MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Lanbide-talde edo lan-jarduerak eragindako erretiro aurreratua

Lanbide-talde edo lan-jarduerak eragindako erretiro aurreratua


Erretiroa hartzeko ohiko adina murriztu edo aurreratu egin daiteke, lan nekagarriak, arriskutsuak, toxikoak edo osasungaitzak egiten dituzten eta gaixotasun edo heriotza tasa altuak dituzten talde edo jarduera profesionaletan, betiere, eraginpeko langileek dagokien lanean ezarritako gutxieneko lan jarduna egin izana egiaztatzen badute, altan edo antzeko egoeran badaude eta gainerako baldintza orokorrak betetzen badituzte.

Koefiziente murriztaileak aplikatzeak ezin du interesdunak erretiro pentsioa 52 urte bete baino lehen izatea ekarri. Muga horrek ez die Erregimen Berezietako (ikatz meatzaritza eta itsasoko langileak) langileei eragingo, 08-01-01ean erretiroa hartzeko adinaren koefiziente murriztaileak aitortuak bazituzten. Horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.

08-01-01etik aurrera, koefiziente murriztaileak ez dira kontuan hartuko honakoetarako eskatutako adina egiaztatzeko orduan: erretiro partziala hartzeko, erretiro aurreratua mutualistentzat eta erretiro aurreratuaren beste edozein modalitate, ezta 65 urte baino gehiagorekin erretiroa hartzen dutenentzat ehuneko gehigarria kalkulatzeko ere.

Erretiroa hartzeko adina murrizteko jarraitu behar den prozedura orokorra erregelamenduz ezarriko da. Bertan aurreikusiko da sektorean lan baldintzen istripu tasari, nekagarritasunari, arriskuari eta toxikotasunari buruz aldez aurreko azterlanak egitea, baita horiek langileei eragindako lanerako ezintasun prozesuen maiztasunari eta lan jarduerak egiteko behar diren baldintza fisikoei buruz ere.

 



  • 65 urte baino gutxiagorekin erretiro pentsioa onartu ahal izango da Mehatzarien Estatutuan (Ikatz Mehatzagintzaren Erregimen Berezian sartzen ez direnak) besteentzat lan egiten duten langileentzat, erretiro adinaren koefiziente murriztaileak aplikatuz, nekagarritasuna, toxizitatea, arriskua edo osasun eza daudenean horretarako onartuta dagoen eskalak zehazten dituen zehazpenen eta baldintzen arabera.

  • Gutxieneko 65 urteak dagokion koefizientea aplikatzearen baliokidea jaitsiko da, abenduaren 26ko 2366/1984 ED ren eranskinean datorren eskalaren arabera, kategoria edo espezialitate bakoitzari dagokion "benetan lan egindako" aldiari dagokiona, eta lan uzteak kenduko zaizkio, baja medikuak edo ordaindutako eskubidezko lan uzteak ezik.

  • Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko .

  • Adina murriztu,  eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

  • Erretiroa aldi berean Gizarte Segurantzaren beste Erregimen batean sartzen den jardueraren bat egiten duen langileari dagokionan, jarduera anitzeko kasuak, murriztapena adinari dagokionez bakarrik egingo da.

IGO



  • 65 urtetik beherakoentzat erretiro-pentsioa onartu ahal izango da hegaldietako laguntzaile teknikoen kasuan, aireko lanetako konpainien lagileentzako Lan Ordenantzetan daudenak barne, erretiro adinaren murrizketa koefizienteak aplikatuz.

  • 65 urteko gutxieneko adina "benetan lan egindako" aldia maila bakoitzean aplikatzeari dagokion baliokidea murriztuko da dagokion koefizientea, eta handik kenduko dira lan faltak, baja medikuak eta ordaintzeko eskubidea duten baimendutakon lanera ez joateak ezik, ekainaren 28ko 1559/1986 RD zehaztutako eskalaren arabera.

    • 0,40 pilotuaren eta bigarren pilotuaren kasuan.
    • 0,30 aeroontziaren mekanikariaren kasuan, aireko argazkilari nabigatzailearen kasuan, aireko baliabide teknologiko, aireko argazkilari eta kamera operadoreen kasuan.

  • Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik  oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko .

  • Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

  • Erretiroa aldi berean Gizarte Segurantzaren beste Erregimen batean sartzen den jardueraren bat egiten duen langileari dagokionan, jarduera anitzeko kasuak, murriztapena adinari dagokionez bakarrik egingo da.

IGO



  • 65 urteko gutxieneko adina baldintza arriskutsuetan edo nekagarrietan lan egin duten tren langileen kasuan murriztuko da, dagokien koefizientea (0,15 edo 0,10) aplikatuz lortzen den urte-kopuruaren denboran, Iart.  3, abenduaren 24ko 2621/1986 RD , dioenaren arabera, "benetan lan egindako denborari" buruzkoa, talde edo jarduera horietan, eta handik kenduko dira lan uzteak, baja medikuak edo aplika daitezkeen arauen arabera ordaindutako eskubidezko lan uzteak.

  • Benetan lan egindako aldia zenbaki oso bat izan behar da (zatikirik ez) urtetan, eta horretarako, aldiaren kalkulurako urte zatiak baleude, sei hilabetetik aurrera urte osotzat hartuko da eta sei hilabete baino gutxiagokoak ez dira zenbatuko.

  • Era berean, jarduera arriskutsuei dagozkien koefiziente desberdineko urtearen zatiak kontuan hartuko dira seihilabetea gainditzen dutenean guztira, aldi luzeenean urte betea egin dela egiaztatzen denean.

  • Erretiro murriztuko adinaren eta gutxieneko adin orokorraren arteko aldiaren bitartez kalkulatuko dugu koefiziente murriztatzailea, kasu bakoitzean aplikatuko dena, eta kotizatutzat hartuko da aplikatu beharreko pentsioaren portzentajea areagotzeko.

  • Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

  • Erretiroa aldi berean Gizarte Segurantzaren beste Erregimen batean sartzen den jardueraren bat egiten duen langileari dagokionan, jarduera anitzeko kasuak, murriztapena adinari dagokionez bakarrik egingo da.

IGO



  • Abeslari, dantzari eta trapezistek erretiro-pentsioa 60 urtetik aurrera jaso ahal izango dute koefiziente murriztailerik aplikatu gabe, jubilatu aurreko 21 urtetan 8 urtez espezialitate horretan lan egin badute.

  • Beste artistek 60 urtetik aurrera hartu ahalko dute erretiroa, baina 65 urte betetzeko gelditzen zaien urte bakoitzeko %8 murriztuko zaie pentsioa.

  • Aurreikusitako bi kasuetan, erretiroa hartzeko ezinbestekoa izango da gertaera eragilearen unean alta egoeran edo parekatutako egoeran egotea.

IGO



  • 55 urte zezen hiltzaileentzat, burtziketarientzat, nobileroentzat, banderilero, pikadoreentzat eta toreatzaile komikoentzat, betiere gertaera eragilearen unean alta-egoeran edo parekatutako egoeran daudela eta zezen ikuskizun kopuru jakin batean jardun dutela egiaztatzen baldin badute:

    • Zezen hiltzaile, burtziketari eta nobileroek, 150 ospakizun hauetako edozein kategoriatan.
    • Banderilero, pikadore eta toreatzaile komikoek 200 ospakizun hauetako edozein kategoriatan edo aurreko paragrafoan aipatutako kategorietan.

  • 60 urte puntileroentzat, betiere gertaera eragilearen unean alta egoeran edo parekatutako egoeran baldin badaude eta edozein lanbide kategoriako 250 ospakizunetan jardun baldin badute.

  • 65 urte ezpata eta burtzi mutilentzat eta hauen laguntzaileentzat.

    Hala ere, 60 urtetik aurrera erretiroa hartu ahalko dute, gertaera eragilearen unean alta egoeran edo parekatutako egoeran daudela eta edozein lanbide kategoriatan 250 ospakizunetan jardun dutela egiaztatzen badute. Aurreratzeagatik urteko %8ko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie.


IGO



Martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, tokiko korporazioetan, autonomia erkidegoetan, Defentsa Ministerioan, Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioaren Erakundean, baita azaldutako administrazioek izan ditzaketen partzuergo edo elkarteetan ere, eskala, kategoria edo berezitasun ezberdinetan suhiltzaile lanak burutzen dituzten besteren konturako langileek eta enplegatu publikoek, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean egonda, 65 urte baino gutxiago izanda erretiro pentsioa onartuta izan ahalko dute.

