MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Onuradunak / baldintzak



60 urtetik aurrera erretiroko kontribuzio-pentsioa jasotzeko eskubidea eman dezakete, koefiziente murriztaileekin, altan edo pareko egoeran dauden afiliatutako langileak, gainerako baldintzak betetzen dituztenean (kotizazioko gutxieneko aldia  eta gertaera kausatzailea), eta   ondorengo taldeetako batean daudenak:

  • Besteentzat lan egiten duten langileen Lan Mutualitate batean kotizatu dutenak (Gibraltarreko Espainiar Lan Mutualitatea, Tokiko Administrazioko Aurreikuspeneko Nazioko Mutualitatea eta Guineako Gizarte Aseguruen Kutxa barne) 67-1-1 aurretik.

  •  RENFEn 67-7-14 aurretik sartu zirenak.

  •  FEVE langileak, erabilera publikoko Trenen Konpainia Kontzezionarioenak eta "Ferrocarriles Vascos, Sozietate Anonimoa (SA)" enpresarenak, 69-12-19 aurretik sartu zirenean enpresotan.

  • Ikatzaren Mehatzagintzaren Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan 69-4-1 aurretik sartuta daudenak, eta 69-1-31 egunean edo lehenago Ikatzaren Lan Mutualitateren batean kotizatzen zutenak.

  • Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio-eremuan zeudenak 70-8-1ean.

IGO



 Interesatuak Gizarte Segurantzako  erregimen desberdinetan kotizatu duenean, eta bertan ez dituenean erretiro-pentsiorako eskubideak jasotzeko baldintzak betetzen, kotizatu dituen araubide bakoitzean egiaztatutako kotizazioak bakarrik aintzat hartuta:

  • Pentsiorako eskubidea ebatziko du kotizazio-kopuru handiena egiaztatzen duen erregimenak. Horretarako, kontuan hartuko dira interesatuak egiaztatutako dena delako erregimenaren kotizazioak.
  • Langileak ez badu betetzen kotizazio kopuru handiena egiaztatu duen erregimenak eskatutako gutxieneko adinaren baldintza, aipatutako erregimenaren petnsioa jasotzeko eskubidea aitortu ahal izango zaio, baldin eta adinaren baldintza betetzen badu, kotizazio aldiak zenbateko kontuan hartu diren gainerako araubideetako batean. Horretarako, baldintza hauek bete beharko ditu:
    • 67-1-1ean mutualista izaera izatea (edo dagozkion arau erregulatzaileetan zehazten den datan, beste data desberdin bat adierazten duten erregimenei edo kolektiboei dagokionez), edo aurreko beste egun batean edukitzea, edo edozein atzerriko herrialde batek kotizatutako edo asimilatutako aldiak egiaztatzea, bertan, aipatutako datak baino lehen, burututako lanen arabera. Izan ere, lan horiek Espainian egin izan balitu, Lan Mutualitate batean sartzeko aukera edukiko zukeen, eta nazioarteko eskubide arauei jarraiki, aintzat hartu behar dira.
    • Gutxienez, langilearen lan bizitza guztiko kotizazioen laurdena aurretiko erretiroa hartzeko eskubidea edo aipatutako araubideen aurrekarietarako edo atzerriko Gizarte Segurantzako erregimenetarako eskubidea aitortzen duten erregimenetan egina izatea. Aurretik aipatutako erregimenetan kotizatutako 5 urte egiaztatzearekin nahikoa izango da, bere lan bizitzan 30 edo urte gehiago kotizatu badira.
  • 65 urte baino gutxiagorekin erretiro pentsiorako eskubidea aitortzea, aurreko ataletan ezarritako baldintzak betetzen direnean. Interesatuak kotizazio-kopuru altuena egiaztatzen duen erregimenak burutuko du, bere arau erregulatzaileak aplikatuz.

  • Erretiro pentsioa murriztuko da, % 8ko edo  dagokion ehunekoa aplikatuz.

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa