MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Informazio Orokorra



Erregimen Orokorreko norbere konturako enpresariak eta langileak.


IGO



Kotizatzeko betebeharra lana egiten hasten den unean bertan hasten da, eta ez da amaitzen enpresaburuaren eta langilearen arteko lan harremanak irauten duen bitartean. Aldi baterako ezintasun, haurdunaldia bitarteko arriskua eta edoskitze naturala bitarteko arrisku, amatasun eta aitatasuneko atsedenaldi, edo langilearen frogaldi-epeetan ere irauten du.

Kotizatzeko betebeharra lan egitea amatzen denean bukatzen da, beti ere, langilearen baja agiria hurrengo sei egun naturaletan aurkezten denean.

Langilearen baja 6 egun horien ostean aurkezten bada, kotizatzeko betebeharrak jarraitzen du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak lanuzte hori jakinarazi arte, interesdunek lanuzte hori aurretiaz gertatu zela egiaztatzen dutenean izan ezik.


IGO



Kuota

Kuota Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kopuruak, kuotak deiturikoak, babestutako gertaera bakoitzari dagokion ehunekoa edo kotizazio tasa langilearen kotizazio oinarriari ezarriz kalkulatzen dira.

Kotizazio-oinarria

Kotizazio-oinarria langileak jasotzeko eskubidea duen edo handiagoa izanez, gero benetan jasotzen duen hileko ordainketari aparteko ordainsarien zati proportzionala eta hilabete baino gehiagoko iraungipena duten edo aldizkakoak diren eta lana burutzean jasotzen diren hartzekoak gehituta kalkulatzen da.

Kotizazio-oinarria, gutxienekoak eta gehienekoak

Urtero gutxieneko eta gehieneko kotizazio-oinarriak (hilekoak edota egunekoak) ezartzen dira, langileen kontingentietarako eta lanbide-kategorietarako (kotizazio-taldeak). 2011. urterako ikus  Kotizazio-oinarriak. Laneko istripu eta lanbide-gaixotasunen oinarria Langabezia, Soldatak Bermatzeko Fondo eta Lanbide-Prestakuntzagatiko kotizazioak kalkulatzeko ere erabiltzen da.


Kotizazio-tasa


Kotizazio-tasa Gizarte Segurantzako kuotak lortzeko kotizazio-oinarriei aplikatzen zaien ehunekoa da. Kotizazio-tasa enplegu-emaile eta enplegatuaren artean banatzen da, Laneko Istripu, Lanbide-Gaixotasun eta Soldatak Bermatzeko Fondoari dagozkienak salbu, enpresaren kontura baitira. Kotizazio-tasak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezartzen ditu urtero. 2011. urtean babestutako kontingentzia bakoitzerako kotizazio-tasak ondokoak izango dira:

GIZARTE SEGURANTZAREN KONTINGENTZIAK
Kontzeptua Enpresa Langilea   Guztira
Kontingentzia arruntak 23,6 4,7 28,3
Lan-istripuak eta Laneko gaixotasunak Primen tarifak, laugarren xedapen gehigarria, abenduaren 28ko 42/2006 Legea- EAO 2007 zortzigarren azken xedapenak emandako idazketarekin, 26/2009 Legea, abenduren 23koa - EAO 2010. Ez du kotizatzen

(1) Kontingentzia aurrunt motak (ABE) 35 urtez kotizatu duten 65 urtetik gorako langileak: % 1,75 (% 1,46 -enpresak- eta % 0,29 -langileak-).

BATERAKO BILKETAKO BESTE KONTZEPTU BATZUK
Kontzeptua Enpresa Langilea   Guztira
Langabezia Tasa orokorra 5,50 1,55 7,05
Iraupen zehatzeko kontratua. Lanaldi osoa 6,70 1,60 8,30
Iraupen zehatzeko kontratua. Lanaldi osoa 7,70 1,60 9,30
Soldatak Bermatzeko Fondoa 0,2 Ez du kotizatzen 0,2
Lanbide Hezkuntza 0,60 0,10 0,70
KOTIZAZIO OSAGARRIA. APARTEKO ORDUAK
Kontzeptua Enpresa Langilea   Guztira
Kotizazio osagarria. Aparteko orduak Ezinbesteko aparteko orduak 12 2 14
Gainerako aparteko orduak 23,60 4,70 28,30

IGO



Erantzulea:

Enpresaburuak sartu behar ditu bere eta bere langileen kotizazioak, horretarako, langileei soladatak ordaintzeko unean, dagozkien ekarpenak kenduko dizkie.

Legezko epea:

Kuotak sortzen diren hilabetearen hurrengo hilabetean ordainduko dira.

Lekua:

Kuoten ordainketa egiteko kotizazio-dokumentuak Bulego Biltzaile gisa jarduteko baimenduriko edozein Erakunde Finantzariotan (Banku, Aurrezki Kutxa, Kreditu-Kooperatiba edo Baserritarren Kutxa) aurkeztu daitezke.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Kotizazio-buletina (TC-1) 
  • Langileen Nomina zerrenda (TC-2).

Epealdi horretan altan langile bakarra duten enpresek "TC-2  LABURTUA" izeneko kotizazio-buletineko laukitxoa bete behar dute. Enpresak baldintzak betetzen baditu bakarrik bete ahal izango da (langile bakarra izatea kitatu beharreko hilabetean, kontratuaren kodean eta LI /LG  epigrafean aldaketarik egin gabe).

Dokumentuen Igorpen Elektronikoa (RED)

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ahal izango du langileen TC-2 nomina zerrendan dagoen informazioa bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidez helarazteko. Aipatutako bideak erabiliz datuak komunikatzeak, arauzko epean kotizazio dokumentuak aurkezteari jarraiki, obligazioa betetzen denentz zehaztuko du.

Sistemaren erabilera RED  sistemak kuotak ordainketa elektroniko edo helbideratze bidez ordaintzea ahalbidetzen du.

Enpresak ordainketa elektronikoko modalitatea  aukeratzen badu, Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen finantza erakundeetako batean egin ahal izango du ordainketa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako agiriarekin, RED sistemaren bitartez.

Bankuko helbideratzea bakarrik egin nahi bada, kargua egiteko kontuaren zenbakia adierazi beharko da, finantza erakundera gerturatu beharrik gabe.

Dokumentazioa epean aurkeztearen ondorioak

Legezko epean dokumentazioa aurkezteak ondoko ondorioak izango ditu:

    • Ardura duen pertsonak, aldi baterako ezintasunagatik ordainketa eskuordetuaren erregimenean, kitapen aldiaren parekoari dagozkion ordaindutako prestazio ekonomikoengatik konpentsazioak egin ditzake bere kitapenean. Dokumentuak aukezteaz gain, dirua arau barruan sartzen bada, murriztapen edo hobariengatik dagozkien kendurak ezarri ahalko dira.
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 RD legegileko 22. artikuluan larritzat jotzen diren arau-hausteak egitea saihestuko da (dekretu horrek lan arloko arau-hausteei eta zigorrei buruzko legearen testu bategina onartzen du), baita eragin ditzakeen erantzukizun penalei begira larritzat jo daitezkeen arau-hausteak ere.

Errekarguak eta berandutzeagatiko interesak:

  • Kotizazio dokumentuak arauzko epearen barnean aurkeztea:

    • Zorraren %3ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko hilabetearen barruan eginez gero.
    • Zorraren %5eko errekargua, ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko bigarren hilabetearen barruan eginez gero.
    • Zorraren %10eko errekargua, ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko hirugarren hilabetearen barruan eginez gero.
    • Zorraren %20ko errekargua, zordundako kuotak legezko epearen hirugarren hilabetetik aurrera ordainduko balira.

  • Epean kotizazio-dokumentuen aurkezpena egin gabe:

    • Zorraren %20ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa zorraren erreklamazioan edo kitapen-aktan ezarritako ordainketa-epea bukatu aurretik eginez gero.
    • Zorraren %35eko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa ordainketa-epe hori bukatu ondoren eginez gero.

  • Berandutzako interesak:

    Berandutzako interesak kuoten ordainketaren arauzko epea iraungi eta hurrengo egunean sortuko dira. Hala ere, premiamendu-probidentziaren jakinarazpenetik edo kenkari-prozeduraren hasieraren adierazpenetik hamabost egun igaro ondoren galdagarriak izango dira zorra ordaindu gabe ere.

    Era berean, interes horiek galdagarriak izango dira zorren erreklamazio edo kitapen-akten aurka aurkeztutako helegiteen ezetsitako ebazpenetan ezarritako epean zorraren zenbatekoa ordaindu ez denean, ebazpen horiek gauzatzea horien kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzietako helegitearen izapideetan etengo balitz.

    Berandutzako interes galdagarriak zorra duen lehenengoak arauzko ordainketa-epea iraungi ondoren sortu dituenak izango dira. Era berean, ordainketaren unean, errekargu aplikagarriak sortu dituenak eta aurreko paragrafoaren arabera galdagarriak direnak ere izango dira.

    Berandutzako interes tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu. 2011. urtean, %5,00


IGO



  • Kontingentzia Arrunten kotizazio-oinarriak
  • Laneko Istripu eta Lanbide-Gaixotasunen kotizazio-oinarriak
  • Lanaldi partzialeko kotizazioa. Gertakizun arruntak
  • Lanaldi partzialeko kotizazioa. Lan-istripuak eta laneko gaixotasunak
  • Ikastun-kontratu eta prestakuntzarako kontratuengatiko kotizazioa


GERTAKIZUN ARRUNTEN KOTIZAZIO-OINARRIAK
Kotizazio taldea Lanbide-kategoriak Gutxieneko oinarriak
euro hilean
Gehieneko oinarriak
euro hilean
1 Ingeniariak eta lizentziatuak. Langileen Estatutuetako 1.3.c artikuluan ez dagoen goi zuzendaritzako pertsonala. 1.045,20 3.230,10
2 Ingeniari teknikoak, Perituak eta Laguntzaile Tituludunak 867,00 3.230,10
3 Administrazio eta Tailer buruak 754,20 3.230,10
4 Laguntzaile titulugabeak 748,20 3.230,10
5 Ofizial administrariak 748,20 3.230,10
6 Mendekoak 748,20 3.230,10
7 Administrazio laguntzaileak 748,20 3.230,10
Gutxieneko oinarriak
euro egunean
Gehieneko oinarriak
euro egunean
8 Lehen eta bigarren mailako ofizialak 24,94 107,67
9 Hirugarren mailako ofizialak eta Espezialistak 24,94 107,67
10 Peoiak 24,94 107,67
11 Hamazortzi urte azpiko langileak, edozein delarik ere euren lanbide-kategoria 24,94 107,67


LAN-ISTRIPU ETA LANEKO GAIXOTASUNEN GEHIENEKO KOTIZAZIOAK
Gutxieneko muga (euro/hilean) Gehieneko muga (euro/hilean)
748,20 3.230,10


2011. urtean lanaldi partzialeko lan-kontratuei aplikatutako gutxieneko kotizazio-oinarriak ondokoak dira:

GERTAKIZUN ARRUNTEN GUTXIENEKO KOTIZAZIO-OINARRIAK
Lanbide-kategoria Orduko gutxieneko oinarria (euro)
1. Ingeniariak eta Lizentziatuak. Langileen Estatutuetako 1.3.c artikuluan ez dagoen goi zuzendaritzako pertsonala. 6,30
2. Ingeniari teknikoak, Perituak eta Laguntzaile tituludunak 5,22
3. Administrazio buruak eta Tailerburuak 4,54
4. Laguntzaile titulugabeak 4,51
5. Ofizial administrariak 4,51
6. Mendekoak 4,51
7. Administrazio laguntzaileak 4,51
8. Lehen eta bigarren mailako ofizialak 4,51
9. Hirugarren mailako ofizialak eta espezialistak 4,51
10. Kualifikaziorik gabeko 18 urtetik gorako langileak 4,51
11. 18 urtetik beherako langileak, beren lanbide kategoria edozein izanda ere  4,51

2011. urtean lanaldi partzialeko lan-kontartuei aplikatutako laneko gertakizunen gutxieneko kotizazio-oinarria lan egindako orduko 4,51 eurokoa izango da.

Prestakuntzako lan-kontratuen Gizarte Segurantzako kotizazioa hileko kuota bakarra izango da ondoko eran banatuta:

TREBAKUNTZARAKO KONTRATUEN KOTIZAZIOA:
Kontzeptua Enpresa Langilea   Guztira
Gertakizun arruntengatik 30,34| 6,05 € 36,39 €
Lan-istripuak eta Laneko gaixotasunak ABE: 2,33 €
EHB:1,84 €
4,17 €
Soldatak Bermatzeko Fondoa 2,31 € 2,31 €
Lanbide Hezkuntza 1,11 € 0,15 € 1,26 €

Oharrak:

Trebatzen ari diren ikertzaileen Estatutua onartzen duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan barne hartzen diren bekadunen eta ikertzaileen kotizazioa, trebakuntzarako kontratuetan kotizazioari dagozkion arauak aplikatuz egongo da, kontingentzia arrunt eta profesionalen kotizazioa kontuan hartuta.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa