
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro arrunta » Onuradunak
Onuradunak
-
Erregimen Orokorrean afiliatutakoak eta altan edo altaren pareko egoeran daudenak , legez ezarritako adina, gutxieneko kotizazio epea eta ekintza-eragilearen baldintzak betetzen dituztenak.
Altaren pareko egoeratzat joko dira, eragin hauetarako, ondoko hauek:
-
langabezia sorospenkoa, totala eta sorospenkoa, eta laguntzazko edo ordaindutakoaren araberako prestazioa behin amaitutakoan nahi gabeko langabezikoa, enplegu-bulegoan langabetu gisa inskripzioa mantentzen den bitartean.
-
Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
-
Nahitaezko eszedentzia.
-
Langilea seme-alaba, adingabeko atotsi edo beste familiartekoen zainketarako eszedentzian den epea LGSSen 180 artikuluak benetako kotizazio epetzat jotakoa baino handiagoa denean .
-
Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
-
Hitzarmen berezia izenpetzen denean, bere mota ezberdinetan.
-
Sasoiko-lanen arteko jardun gabeko epeak.
-
Amnistiaren urriaren 15eko 46/1977 Legeak biltzen dituen espetxe-epealdiak, ekainaren 8ko 18/1984 Legeak arautu eran.
-
Erretiro aurreratuaren laguntza baliokidea eta ohiko erretiroa baino lehenegokoa jasotzeko denbora-tarteak.
-
Behin lan-kontratuta iraungi ostean, jarraitzen duen aldi baterako ezintasun egoera.
-
Aldi baterako ezintasunaren efektuen luzapena.
-
Behin lan-kontratua iraungita edo langabeziagatiko prestazioa jaso bitartean irauten duen amatasun edo aitatasun egoera.
-
Artisten eta zezenketako profesionalen kasuan, urte bakoitzaren barruan kotizatutzat jotzen diren egunak beren kotizazioa erregulatzen duen araudia aplikatuta, baldin eta ez badatoz bat zerbitzu prestaziokoekin (era berean, balio izango dute eskatutako gutxienekokotizazio denbora betetzeko, portzentajea zehazteko eta oinarri arautzailea kalkulatzeko).
-
Sindrome toxikoak eragindako langileen kasuan, kausa hura zela medio lan jarduera edo jarduera profesionala utzi beharrean izan zirenak eta aipatutako jarduera berriro ere egin ezin izan dutenak Gizarte Segurantzaren sistemako erregimenen batean alta emanda egonik , asimilatutako egoera ulertuko da jarduera utzi zuen garaian langilea zegoen erregimena kontuan hartutaeta gertakari arruntentzako.
-
Lan kontratua eteteko aldia, genero indarkeriaren biktima delako lanpostua uztera behartuta dagoen emakume langilearen erabakiagatik.
-
Era berean, onuradun izango dira Gizarte Segurantzaren Sistemari afiliatutako langileak ere gertakaria gertatu denean altan edo alatara asimilatutako egoeran ez baldin badaude, betiere ezarritako adin eta kotizazio neurriak betetzen baldin badituzte.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





