
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Ezintasun iraunkorra » Erregimen Orokorra » Prestazioak » Ezintasun iraunkor partziala.
Ezintasun iraunkor partziala.
Erabateko mailara iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren %33 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona.
Ezintasun iraunkor partzialeko egoeran diren Erregimen Orokorreko langileak, edozein delarik ere eragin duen kontingentzia, betiere ondoko baldintzak betetzen badituzte:
- Egintza-eragilearen datan 65 urte baino gutxiago izatea, Sistemaren kontribuzio mailako erretiroko pentsioa jasotzeko eskatutako baldintzak ez betetzea, eta betiere ezintasuna kontingentzia arruntek eragindakoa izatea.
- Afiliatuta eta alta edo altaren pareko egoeran izatea.
Ezintasuna lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada, langileak eskubide osoko afiliatu eta altan hartuko dira, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak bete ez.
Alta bereziko egoeratzat joko dira legezko greba edo ugazaben itxiera.
Merkataritza, artista eta zezenketetako profesionalen kasuan, horrez gain, kontingentzia gertatu datan kuoten ordainketan egunean izatea eskatuko da. Kuoten ordainketan egunean egon ezean, betiere beharrezko kuotek gabealdiari eragiten ez badiote, egunean jartzeko agindua luzatuko da eta prestazioa jasotzeko, ordaindu beharo dira.
- Kotizazioaren aurretiazko epealdia estalita izatea, ezintasuna gaixotasun arruntak eragindakoa bada:
- Kotizazioaren 1800 egun, ezintasun iraunkorra eragiten duen eta aldi baterako ezintasuna iraungi den data aurreko 10 urteetan.
Lanaldi partzialeko, txandako eta aldizkako langile finkoen kasuan, dagozkien kotizazio-epeak egiaztatzeko, lan egindako orduen araberako kotizazioak zenbatuko dira, ohikoak zein osagarriak, eta baliokidetasuna kotizazioaren egun teorikoetan kalkulatuko da.
- Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
- 10 urteko epe hori, 1800 egunak barne izan behar direnekoa, edo hala badagokio, jardueraren ohiko lanaldiaren arabera benetan lan egindako lanaldia murrizten den proportzio berean handituko da
- Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren pareko joko da.
Ez da kotizazioaren aurretiazko epealdirik eskatuko, ezintasuna istripuak, lan-istripuak zein lanez kanpokoak, edo laneko gaixotasunak eragindako bada.
-
langabezia sorospenkoa, totala eta sorospenkoa, eta laguntzazko edo ordaindutakoaren araberako prestazioa behin amaitutakoan nahi gabeko langabezikoa, enplegu-bulegoan langabetu gisa inskripzioa mantentzen den bitartean.
-
Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
-
Nahitaezko eszedentzia.
-
Langilea seme-alaba, adingabeko atotsi edo beste familiartekoen zainketarako eszedentzian den epea LGSS en 180 artikuluak benetako kotizazio epetzat jotakoa baino handiagoa denean.
-
Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
-
Hitzarmen berezia izenpetzen denean, bere mota ezberdinetan.
-
Sasoiko-lanen arteko jardun gabeko epeak.
-
Amnistiaren urriaren 15eko 46/1977 Legeak biltzen dituen espetxe-epealdiak, ekainaren 8ko 18/1984 Legeak arautu eran.
-
Lan gaixotasun arriskua izan zezaketen lanpostuetan lan egin izan ondoren alta egoeran edo antzekoan ez dauden langileak eta gertaera horiengatik ezintasun iraunkorren bat aitor daitekeenerako.
-
Erretiro aurreratuaren laguntza baliokidea eta ohiko erretiroa baino lehenagokoa jasotzeko epealdiak.
-
Behin lan-kontratuta iraungi ostean, jarraitzen duen aldi baterako ezintasun egoera.
-
Behin lan-kontratua iraungita edo langabeziagatiko prestazioa jaso bitartean irauten duen amatasun edo aitatasun egoera.
-
Aldi baterako ezintasunaren efektuen luzapena.
-
Artisten eta zezenketako profesionalen kasuan, urte natural bakoitzean kotizatutzat jotzen diren egunak beren kotizazioa erregulatzen duen araudia aplikatuta, baldin eta ez badatoz bat zerbitzu prestaziokoekin.
-
Sindrome toxikoak eragindako langileen kasuan, kausa hura zela medio lan jarduera edo jarduera profesionala utzi beharrean izan zirenak eta aipatutako jarduera berriro ere egin ezin izan dutenak Gizarte Segurantzaren sistemako erregimenen batean alta emanda egonik , asimilatutako egoera ulertuko da jarduera utzi zuen garaian langilea zegoen erregimena kontuan hartutaeta gertakari arruntentzako.
-
Lan kontratua eteteko aldia, genero indarkeriaren biktima delako lanpostua uztera behartuta dagoen emakume langilearen erabakiagatik.
-
Gertaera eragilea:
Aldi baterako ezintasunetik eratorritako ezintasun iraunkorra, berau sortu duen aldi baterako ezintasuna igaro denean sortu bada, epea bukatu delako edo ezintasun iraunkorra dagoela dioen medikuaren alta egin delako, gertaera eragilea ezintasun iraunkorra bukatzean gertatu dela ulertuko da.
Ezintasun iraunkorra aldi baterako ezintasunaren aurretik egon ez bada edo bukatu ez bada, gertaera eragilea Ezintasunak Baloratzeko Taldearen (EBT) irizpen proposamena egindakoan sortu dela ulertuko da.
-
Ondorio ekonomikoak: prestazioa dagokion ebazpenaren ondoren ordainduko da dirutan.
Zenbatekoa
-
Prestazioa kalte-ordain bat da, oroharreko zenbatekoan.
-
Kalte-ordainaren zenbatekoa aldi baterako ezintasun subsidioa kalkulatzeko erabilitako eta jatorrian duen oinarri arautzailearen 24 hileko ordainsariren berdina da.
-
Aldez aurreko aldi baterako ezintasunik ez den kasuetan, onuradunak hartarako estaldurarik ez zuelako, oinarri arautzaile gisa hartuko da aldi baterako ezintasunerako egokitu behar zitzaiona, hartarako eskubidea izan balu.
Ordainketa:
-
Ordainketa bakarra eginda ordaintzen da.
-
Gutxieneko zenbatekoak bermatzen dira ezintasun iraunkor partzialen kasuetan; ezintasuna Laneko Istripuen Araudiaren babesean kasusatuko da (Dekretu bidez onartua 56-6-22an), onuradunak 65 urte betetzen dituenean.
-
Zergei lotuta dago prestazioa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) arau erregulatzaileek ezarrita bezala, eta, dagokionean, erretentzio sistema orokorraren pean dago zergaren kontura.
-
Besteren edo norberaren konturako edozein lan jarduerarekin bateragarria da.
-
Egiten ari zen lana mantentzearekin bateragarria da.
-
Kudeaketaz honako hauek arduratuko dira:
-
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN), orokorrean.
-
Itsasoko Gizarte Institutua (IGI), Itsasoko Erregimen Bereziko aplikazio-eremuko langileak badira.
-
-
Ordainketaz honako hauek arduratuko dira:
-
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN), edo bere kasuan, Itsasoko Gizarte Institutua (IGI), ezintasun iraunkorra gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuak sortu duenean.
-
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN), ezintasun iraunkorra lan gaixotasunak sortu duenean.
-
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala edo Gizarte Ssegurantzako Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutua, bere kasuan, laneko istripuak sortu duenan.
-
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





