MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Informazio orokorra



Itsas langileen Erregimen Bereziko   pertsonek kotizatu behar dute. Inoren konturako langileen kasuan, enpresariak eta langileak;  eta norberaren  konturako langileen kasuan, langileak berak kotizatu beharko du. 

Kotizatzeko, langileak eta enpresak ondorengo taldeetan banatzen dira:

  • I taldea: soldatekin ordaindutako norberaren konturako langileak eta haien enpresei eta erregistro gordineko 150 tona baino gehiagoko arrantzareko itsasontzietan, lanean edo itsas garraioan, diharduten itsasontzietan eskainitako zerbitzuaren parteagatik ordaindutako langileak. Horietaz gain, enpresariekin adostuta, soldatekin ordaindutako langileen zenbateko bera kotizatzeko erabakia hartzen dutenak.
  • II-A taldea: haien enpresei eta erregistro gordineko 50,01 eta 150 tona arteko arrantzarako itsasontzietan lanean eskainitako zerbitzuaren parteagatik ordaindutako norberaren konturako langileak.
  • II-B taldea: haien enpresei eta erregistro gordineko 10,01 eta 50 tona arteko arrantzarako itsasontzietan lanean eskainitako zerbitzuaren parteagatik ordaindutako norberaren konturako langileak.
  • III taldea: haien enpresei eta erregistro gordineko gehieneko 10 tonako arrantzarako itsasontzietan lanean eskainitako zerbitzuaren parteagatik ordaindutako norberaren konturako langileak. Norberaren konturako langileak edo autonomoak ere sartzen dira talde honetan,  itsasontzi txikietako armadoreak barne, beti ere, betetzen duten lana ostarteko edo teknikoarena bada, eta armadorearekin batera bost baino gehiago ez badira eta itsasontzia erregistro gordineko gehieneko 10 tona gainditzen ez baditu.

IGO



-Lanean hasten den momentuan kotizatzen hasi behar da, probaldia barne, eta kotizatzeari utzi, inoren konturako langileen kasuan, enpresan lana amaitzen dutenean, edo bestela, norberaren konturako langileen kasuan, jarduera uzten dutenean.


IGO



Erregimen berezi honetan, ordaindu beharreko kuotak kotizazio oinarrien araberakoak dira.

Kotizazio oinarria langileak jaso dituen ordainketez dago osatuta, langilearen Taldearen arabera kalkulu desberdinak egiten direlarik:

  • I taldea: Erregimen Orokorreko baldintza berak. 
  • II eta III taldeetan, abuztuaren 30eko 2864/1974 Dekretuak onartutako testu bateginaren 19.5 artikuluari dagozkion bigarren eta hirugarren taldeetan sartutako itsas langileen Erregimen Bereziko egoera babestuetako eta gertakarietako kotizazioa, Itsasoko Gizarte Institutuak eskatuta, sektorearen ordezkaritza erakundeak entzun ondoren, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Aginduaren bidez, urtero zehazten diren ordainsarien arabera egingo da. Herrialdeen, arrantza moten eta lan kategorien arabera zehaztuko da, aurreko urtean jasotako lansariaren batez besteko balio oinarrien arabera.

      Zehazten diren oinarrien zehaztapenak bakarrak izango dira, gainontzeko jartueretarako zehaztutako gutxienekoak eta gehienekoak kontuan hartu gabe. Hala ere, oinarri horiek ezingo dira lan kategorietan zehazten diren gutxieneko oinarriak baino txikiagoak izan.

      Gertakizun arrunten kotizazio arruntei koefiziente zuzentzaile hauek ezartzen zaizkio:

            • II-A taldea: 2/3.
            • II-B taldea: 1/2.
            • III taldea: 1/3.

      Langabeziagatiko kotizazio oinarriari gertakizun arruntei aplikatzen zaien koefiziente zuzentzaile ezarriko zaizkio:

      Kotizazio oinarrien zenbatekoak kotizazio oinarrien eranskinean kontsulta daitezke

      Baldintza orokorrak: Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko berak.

      Izapideak : ISMko Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak.


    IGO



    Itsasoko Gizarte Institutua, itsas-arrantza sektorean, diru bilketako funtzioa betetzeko orduan, Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorraren lankide den erakundea da, batez ere, kotizazioen kontrolari dagokionean, agintaritza eskudunek itsasontziak bideratzeko helburuarekin.

    Kasu horretan, kuotak sartzeko arduradunak ondorengoak dira:

    - Enpresariak bere ekarpena eta bere langileen ekarpenak sartu beharko ditu.

    - Norberaren koturako langilea bere kotizazioen arduraduna da.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • TC-1/16 Inoren konturako langileen I, II eta III taldeentzako kotizazioko buletina.
    • TC-1/50 Norberaren konturako langileen III taldearentzako kotizazioko buletina.
    • TC-2/5 Langileen izen zerrenda.
    • TC-1/50  Hitzarmen bereziak.

    Baldintza eta zehaztapen nagusiak: Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko berak.

    Izapideak: ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak


    IGO



    Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

    AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa