
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Aldi baterako ezintasuna. » Erregimen Orokorra » Kudeaketa eta kontrola / Aurka-egiteak
Kudeaketa eta kontrola / Aurka-egiteak
- Erakundeen konpetentziak ABEen kontrolean
- Bajako mediku agiria
- Baja egiaztatzeko mediku agiriak
- Alta parteak lehenengo 365 egunetan
- Beste Kontrolerako medikuaren txosten batzuk
- Erakunde kudeatzaileak igorritako alta medikuarekin ezadostasuna azaltzeko prozedura lehenengo 365 egunak igaro ondoren
- LI eta LG Mutuak edo enpresa kolaboratzaileak igorritako alta medikuak berrikusteko prozedura
Hasieratik 365. egunera arte, aldi baterako ezintasun egoera (ABE) kontrolatzeko ahalmena ondorengo erakundeei dagokie:
-
Osasuneko Zerbitzu Publikoa (OZP) baja, berrespen eta alta parteak luzatzeko eskumena.
-
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS), alta proposamenak eta alta asmoak luzatzeko, baita Ezintasun Iraunkorreko (EI) espedientea hasteko ere.
-
Itsasoko Gizarte Institutua (ISM) bajak eta altak (transferitu gabeko osasun laguntza) edo alta medikuak eta alta asmoak (transferitutako osasun laguntza) luzatzeko eskumena, baita IP espedienteak hasteko ere, Itsasoko Erregimen Bereziko langileei dagokienean.
-
Lan Istripuen (LI) eta Lan Gaixotasunen (LG) Mutuak, baja, egiaztapen eta alta parteak igortzeko, LI eta LG eta kontingentzia arruntengatiko alta proposamenak.
-
Enpresa kolaboratzaileak, baja, egiaztapen eta alta parteak igortzeko, berarentzat lanean dauden langileei dagokienez, osasun arretaren kudeaketan lan gaixotasunaren eta lan istripuen ondoriozko ABEen kudeaketan eskudun direnean.
365 eguneko epea agortutakoan, INSS edo ISM izango dira, bakoitza bere eremuan, hau egiteko eskudun bakarrak:
-
Luzapenak emateko egoerak onartzea.
-
ABE espedientearekin hastea erabakitzea.
-
Alta medikua igorri.
-
Gaixotasun berarengatik edo antzerakoarengatik alta medikua eman eta 180 eguneko epean baja mediku berri bat igorri.
Ohiko edo lan arriskuetatik eratorritako baja medikoa dagokion ABE bajako mediku agirian adieraziko da, eta, langilea aztertu ondoren, honako hauek emango dute:
- OZP-ren medikuak, ohiko kontingentziak direnean eta Erakunde kudeatzaileari dagokien lan kontingentziak direnean (INSS edo ISM). Mediku agiri horrek:
- Laguntza eskubidea aitortu edo ukatuko duten jarduerak martxan jarriko ditu.
- Laukoiztutako alean beteko da:
- Jatorrizkoak, Gizarte Segurantzaren Osasun Zerbitzuetara edo OZParen organu baliokideari zuzendua, eta hark erakunde kudeatzaileari, 5 eguneko epean, igorriko dion kopiak edo, Gizarte Segurantzaren LI eta LG Mutuari igorritakoarenak, prozesu patologikoaren diagnosia, langileak lan egiteko duen gaitasunaren murrizketaren deskribapena eta haren iraupena azaldu beharko dute.
Partea igorri duen sendagileak ezin badu Erakunde kudeatzailea edo laguntzailea zehaztu, langileari emango dio, itxita dagoen gutunazalean, erakunde horiei eman beharko dien kopia, hark eraman ditzan 5 eguneko epean, biderik onenean edo enpresan aurkez dezan, hurrengo atalean zehaztutako kopiarekin batera. - Beste bi kopiak medikuak langileari emango dizkio; bat beretzako eta bestea enpresari bidaltzeko, eman dion unean kontatzen hasita, 3 eguneko epean.
- Aldi berean, enpresak kopia bete, firmatu eta zigilatu ondoren, Erakunde kudeatzaileari edo Mutualitateari bidaliko dio, jaso duen egunean kontatzen hasita, 5 eguneko epean, enpresa horrek, borondatezko lankidetza erregimenean, ohiko arriskuetatik eratorritako laguntza ordaintzea bere gain hartzen duenean izan ezik.
-
Erakunde kolaboratzailearen zerbitzu medikuak (Mutua edo enpresa kolaboratzailea), baja medikuaren arrazoia LI edo LG denean, eta langileak kontingentzia horietan babesa adostu duen enpresa batentzat lan egiten duenean langileak, edo norberaren kontura lan egiten duenean eta, aldi berean, Mutuarekin lan kontingentzien ABE kasuetan diru-laguntza estaltzea adostu duenean. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango, dagokion OZPko Osasun Ikuskatzailetzari edo Erakunde kudeatzaileari baja agiriaren kopia bidaltzea.
-
INSSk edo ISMk, bere medikuen bidez, betiere, Erakunde kudeatzaileak emandako alta medikuaren hurrengo 180 egunetan gertatzen bada baja medikua eta patologia bera edo antzerakoa bada.
Ohiko edo lan arriskuetatik eratorritako baja egiaztatzeko mediku agiriak ondorengo hauek emango dituzte:
-
OZP-ren medikuak, ohiko kontingentziak direnean eta Erakunde kudeatzaileari dagokien lan kontingentziak direnean (INSS edo ISM). Agiri horiek honela emango dira:
-
Ezintasun egoeraren hasieraren laugarren egunean, eta, hori mantentzen den bitartean, zazpi egunetik behin lehenengo luzatzeko agiritik, ohiko arriskuetatik eratorritako ezintasuna bada.
-
Ezintasuna hasi eta hurrengo 7 egunetan, eta ondoren, zazpi egunetik behin lehenengo luzatzeko agiritik, lan istripu edo gaixotasun profesional batetik eratorritako ezintasuna bada.
-
Laukoiztutako alean:
-
Originalak, Gizarte Segurantzako Osasun Zerbitzuen Ikuskatzailetzarentzat, edo dagokion OZPko erakunde baliokidearentzat dena, eta horrek, 5 eguneko epean, Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako LI eta GP Mutualitateari bidali beharreko kopiak, diagnostikoa, langileak ABE egoeran jarraitzea eragiten duen funtzioak betetzeko duen gaitasun mugaren deskripzioa eta prozesu patologikoak iraun dezakeen denbora zehaztu beharko dituzte.
-
Beste bi kopiak medikuak langileari emango dizkio; bat beretzako eta bestea enpresari bidaltzeko, eman dion unean kontatzen hasita, 3 eguneko epean. Enpresak, berriz, bete, firmatu eta zigilatu ondoren, Erakunde kudeatzaileari bidaliko dio, jaso duen egunean kontatzen hasita, 5 eguneko epean, borondatezko laguntza erregimenean, laguntza ordaintzea bere gain hartzen duenean izan ezik.
-
Laneko kontratua baja aldian amaituko balitz, langileari berari dagokio Erakunde kudeatzailea edo Mutualitateari baja luzatzeko agiriak aurkeztea, enpresari ezarritako epe berean.
-
Hirugarren luzatzeko agiriarekin, eta ondorengo lau astetik behingo agiriekin, batera, agiriak ematen dituen medikuak emandako osagarrizko mediku txosten bat aurkeztu beharko da, eta bertan honakoak zehaztuko dira: izandako minak, ezarritako tratamendua, minen eboluzioa eta horien eragina funtzioak betetzeko ahalmenean, eta baita prozesuak iraun dezakeen denbora ere.
-
OZPak 365 egunak agortu aurretik egiaztatzeko azken parte medikua igortzen duenean, interesdunari, azterketa medikuan bertan, jakinaraziko dio une horretatik aurrera, bere egoera zaintzea dagokion Erakunde kudeatzaileari dagokiola, eta hari prozedura informatiko bidez jakinaraziko dio egoera hori.
-
Aurreko paragrafoan aipaturiko epea betetakoan, OZPak ez ditu baja medikuko egiaztatze-parte gehiago igorriko. Kasu horietan, Erakunde kudeatzaileak interesdunari, OZPari eta, beharrezkoa denean, erakunde kolaboratzaileei eta Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoari jakinaraziko die.
-
Erakunde kolaboratzailearen zerbitzu medikuak (Mutua edo enpresa kolaboratzailea) , baja medikuaren arrazoia LI edo LG denean, eta langileak kontingentzia horietan babesa adostu duen enpresa batentzat lan egiten duenean langileak, edo norberaren kontura lan egiten duenean eta, aldi berean, Mutuarekin lan kontingentzien ABE kasuetan diru-laguntza estaltzea adostu duenean. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango, dagokion OZPko Osasun Ikuskatzailetzari edo Erakunde kudeatzaileari baja agiriaren kopia bidaltzea.
Altako parte medikua:
ABE egoeraren lehenengo 365 egunetan, altako parte medikua, kontingentzia arrunten edo lanekoen ondorioz, honek igorriko du:
- OZP-ren medikuak, ohiko kontingentziak direnean eta Erakunde kudeatzaileari dagokien lan kontingentziak direnean (INSS edo ISM). Parte horren aurretik langileak azterketa medikua igaro beharko du eta lau ale igorriko ditu:
- Jatorrizkoa, Gizarte Segurantzaren Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzara zuzendutakoa, edo OZP-ren erakunde baliokideari, eta hark Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzaren LI eta LG Mutuari igorri beharko duen kopia, bost eguneko epean, eta alta emateko arrazoia eta azterketaren emaitza eduki beharko dute.
- Beste bi kopiak medikuak langileari emango dizkio; bat beretzako eta bestea enpresari bidaltzeko, eman dion unean kontatzen hasita, 24 eguneko epean.
- Era berean, enpresak kopia bete eta Erakunde kudeatzaileari edo Mutuari igorriko dio, dagokionari, hura jaso eta 5 eguneko epean.
- Laneko kontratua baja aldian amaituko balitz, langileak Erakunde kudeatzailea edo Mutualitateari alta zuzenean luzatzeko agiriak aurkeztu behar du, enpresari ezarritako epe berean.
- Erakunde kolaboratzaileko zerbitzu medikuek (Mutua edo enpresa kolaboratzailea), LI edo LG baten ondoriozko baja medikua denean eta haiekin horiek babestea onartu duten enpresetako langileengan eragina duenean, edo norberarentzat lan egiten duen langileak Mutuarekin lan kontingentzien ondoriozko ABE estaltzea aukeratu dutenean. Kasu horietan, ez dago zertan Gizarte Segurantzaren Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzaren edo OZP-aren organuaren edo Erakunde kudeatzailearen partearen kopiarik luzatu behar.
Lan kontingentzien ondoriozko ABE prozesuetan Mutuek edo enpresa kolaboratzaileek luzatutako alta medikuen aurrean, 365 egunak agortu aurretik, interesdunak Erakunde Kudeatzailearen aurrean, alta horri berraztertzeko prozedura berezia eska dezake.
OZPei dagozkien eskumenei eragin gabe, INSSko edo ISMko medikuek ondoko hauek gauzatu ahalko dituzte:
Alta medikua:
-
Gizarte Segurantzaren, INSSren eta, dagokionean, ISMren sistemen ABE prozesuen 365 eguneko gehieneko iraupena bete arte, erakunde horietako ikuskatzaile medikuen bidez, Gizarte Segurantzako Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzaren edo dagokion OZPko erakunde baliokidearen eskumen berak izango dituzte, alta medikua emateko eragin guztiekin.
-
Alta INSSk edo ISMk eman duenean, horiek izango dira beren medikuen bidez ABE egoera bateko baja emateko eskudun bakarrak; beriere, aipatutako alta medikuaren hurrengo 180 egunetan gertatzen bada, patalogia berberarengatik edo antzerako batengatik.
-
Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzak, INSSk proposatuta, eta eta La Secretaría de Estado de la Seguridad Social, BOE, argitaratutako ebazpenaren bidez, aurreko paragrafoan emandako funtzioak noiz hartuko diren zehaztuko du. (* 2010-09-19tik, Legea indarrean jarri zen datatik35/2010 Legea, Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzak, ematen duen ebazpena argitaratu arte, Erakunde kudeatzaileak alta proposamenak soilik eman ahal izango ditu).
Alta medikuko proposamena:
- Erakunde kudeatzailea edo Mutua ( kasu honetan, kontingentzia arrunten ondoriozko ABE egoeretakoak), haiei atxikitako zerbitzu medikuen bitartez, alta mediku horien "arrazoitutako proposamenak" luzatu ahalko dituzte, langileak lan egiteko eragozpenik ez duela uste dutenean, bajako parte medikuak, baja egiaztapena, txosten osagarriak eta egin zaizkion azterketa medikuak ikusita.
- Altaren proposamenak Gizarte Segurantzako Osasun Zerbitzuen ikuskatzailetza edo dagokion OZPko pareko erakundeen bitartez helduaraziko zaizkie bajako eta luzapeneko agiriak egin zituzten medikuei, eta horiek erabaki beharko dute, proposamena Ikuskatzailetza Unitatearen esku jarri den egunean kontatzen hasita 10 eguneko epean:
- Alta proposamena onartzen badute, medikuaren altako agiria emango dute.
- Baja berresten badute, egin beharreko mediku kontrolak zehaztu beharko dira eta Erakunde kudeatzaileari edo Mutualitateari jakinarazi beharko diete.
- Ezarritako epean ezer erabakitzen ez badute, edo Osasun Zerbitzuen Ikuskatzailetza edo dagokion OZPko pareko organoa erabakiarekin ados ez badaude, horiek erabaki ahal izango dute alta ematea, altaren proposamena eskuetan zuten egunean kontatzen hasita 15 eguneko epean, eta egindakoaren berri eman beharko diote Erakunde kudeatzaileari eta Mutualitateari.
- Mutuak igorritako alta proposamen bat OZP-ak araututako epean ebazten ez duenean, hauxe egin dezake Mutuak:
- Proposamen hori OZP-ari berrestea eta, erantzunik lortzen ez badu, alta ekimena INSS-aren zerbitzu medikuei planteatzea.
- Alta medikuaren ekimena INSS-aren zerbitzu medikuei planteatzea.
- INSS-ko sendagileak luzatutako altaren kasuan, altako partea OZP-aren ezadostasunaren menpe egongo da, eta horretarako, alta-data hura luzatu eta 5. laneguna izango da.
- Langileak OZP ados ez dagoenaren INSS-aren jakinarazpena 5 laneguneko epean jasotzen ez badu, enpresarentzat igorritako kopia aurkeztu beharko du enpresan, alta medikuaren egunetik 24 orduko epean.
ABE egoeran 365 eguneko epea agortutakoan , INSS-ak (edo ISM-ak) bakarrik ahalko du:
-
Beste 180 egunez luzatzeko egoera onartu.
-
Ezintasun iraunkorreko espedientea abiarazi.
-
Alta medikua igorri. Interesduna Erakunde kudeatzaileak igorritako alta medikuarekin ez dabago ados, legez zehaztutako moduan adierazi ahalko du bere ezadostasuna.
Aurreko ataletan aipaturiko parte eta txosten mediku guztiez gain, hiru hilean behin, ABE egoeraren hasieratik, ezintasun horren kontroleko ondorengo txosten medikuak egin beharko dira:
-
Gizarte Segurantzaren Osasun Zerbitzuen ikuskaritzak edo OZP-ren dagokion erakunde baliokideak, kontroleko txosten mediku bat luzatuko du, non, sendagile baten iritziz, ABE egoerarekin jarraitzeko beharra arrazoituko den. Txosten hori igorri eta hurrengo 10 eguneko epean igorriko zaio Erakunde kudeatzaileari edo Mutuari, dagokion bezala.
-
Lan istripuen eta lan gaixotasunen arriskua Mutua batek estaltzea aukeratuta duten enpresen kasuan, kontroleko txosten medikua haren zerbitzu medikuek burutuko dute zuzenean.
- ABEaren bukaera alta medikuarekin adierazten duen INSSaren ebazpenaren (edo ISMarenaren) aurrean, interesdunak bere ezadostasuna azaldu ahal izango du ebazpena jaso eta 4 eguneko epean, beti ere, Erakunde kudeatzaileak horretarako onartuta duen eredua erabiliz.
- Ezadostasun hori OZP-en Ikuskaritza medikura, Erakunde kudeatzailera edo azaroaren 26ko 30/1996 Legearen, herri administrazioen erregimen juridikoari eta prozedura administratibo arruntari buruzkoa, 38.4 artikuluan bildutako organuetara aurkeztuko da.
- Interesdunak ezadostasuna aurkezten duen egun berean edo hurrengo lanegunean jakinaraziko dio hura enpresari.
- OZPa Erakunde kudeatzailearen irizpidearekin bat ez badator, 7 egun naturaleko epean, haren erabakia berriro aztertu ahal izango du, ezadostasunaren arrazoiak eta funtsak zehaztuz.
Erakunde kudeatzaileak espresuki adierazi beharko du 7 egun naturaleko epean, eta interesdunari igorriko dio ebazpena, ikuskaritza medikuari ere jakinaraziko zaiona, hurrengo moduan:
-
Formulatutako proposamenaren arabera, medikuaren alta berkontsideratuko balu, interesdunari erabateko eragineko ABE aitortuko zaio.
-
Aitzitik, bere erabakia berretsiko balu, horretarako beharrezko froga osagarri guztiak emanda, ABE azken ebazpena arte baino ez da luzatuko.
-
- OZPak Erakunde kudeatzailearen erabakia egiaztatuko balu edo ezer ere esango ez balu ebazpenaren egunetik hasita 11 eguneko epean, medikuaren alta indarrean sartuko da. Altaren dataren eta hura indarrean sartu arte igaroko den denboran zehar, ABE egoera luzatutzat emango da.
- INSS (edo ISM) eta OZPak bata bestearekin komunikatu behar dute, ahalik eta azkarren, ezadostasun prozeduraren hasiera eta prozedura horren garapenean hartzen dituzten erabakiak jakinarazteko.
- Erakunde kudeatzaileak, aldi berean, enpresari jakinaraziko dio, ahalik eta azkarren, interesdunaren ABE egoeraren iraupenean eragina izan dezaketen erabaki guztiak.
- EEKK, OZP-aren eta enpresari zuzendutako jakinarazpenak baliabide elektronikoak edo telematikoak erabiliz egingo dira, posible denean.
Kontingentzia arrunten ondoriozko ABE prozesuetan igorritako medikuen altekin, egoera agortzeko 365 eguneko epea bukatu aurretik, interesdunak dagokion Erakunde kudeatzailean abiarazi ahal izango du alta hori berrikusteko administrazioko prozedura berezia, ondorengo ataletan bildutakoaren arabera:
-
Prozeduraren tramitazioa lehentasunezkotzat hartuko du Erakunde kudeatzaileak, ebazpena ahalik eta denborarik laburrenean hartzeko.
-
Interesdunak erakunde kolaboratzaileak igorritako medikuaren alta berrikustea eska dezake hura jakinarazi eta 4 egun naturaleko epean, Erakunde kudeatzailean horretarako dagoen eskakizuna aurkeztuz, non alta horrekin bat zergatik ez datorren bilduko den eta dagokion ABE prozesuarekin lotuta dagoen medikuaren historia atxikiko den, eta dagokionean, historial horren kopia erakunde kolaboratzaileari igorriko dio.
Eskakizun hori aurkezten duen egun berean edo hurrengo lanegunean jakinaraziko dio enpresari.
-
Prozedura hasteak igorritako medikuaren altaren efektuak etengo ditu, eta orduan lan kontingentziaren ondoriozko ABE egoera luzatutzat emango da prozedura tramitatzen den bitartean. Diru-laguntza ordainketa delegatu gisa ordaintzen jarraituko da, nahiz eta ABEaren diru-prestazioak jaso beharra ukatu ahal izango den, ondorengo paragrafoetan biltzen den bezala.
-
INSS-ak edo ISM-ak dagokion LI eta LG Mutuari jakinaraziko dio berrikusteko prozesura berezia noiz hasiko den, luza ezin den 2 eguneko epean, eta baita ABE prozesuarekin lotutako diru-kopuruen ordainketa eta medikuaren alta eragin zuten arrazoien txostena ere. Dokumentazio hori aurkeztuko ez balu, dagokion ebazpena luzatuko da, interesdunak emandako informazioa kontuan hartuta.
Mutua igorritako altaren aurka azaldu ahal izango da eta horrek tramite gehiago gabe interesdunak Erakunde kudeatzailean hasitako prozedura bertan artxibatzea dakar.
-
Era berean, eskudun Erakunde kudeatzaileak enpresari jakinaraziko dio prozeduraren hasiera interesdunak eskakizuna aurkeztu eta 2 eguneko epean. Interesdunak OZP-ak igorritako medikuaren baja aurkezten badio enpresari, hark, dagozkion ekintzak koordinatu ahal izateko, INSS-ari edo ISM-ari berehala jakinaraziko dio egoera hori.
Interesdunak kontingentzia arrunt baten eta azterketa medikuaren ondorioz baja eskatzen duenean, medikuaren alta igorri den lan kontingentziaren ondoriozko ABE bat badago aurretik, OZP-ak interesdunari jakinaraziko dio, erakunde kolaboratzaileak igorritako medikuaren alta jakinarazi eta hurrengo 4 egun naturaletan, berrikusteko prozedura berezia, eta, gainera, berehala jakinaraziko dio Erakunde Kudeatzaile eskudunari lotuta egon daitezkeen ABE bi prozedura daudela.
Kasu horietan, kontingentzia arrunten diru-laguntza ordaintzen hasiko da prozeduraren ebazpenaren egunera arte, Gizarte Segurantzaren LI eta LG Mutuuak igorritako alta indarrean sartzen ez bada eta hark Erakunde kudeatzaileari interesdunari ordaindu zaion diru-laguntza itzuli behar badu ere, eta honen aldekoa bada ere aldea.
-
Dagokion Erakunde kudeatzailearen Probintziako zuzendariak ebatziko du, 15 laneguneko epean, erakunde kudeatzaileak dokumentazioa ekartzen duenetik hasita, dagokion ebazpena, kasu bakoitzean baloratu behar duten ezintasunak baloratzen duen taldearen txostena jaso ondoren.
-
Ebazpenak zehaztuko du alta medikuaren data eta efektuak, edo medikuaren bajarekin jarraitzea. ABE-aren jatorria den kontingentzia eta, dagokionean, OZP-ak prozedura berezi honetan zehar igorri ahal izan dituen medikuaren beste bajen desegokitasuna ere bai. Ondorioz, prozedura horrela bukatuko da:
-
Gizarte Segurantzaren LI eta LG Mutuak igorritako alta medikuaren egiaztapena eta alta horren datan ABE prozedua bukatu denaren adierazpena.
-
Lan kontingentziaren ondoriozko ABE egoerarekin jarraitzea interesdunak oraindik ere lan egitea eragozten dioten minak dituelako. Beraz, erakunde kudeatzaileak igorritako altak ez du eraginik izango.
-
Kontingentzia zehaztea, arrunta edo lanekoa, zeinaren ABE dagoen, denbora berean prozesu bat baino gehiago eta, ondorioz, baja bat baino gehiago elkartzen direnean. Era berean, ABE prozeduan, hari dagozkien eraginak zehaztuko dira, arrazoia nolakoa den zehaztu izanaren ondorioz.
-
Interesdunak prozeduraren tramitazioan lan egiteko gaitasuna berreskuratu izango balu, erakunde kolaboratzaileak igorritako alta medikua eraginik gabe utzi ahal izango du, goiztiarregia delako. Kasu horietan, ebazpenak alta medikuarentzat data berria jarriko du eta ABE prozesua amaitutzat emango du.
-
Erakunde kudeatzaileak erakunde kolaboratzaileak igorritako alta medikua egiaztatzen duenean, edo ABE agortzeko data berri bat jartzen duenean, lan kontingentzien ondoriozko ABE-ari dagozkion eta ebazpenean zehaztutako dataren ondoren jasotako diru-laguntzak gaizki hartu direla onartuko da.
-
EEKKen, erakunde kolaboratzailearen, OZP-aren eta enpresaren artean egindako jakinarazpenak baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz egingo dira posible denean, jakinarazpenak azkarrago irits daitezen.
-
Prozedura berezi baten tramitazioan ABE egoeraren 365 eguneko iraupena beteko balitz, eskudun den Erakunde kudeatzaileak LGSS-ren 1280.1a) atalean bildutakoaren arabera ebatziko du.
-
Prozedura hori tramitatzen ari den bitartean, diru-laguntza hori ezingo da lan jardueraren ondoriozko errentekin batera jaso.
-
Erakunde kudeatzaileak igorritako ebazpenak, prozedura honetako ahalmenen jardueran, aurreko erreklamazio baten ebazpenaren eragin berberekin emango dira ebatzitzat, Lan Prozeduraren Legearen testu berretsiaren 71. art. dioenaren arabera, 2/1995 Administrazioaren ED-k onartzen duena, apirilaren 7koa, eta ebazpenean bilduko da hori.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





