MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Zenbatekoa

Pentsioaren zenbatekoa lortzen da kotizatutako urteen arabera sortzen den ehunekoaren  oinarri arautzailea aplikatuz, horretarako ezarritako eskalari jarraiki.

                              



Kotizatutako urteen arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa murriztu egingo da honako koefiziente murriztaileak ezartzean:

  • Pentsioa jasotzen hasitakoan langileak lana nahita eten badu, gertaera eragilearen unean 65 urte betetzeko falta den urte bakoitzeko edo urte zati bakoitzeko %8 murriztuko da pentsioaren zenbatekoa, honako eskalaren arabera:

- 60 urte dituenean: 0,60.
- 61 urte dituenean: 0,68.
- 62 urte dituenean: 0,76.
- 63 urte dituenean: 0,84.
- 64 urte dituenean: 0,92.

  • Langileak 30 urte baino gehiago kotizatu baditu eta leporatu ezin zaion zergatiagatik uzten badu lana (nahi gabeko uztea), eta pentsioa jasotzen hasten bada, pentsioaren zenbatekoaren murrizketaren ehunekoak hauek izango dira, kotizatutako urte osoen arabera:

    - Egiaztatutako 30 eta 34 kotizazio urte artean: 7,5 %. 
    - Egiaztatutako 35 eta 37 kotizazio urte artean: 7,0 %.
    - Egiaztatutako 38 eta 39 kotizazio urte artean: 6,5 %.
    - Egiaztatutako 40 urte edo gehiago kotizatuta: 6,0 %.

    Ondorio horietarako, langilearen borondatezkotzat hartuko da, lanean jarraitzeko aukera izanik eta hori eragozten duen arrazoi objektiborik izan gabe, amaitzea erabakitzen duena. Edozein kasutan, lan harremanaren etetea nahi gabe gertatu dela uste da, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (GSLO) 208.1.1 artikuluan ezarritako kausa baten ondorioz iraungipena gertatu bada

    Aplikagarriak izango dira ehuneko horiek kasu hauetan ere, betiere, lan harremana aurrez adierazitako arrazoiren baten ondorioz eten bada:

    • Langabeziagatik prestazioaren onuradunei, prestazioa amaitutakoan bere iraupenaren epea amaitu izanagatik edo erretiroko pentsiodunak izatera pasatu izanagatik, GSLOren 213 artikuluaren 1 ataleko a) eta f) letretan azaldutakoaren arabera.
    • Langabeziagatiko sorospena jasotzen dutenei, laguntza mailakoa denean, 52 urte baino gehiagokoak badira.

    • 52 urte baino gehiagoko langileei, adin hori baino handiagokoentzako sorospena jasotzeko baldintzak betetzen ez badituzte, langabeziagatiko sorospena agortutakoan, eta enplegu zerbitzu publikoko bulegoetan lan eskatzaile gisa izena emanda jarraitzen badute.

    Aipatutako kasuetan egiaztatu behar diren kotizazioko 30 urte edo gehiago zenbatzeko, erretiro arrunterako pentsioaren zenbatekoa zehazteko ezarritako arauak aplikatuko dira. 

2002ko urtarrilaren 1aren aurretik sortutako erretiro aurreratuko pentsioen hobekuntza. Honela, 2002ko urtarrilaren 1aren aurretik mutualista gisa erretiro aurreratuko pentsiorako eskubidea sortu duten langileek, bai Erregimen Orokorrean baita Erregimen Berezietan ere, koefiziente murriztatzaileen ezarpenerako kasu bakoitzean kontuan izandako adina hirurogei eta hirurogeita lau urteen artean bada, biak barne, orduan pentsioaren hobekuntzarako eskubidea izango dute, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzaren Administrazioan dagoen dokumentazioak honako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen badu:

  • Gutxienez kotizazio hogeita hamabost urte egiaztatzea.
  • Erretiro aurreratua jasotzeari hasiera eman dion lan kontratuaren iraungipena, langilearen nahimen libreari leporatu ahal zaion kausagatik sortu izana, GSLOren 208.1.1 artikuluan bilduta dauden kasuetan.

Pentsioaren hobekuntza hileko zenbatekoaren gehikuntzan datza; gehikuntza, pentsioaren oinarri arautzaileari aplikagarri den ehuneko murriztatzailearen zehazpenerako kontuan izandako langilearen adinaren arabera aldatuko da, honako tarteen arabera.

  • Hirurogei urte, 63 € hileko
  • Hirurogeita bat urte, 54 € hileko
  • Hirurogeita bi urte, 45 € hileko
  • Hirurogeita hiru urte, 36 € hileko
  • Hirurogeita lau urte, 18 € hileko

Dagokion zenbatekoa, hamalau ordainetan ordainduko dena, erretiro pentsioaren zenbatekoaren aldaera gisa onartuko da, eta ondorio guztientzat honetan barneratuko da, gehieneko mugaren aplikatzerako eta, hala balegokio, jasotzen ari zen gutxieneko osagarriaren irenspenerako. Nazioarteko arauen babesean onartutako pentsioak badira, hileko gehikuntzaren zenbatekoa ezartzeko, pentsioen zenbatekoaren zehaztapen eta kalkuluaren gaineko arau horien neurriak aplikatuko dira.


Erakunde kudeatzaileak, ofizioz edo alde batek eskatuta, hobekuntza honen eskubidea onartuko du, Gizarte Segurantzaren gaineko Neurrien Legea BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hiru hilabete zenbatuta, hau da, 2007ko abenduaren 6, Gizarte Segurantzaren prestazioen datu basean eta afiliazio fitxategi orokorrean dagoen informazioaren arabera, hurrenez-hurren, betetako kotizazio urteak eta nahitako lan iraungipena egiaztatuko dutenak.

 

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa