik Gizarte Segurantzarako kotizatuko, haien ondoriozko aldi baterako ezintasuna denean ezik,  besteentzako lan-kontratu indefinituarekin lan egiten duten langileekiko, eta baita kooperatibetako langile bazkide edo lanarekiko, 65 urte edo gehiago beteak dituztenean, eta Gizarte Segurantzarrako 35 urtez edo gehiagoz kotizatu dutela egiaztatzen dutenean. Horretan ordainsari aparten zati proportzionalak ez dira kontuan hartuko.

Langileak 65 urte betetzean ez baditu 35 urte kotizatu, salbuetsita geratuko da kotizazio efektiboa 35 urtekoa izan dela egiazta dezakeen datatik aurrera.

Salbuezpenak ez dira aplikatu ahal izango zerbitzuak Herri Administrazioetan edo apirilaren 4ko, Estatuko Administrazio Orokorraren funtzionamenduaren inguruko 6/1997 Legearen III Tituluan araututako Erakunde publikoetan eskaintzen dituzten langileen kotizazioen kasuan.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa