MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Ezintasun iraunkorra » Erregimen Bereziak

Erregimen Bereziak

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen dire berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa). 



 Erregimen Berezietako laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:

  • Dagokion Erregimenean altan  edo antzeko egoeran egotea. Halere, badago betirako ezintasun absolutuaren edo ezintasun handiko pentsioa jasotzeko eskubidea eskatzea, kontingentzia arrunten ondorioz, alta ezaren egoeratik.

  • Beharrezkoa den kotizatzeko gutxieneko aldia bildutakoan, dagoenean.

  • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan,  nahiz eta  prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.

    Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart.  jarraituko da, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.

  • Nekazaritza erroldan sartzeko baldintzak betetzea. Zehaztapen hori Nekazaritza Erregimen Berezian soilik eskatzen da.

IGO



Ezintasun iraunkorragatik ematen diren laguntzek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberak dituzte ondorengo berezitasunekin.

Laneko gertakariak (LI eta GP):

Langile autonomoek gertakari horietatik sortutako prestazioak jaso ahal izango dituzte, baldin eta beren kabuz ekintza babeslea hobetuta badute (LI) eta (GP) kontingentziak gehituta, gertakari horiek derrigorrez babestuta badituzte, edota, aurretik edo une berean, aldi baterako ezintasunagatik prestazioak jasotzeko hautua egina badute.


LI kontzeptua:

Langile autonomoak izandako laneko istripua deitzen zaio bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoari, erregimen berezi honetan sartzea determinatzen duen jardunean izandakoari, hai zuzen. Horien artean:

  • Salbamenduzko ekintzetan edo antzerakoetan gertatutakoetan, batak zein besteak lanarekin zerikusia dutenean.
  • Laneko orduan edo lantokian langileak jasandako lesioak, besteentzat egiten duen lanarekin zerikusia duenean.
  • Langileak haren lana egitean hartzen dituen gaixotasunak, profesionalak ez izanik, hura burutzearekin zerikusia duela egiaztatzen denean.
  • Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
  • Bere izaeran, iraupenean, larritasunean edo bukaeran eraldatutako istripuaren ondorioak, istripuak eragindako edo gaixotasunarentzat berria den ingurunean hartutako gaixotasunaren prozesuaren ondoriozko arazoak osatzen dituzten tartekatzen diren gaixotasunengatik.

Ez dira laneko istriputzat hartzen:

  • Lanera bidean edota lanetik bueltan izandako istripuak.
  • Lanarekin zerikusirik ez duten ezinbesteko kasuetan izandakoak.
  • Langilearen dolu edo zuhurtziagabetasun ausartegiagatik izandakoak.

(TRADE) kasuan, laneko istriputzat hartzen dira gorputzeko lesio guztiak, bai jardun-profesionalagatik izandakoak, bai jarduna egiten den lekura joan edo handik itzultzean izandakoak, baita jardunarengatik eta bere ondorioz izandakoak ere. Aurkako frogarik izan ezean, lanarekin zerikusirik ez dutela pentsatzen da dagokion jardun-profesionala egiten ez denean gertatzen badira.

GP kontzeptua:

Jardueran norberarentzako lanaren ondoriozkoa da; hari esker, langilea erregimen berezi hori aplikatzeko eremuan egoten da, laneko gaixotasunen zerrendan zehaztuak dauden eta elementuen zein substantzien eraginez sortutakoa, haiek sortzeko jarduera nagusiekin zerikusia dutenak, azaroaren 10eko 1299/2006 ED Errege Dekretuari erantsia.


Neurri ezagatik laneko arriskuen prebentzioa:

LI eta GP kasuetako prestazio ekonomikoen errekargua ez da aplikatzen.

Oinarri arautzailea:

  • Ezintasuna gertakari arrutek eragindakoa denean (gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den gaixotasuna), ez dago hutsuneen bateratzerik, beraz, kalkulua egiteko kontuan hartzeko epean kotizatzeko beharrik egongo ez balitz, ez dira 18 urte baino gehiagokoen langileei dagozkien eta indarrean dauden gutxieneko oinarriak beteko.
  • Ezintasuna kontingentzia profesionalek eragindakoa bada, gertakizunaren egunean langileak zuen kotizazio oinarriaren baliokidea izango da.

Ezintasun iraunkor partziala:

  • Jatorria kontingentzia arruntetan badu, ez du babesten.
  • Jatorria lan kontingentzietan badu, babesten du. Ohiko lanbiderako ezintasun partzial iraunkortzat ematen da totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren % 50 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona.

Erabateko ezintasun iraunkorra:

Ehunekoa:

Ohiko lanbidearentzat erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa haren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartutako oinarri arautzailea %20 areagotuko da, beti ere, pentsiodunak hauxe betetzen duenean:

  • 55 urte edo gehiago izatea. Pentsioa 55 urte baino gehiagorekin onartzen bada, interesatuak aurretik eskatuta,   langileak 55 urte eta hurrengo hilaren 1. egunean aplikatuko da areagotzea, egun horretan hurrengo bi puntuak betetzen direnean.

    Areagotzearen eskubidea pentsioaren hasierako onarpenaren hurrengo urte naturalean hasten da, %20 areagotuta, eta egun horretatik gertatu diren birbalorazioak aplikatuko zaizkio.
  • Ordaindutako jarduerarik ez egitea, besteentzat edo norberaren kontura, Gizarte Segurantzaren edozein arautegitan barneratzea eragingo lukeena. Pentsioaren areagotzea eten egingo da langileak lana aurkitzen badu edo norberaren kontura jasotzen ari den erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioarekin bateragarria den jardueraren bat burutzen duenean.
  • Nekazaritza ustiapena edo itsasokoa edo arrantzakoaren titularra ez denean, edo merkataritzako edo industriako establezimendu bateko jabea, errentaria, gozamendun edo bestelako antzerako bat ez denean. 

Kalte-ordaina:

Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa,   oroharreko prezio batez ordeztu ahal izango da.

  • Kontingentzia arrunten ondoriozkoa bada, kontingentzia horien oinarri arautzailearen 40 hileren baliokidea, interesatuak ezintasuna onartu diotenetik 30 egun igaro aurretik eskatzen duenean. Bizitza osorako pentsioaren aldeko aukera onartutzat emango da langileak prestazioa onartutako egunean 60 urte beteta dituenean.
  • Laneko kontingentzien ondoriozkoa denean, prestazioaren jatorria den gertakizunaren egunetik langilearen kotizazio oinarriaren 40 hileren baliokidea.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


IGO



Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu prestazioak, ondorengo berezitasunekin:

  • Ezintasun iraunkorraren hasierako adierazpenerako edo haren berrikusketarako langilearen egoeraren balioeste bateratua:

    Ezintasun kalifikazioa egiteko, hasierakoa zein ondorengo berrikusketetakoa, onuradunaren egoera aztertukoda, eduki ditzakeen kontingentzien ondoriozko murrizketa anatomiko edo funtzionalen multzoaren arabera.
  • Oinarri arautzailea:

Ezintasuna kontingentzia arrunten ondoriozkoa denean, oinarri arautzailea kasu bakoitzean dagokiona izango da, eta kotizatzeko kontuan hartuko diren oinarriak araututako oinarriak izango dira.

  • Erabateko ezintasun iraunkorrean, adinarengatiko hobariak aplikatuko dira, oroharreko prezioan kalte-ordainarekin bizi osorako pentsioa ordezteko, eta baita kualifikatutako erabateko ezintasun iraunkorrari dagokion %20 areagotzea.

    Ikatz Mehatzaritza Lan kategoria horretan modu eraginkorrean lan egindako denborari hari dagokion koefizientea aplikatzen lortzen dira hobari horiek, 0,50 eta 0,05 bitarteko eskalaren arabera, burututako jardueraren arriskua eta toxikotasuna kontuan hartuta.
  • Ezindu absolutuen eta baliaezin handien pentsioa erretiro adinera iristen direnean:

    Onuradunak:

    Erregimen Berezi honetako ezindu absolutudun edo balioezin handidun pentsiodunak, ondorengo baldintzak betetzen dituztenean:
  • 65 urte beteta edukitzea edo aurreko puntuan aipaturiko adin hobariak aplikatzearen ondoriozko 65 urteak edukitzea.
  • Gizarte Segurantzaren beste pentsiorik jasotzeko eskubidea ez izatea edo hari ukatu izana.
  • Erabateko ezintasun iraunkorraren pentsioak edo balioezin handikoak, haren aukeraren arabera, interesatuak Erregimen Berezi honetan jasoko lukeen erretirokoa ordeztu ez izana.

Zenbatekoa:

Zenbateko berria interesatuak arau zehatz baten arabera ezarritako erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea erabiltzen duen egunetik hurrengo hilearen 1. egunean legokionaren baliokidea litzateke, beti ere, kantitate hori aurretik zuena baino handiagoa bada.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

IGO



Agindutako tratamendua jaso eta medikuaren alta hartu ondoren, bere lanerako gaitasuna murriztu edo baliogabetzen duten murrizketa anatomiko eta funtzional larri, zehaztapen objektiboko eta ia behin betikoak dituen langileari bizitza guztirako ematen zaion laguntza ekonomikoa da.

Ezintasun iraunkorra balioztatzeko ez da medikuaren alta behar behin betiko ondorioak dituenean.

Iragarritako gehienezko denbora pasatzeagatik aldi baterako ezintasuna amaitu arren ezintasun egoerak irauten duenean, ezintasun iraunkortzat hartuko da, zehazten den mailan, interesatuaren egoera klinikoak aipatutako kalifikazioa luzatzea gomendatzen duen kasuan izan ezik.

Ezintasun iraunkorra hasieran graduatzen da, eta aldian-aldian berrikusten da hurrengo graduetan:

  • Ezintasun iraunkor partziala ohiko lanbiderako.
  • Ezintasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako.
  • Erabateko ezintasun iraunkorra lan guztietarako.
  • Elbarritasun handia.

Baldintza eta zehaztapen nagusiak: Erregimen Orokorrean bezala.

 

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

 

Izapideak: ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa