
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Aldi baterako ezintasuna. » Erregimen Orokorra » Eskaerak
Eskaerak
Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizkoa, nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da
KASU GUZTIETAN:
1. Interesdunaren nortasun-agiria ondoko dokumentazioaren bidez:
- Espainiarrek: NAN
- 2. Atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdeko indarrean den nortasun-agiria eta AIZ, ordainketarako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eskatutakoa.
2. Kotizazioari dagozkion agiriak:
- Erregimen Orokorreko inoren konturako langileak: Lan egin duen azken enpresaren/enpresen ziurtagiria.
- Nekazaritzako Erregimen Bereziko inoren konturako langileak: Enprearen ziurtagiria, baja aurreko hilabeteko TC 2/8-aren arabera beteta eta azken hiru hilabeteetako oraingairiak (TC 1/9).
- Norbere konturako langileak: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria.
- Artista eta Zezenketetako Profesionalak, jarduera-aitorpenak (TC 4/6) eta jarduera-egiaztagiriak (TC 4/5) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian aurkeztu ez direnak
- Merkataritzako ordezkariak: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria (TC 1/3).
3. Datu medikoak:
- Bajako partea eta baja berrestekoa.
- Langileak ordainketa eskuordetu badu, enpresak egin azken ordainketaren ondorengo berresteko partea/parteak.
- Medikuaren altarik bada, medikuaren altaren partea.
4. Lan-Istripuen edo Laneko Gaixotasunen partea (LI eta LG), enpresak beteta, hala badagokio.
LAN-HARREMANAREN IRAUNGIPENA EGIAZTATZEN DUTEN DOKUMENTUAK
5. Iraungipena aldi baterako ezintasunaren lehen 15 egunetan gertatzen bada: lan-kontratua eta luzapena.
6. Iraizpena denean: iraizpen-gutuna, adiskidetze-akta edo epaia.
BESTELAKO DOKUMENTAZIOA:
7. Jardueraren egoeraren aitorpena, Langile Autonomoen Araubide Bereziko langileek baino ez.
8. Nekazaritzako Erregimen Bereziko inoren konturako langileen kasuan: Benetako lanaldien ziurtagiria.
9. Familia-liburua eta ezgaitasun ziurtagiria, aitortutako maila barne hartzen duela, lan-harremana eten den kasuetan, seme-alabak kontuan izanik langabeziako gehienezko kontribuzio-mailak aplikatzeko.
10. Hamar langile baino gutxiagoko enpresek: enpresak hurrengo hilabete naturaleko 1. egunetik aurrera ordainketa zuzena egiteko betebeharra INSS esku utziko duen jakinarazpena eskaera egin baino gutxienez 15 egun lehenago helarazi behar da.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