Erretiro pentsioa jasotzeko eskatu ohi den 65 urteko adina murriztu egingo da suhiltzaile gisa lan egindako urte osoei 0,20 koefiziente murriztailea aplikatuta ateratzen den denbora tartearen baliokidean.
 
 Erretiro adinaren murriztapen honek ez du ekarriko, inola ere, interesdunak 60 urte bete baino lehen erretiro pentsioa jasotzea, ezta 59 urte bete baino lehen kotizatutako 35 urte baino gehiago egiaztatzen diren kasuan ere, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala zenbatu gabe, suhiltzaile jarduera burutu duen bitartean.

Berez lan egindako denbora zenbatzeko, lan hutsegite guztiak kenduko dira, hauek izan ezik:

  • Mediku baja baten ondorioz gertatutakoak, gaixotasun arrunta edo profesionalagatik edo laneko edo lan kanpoko instripuagatik sortuta.
  • Amatasun, aitatasun, adopzioa, harrera, haurdunaldian zehar arriskua edo edoskitze naturalean zehar arriskuagatik kontratu etetean jatorria dutenak.
  • Dagozkien lan xedapenek ordain eskubidea baimentzen dutenak.


Erretiro adina murrizten duen denbora epea kotizatutzat hartuko da, soil-soilik, oinarri arautzaileari aplikagarri zaion ehunekoa zehazteko.

Adinaren murriztapena eta epealdi horren zenbatzea aplikagarri izango dira ehunekoari dagokionez, pentsioa Erregimen Orokorra ez den beste edozein erregimenetan sortu bada ere.


IGO



  • Erretiro pentsioa jasotzeko 65 urteko adin arrunta murriztu egingo da 0,20 koefiziente murriztailea Ertzaintzan lan egindako edo haren barruan sartu ziren taldeen parte izandako urte osoei aplikatuz ematen duen aldi baliokidean.

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako erretiro-adinaren murrizketak ez du inolaz ere ez interesdunak 60 urte baino gutxiagorekin, edo 35 urtez Ertzaintzan edo hura osatu zuten taldeetan jardun eta kotizatu dutela diotenen kasuan, 59rekin, erretiroa jasotzeko, eta aurreko paragrafoan aipatzen diren jarduerei dagozkien aparteko ordainsariei dagozkien zati proportzionalak ez dute zenbatuko.
  • Langilearen erretiro-adina jaitsiko den aldia, kotizatutakotzat emango da aurreko atalean zehaztu denaren arabera, erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko aplikatuko den oinarri arautzailearen portzentajea zehazteko.

    Bai adinaren murrizketa bai hura murriztu den aldiari dagokion zenbaketa, kotizazioari dagokionez, aurreko atalean zehazten direnak, aplikatuko dira jarduera horrengatik alta egoeran egon diren Ertzaintzako kideei aplikatuko zaizkie erretiro pentsioa gauzatzen duen gertakizuna gertatu arte.

    Era berean, onura horiek berberak jasotzeko eskubidea izaten jarraituko dute erretiroa jasotzeko adina izanda, kasu bakoitzean, lehenengo bi paragrafoetan zehaztutakoa apliaktzen lortuko dena, Talde horretako lankide izateari uzten dionean, baina beste lan desberdin batengatik altan daudenean, edozein dela ere haiek hartutako Gizarte Segurantzaren erregimena.
  •  Talde  horri dagokionez, kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarriaren gainean kotizazio osagarriko tasa aplikatuko da, bai enpresarentzat bai langilearentzat. 2010ean, kotizazio-tasa osagarria %4 izango da, horretatik, % 3,34 enpresaren kontura eta % 0,66  langilearen kontura. Aktiboen eta pasiboen taldearen egoeraren ondorengo urteetan doituko dira kotizazio-tasa horiek.

  • LGSS 47. xedapen osagarrian zehazten den sistema aplikatuko da Kupoko Batzorde Mistoan Estatuak finantzatzeko adostasuna hartu ondoren, erretiro-adina aurreratu izanaren ondorioz eta erretiro-adina aurreratutako urteei dagozkien ordainsariak areagotu direlako, Estatuaren Administrazioak Estatuko Segurtasun Indarren kideei erretiro aurreratuagatik ematen dieten zenbateko berean, Klase Pasiboko erregimenean.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa