
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Ezintasun iraunkorra » Erregimen Orokorra » Prestazioak » Ezintasun iraunkor absolutua » Zenbatekoa / Ordainketa
Zenbatekoa / Ordainketa
Erretiro pentsioa oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatuz lortzen da.
- Oinarri arautzailearen % 100.
- Laneko istripu edo gaixotasunen bat gertatzen bada:
Pentsioak handituko dira, hobenaren larritasunaren arabera, %30etik %50era lesio, mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurririk, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurririk (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko baldintzak kontuan hartuz) erreparatu ez direnean.
Errekargu hori araua hautsi duen enpresaburuari ezarriko zaio.
Ez zaie aplikatuko prestazio ekonomikoen errekargua etxeko langileei LI eta LG gertatzen badira, laneko arriskuak prebenitzeko neurri faltarengatik.
- Langileak, 65 urterekin edo gehiagorekin, ezintasun iraunkor absolutuko pentsioa jasotzen badu, kontingentzia arruntekin, erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko baldintzak ez betetzeagatik:
Aplika daitekeen ehunekoa izango da ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio-aldiari dagokiona, une bakoitzean, erretiro-pentsioa jasotzeko. Gaur egun, % 50 da portzentaje hori, eta dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaio.
Ezintasuna gaixotasun arruntak eragindakoa bada:
-
Altan edo altaren pareko egoeran edo alta ez den egoeran diren onuradunak:
gaixotasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkor osorako ezarritako arau guztiak aplikatuta kalkulatuko da.
Ezintasuna lanez kanpoko istripuak eragindakoa bada:
-
Altan edo altarekin parekatutako egoeran dauden onuradunak:
Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osorako adierazitako arau berberak aplikatuz kalkulatuko da. -
"Alta ez den" egoeran den onuraduna:
Egintza-eragilea izan aurreko 96 hilabeteetako interesdunaren kotizazio-oinarria zati 112 eginda lortutako koefizentea izango da. Oinarri horien zenbaketa ondoko eran egingo da:-
Egintza-eragilea aurreko 24 hilabeteetako oinarriak balore nominalean zenbatuko dira.
-
Gainerako kotizazio-oinarriak Kontsumorako Prezioen Indizearen eboluzioaren arabera eguneratuko dira haiei dagozkien hiletik aurreko paragrafean aipatu den aldiaren hasieraren aurreko hilera arte.
Kalkulatzeko kontuan hartu behar den aldian zenbait hiletan kotizatu beharrik ez bada egon, kotizazio-hutsuneak, 18 urtetik gora langileentzat une bakoitzean dagoen gutxieneko oinarriarekin integratuko dira. Kotizatu behar den hilabeteren batean, hilaren zati batean bakarrik kotizatu behar da, aurreko paragrafoan adierazitako integrazioa egingo da, kotizatu beharrik ez dagoen hilaren zatiarengatik; betiere, lehen aldiko kotizazio-oinarria, adierazitako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora ez bada heltzen. Kasu horretan, integrazioa zenbateko hori arte helduko da.
Etxeo langileen Sistema berezian barne hartutako langileak, 2012. urtetik 2018. urtera arte, kontingentzia arruntek eragindako ezintasun iraunkorreko pentsioaren OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integrazioa).
Besteren konturako nekazaritzako langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integraziorik).
Lanaldi partzialeko kontratuen, txandakoen eta aldizkako kontratu finkoen kasuan: -
-
Kotizatzeko betebeharrik egon ez den aldien integrazioa une bakoitzean aplikatzea dagokion, kotizatzeko betebeharra eten edo iraungi zueneko datan kontratatutako orduei dagokien kotizazioko gutxieneko oinarriarekin burutuko da. Hilaren zati batean bakarrik badago kotizatzeko betebeharra, integrazioa kotizatzeko betebeharrik ez duen hilaren zatiarengatik izando da, beti ere, hari dagokion kotizazio-oinarriak gutxieneko oinarrira iristen ez denean.
-
Aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen denboraldi edo kanpaina arteko epeetan izan ezik, inola ere ez dira kotizazio-hutsunetzat joko lan egiten ez diren ordu edo egunak lanaldi partzialeko kontratuak eragindako zerbitzuak betetzearen ondorioz.
Ezintasuna lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada:
Oinarri arautzaileak soldata errealetan oinarrituta kalkulatuko da, kontingentzia horien ondoriozko ezintasun iraunkor osoarentzat adierazitako arau berberak aplikatuz.
-
Gaixotasun arrunt eta lanez kanpoko istripuetatik eratorritako pentsioak 14 ordainsaritan ordainduko dira, urteko hilabete bakoitzeko bat eta ekaineko eta azaroko hilekoekin dirutan ordainduko diren bi aparteko ordainsari urtero. Azken hauen zenbatekoa hilabete horiei dagozkien hileko arrunten zenbatekoaren berdina izango da.
-
Lan istripu eta lan gaixotasunetik eratorritako pentsioak 12 ordainsaritan ordainduko dira aparteko ordainsariak hileko arruntetan proportzionalki zatituta daudelako eta pentsioaren oinarri arautzailearen kalkulua egiteko kontuan hartu direlako.
-
Hileko gutxieneko zenbatekoak bermatuko dira eta hauen zenbatekoa onuradunak bere ardurapean ezkontiderik edukitzearen arabera aldatuko da.
-
Ezintasun iraunkor absolutuagatiko eta elbarritasun handiagatiko pentsioak eta onuradunak 65 urte betetzean izen aldaketa dela-eta eratorritako erretiro pentsioak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenetik salbu geldituko dira.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





