
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Aldi baterako ezintasuna. » Erregimen Orokorra » Eskubidea martxan jartzea / Iraupena / Galtzea edo Kentzea / Iraungipena
Eskubidea martxan jartzea / Iraupena / Galtzea edo Kentzea / Iraungipena
- Gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen kasuan, laneko bajaren laugarren egunetik aurrera.
- Laneko istripuen edo lanbideko gaixotasunen kasuan, laneko bajaren hurrengo egunetik aurrera, bajako eguneko soldata enpresariaren kargu dagoelarik osorik.
- Greba egoerean edo ugazaben itxiera egoeretan ez dago laguntzetarako eskubiderik.
Diru-laguntza onuraduna Aldi Baterako Ezintasun egoeran (ABE) dagoenean ordainduko da eta hauxe izango da bere iraupena:
-
Istripu edo gaixotasun kasuetan, edozein delarik ere arrazoia, 180 egunez luza daitezkeen 365 egun, aurreikusten denean langileak medikuaren alta izan dezakeela.
-
Laneko gaixotasunaren behaketa-epeetan, 6 hilabetez luza daitezkeen 6 hilabete, gaixotasunaren azterketa eta diagnostikorako beharrezkoa jotzen denean.
Gehieneko epea eta luzapen posibleari dagokionean, gaixoberritzeko eta behaketako epak gehituko dira.
Esanbidezko luzapena:
-
365 eguneko iraupeneko epea agortutakoan, Gizarte Segurantzaren Nazioko Institutua INSS (edo ISM), langilearen ezintasuna ebaluatzeko, sailkatzeko eta berraztertzeko ahalmena duten erakundeen bitartez, izango da 180 eguneko luzapena onartu ahal izango duen bakarra, beti ere langilea osatu delako alta eman zaionean.
Kontingentzia profesionalen ondoriozko ABE estaldura LI eta LG Mutua batekin adostu denean, INSS-ari (edo ISM-ari) luzapen proposamena aurkeztuko da, eta proposamena onartutzat emango da erakunde kudeatzaileak hura jaso eta 5 eguneko epean aurkakoa adierazten ez badu.
-
Erakunde kudeatzailearen probintziako zuzendariaren ebazpena, ABE-ren luzapena onartzen duena, pretzeptiboa izango da diru-laguntza jasotzeko, aurreko paragrafoan adierazi den kasuan ezik.
-
Egoera horretan, diru-laguntza ordainketa zuzen gisa ordainduko du Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak, INSS-aren (edo ISM-aren ) ebazpenaren egunetik hasita, zeinetan luzapena espresuki adierazi den, hurrengo hilearen lehenengo egunetik hasita.
Langileak langabeziagatiko diru-laguntza jasotzen ari bazen ABE hasi zenean, EEPZ-ak ABE diru-laguntza bakarrik jarraituko du ordaintzen, ordainketa delegatu gisa, Erakunde kudeatzaileak espresuki adierazten duenean, langabeziaren laguntzak irauten duen epe maximoan.
-
Luzapenean zehar, kotizatzen jarraitu beharra dago, nahitaez.
Eraginetarako luzapena:
-
ABE egoera 545 egun igaro ostean iraungitzen bada, ezinbestean aztertuko da, 3 hilabeteko gehieneko epean, ezinduaren egoera dagokion ezintasun iraunkorra kalifikatzeko.
Izan ere, langilearen hobekuntza espero denean tratamendu medikuaren beharrak jarraitzen duenean, interesatuaren egoera klinikoak sailkapena atzera dezakenean, nahi dena atzeratu ahal izango da, ABE hasi zenetik 730 eguneko mugarekin.
Ez da kotizatzen jarraitzeko betebeharrik izango epealdi horietan.
-
Iraungipena gehieneko epea bukatu delako edo ezintasun iraunkorreko medikuaren alta batengatik bada, ABE egoeraren eragina ezintasun iraunkorraren kalifikazioa arte luzatuko da (kalifikazioaren datatzat erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialaren ebazpen-data izango da). Data horretan, horren prestazioak hasiko dira, langileak jasotzen zituenak baino handiagoak direnean izan ezik, kasu horietan, ABE bukatzen denean leheneratuko dira.
-
Iraupenaren gehieneko epea aurretik medikuaren alta denean eta ondorengo ezintasun iraunkorreko aitorpenik ez denean, kotizatu beharra izango da lan-harremana iraungi bitartean edo gehieneko epea iraungi bitartean, aitorpen hori ezintasun iraunkorra ez dela egiaztatu ostean bada.
Gaixoberritzeak:
-
Birgaixotzea izango da ABE bi prozesuren artean 180 egun baino gehiagoz lan egin ez denean eta bi kasuetan gaixotasuna berbera denean.
-
Gaixotasunak desberdinak direnean, edo 180 egunez baino gehiagoz lan egin ez denean, ABE prozesu berri bat da.
-
ABErako eskubidea iraungita gehineko epea amitu delako eta langileak medikuaren alta hartzen duenean ezintasun iraunkorrik gabe, ABE prozesu berri bat patologia berak edo antzekoak eragindakoa denean baino ez da sortuko:
-
180 hilabetetik gorako lan-jarduera epea artean denean, edo
-
180 egunetik beherako epean, INSSak (edo ISM ), langilearen ezintasun etengabea ebaluatzeko, sailkatzeko eta berraztertzeko gaitasuna duten erakundeen bitartez, ABE-gatiko diru-laguntza jasotzeko bakarrik igortzen du baja.
-
Eskubidea honako arrazoi hauengatik ezeztatu, baliogabetu edota eten daiteke:
-
Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.
-
Norbere edota besteren kontura lan egiten badu.
-
Tratamendua arrazoitu gabe bertan behera uzten badu edota tratamenduari uko egiten badio.
-
Aldi baterako ezgaitasun egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko epea igaro denean.
-
Langileak alta hartzen duenean, ezgaitasun iraunkorraren aitorpena eduki zein ez.
-
Onuradunak erretiro pentsiorako eskubidea jasotzeko eskubidea duenean.
-
Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuari edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari atxikitako medikuek ezarritako ikuskapen eta azterketa deialdiren batera, justifikatu gabe, ez aurkeztea.
-
Onuraduna hiltzen denean.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





