MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Erregimenak: Nork osatzen dute? » Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra » Barneratutako Erregimen Bereziak

Barneratutako Erregimen Bereziak



Gizarte Segurantzako sistemaren antolamenduak izan behar duen batasunerako joerari jarraituz, Erregimen Orokorraren barruan sartu ziren (2621/1986 Errege Dekretuz) iraungitako Trenbideetako Langileen, Futbolarien, Merkataritzako Ordezkarien, Artisten eta Toreatzaileen Erregimen Bereziak; eta Langile Autonomoen Erregimen Berezian liburu idazleena.

Horregatik, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko arau orokorrak jarraitzen dituzte, talde horientzat ezarritako berezitasunetan izan ezik.


IGO



Abuztuaren 1eko 1435/1985 Errege Dekretuak ikuskizun publikoetako artisten lan harremana arautzen du, hau da, ikuskizun publikoaren antolatzaile edo enpresaburuaren, eta horien kontura eta antolaketa eta kudeaketa eremuaren barruan, euren borondatez, jarduera artistiko bat eskaintzen dutenen artean ordainsari baten truke ezarritakoa.

Beraz, aipatutako Errege Dekretuaren barruan sartzen dira aurrez deskribatutako zehaztapenetan egiten diren jarduera artistikoak gauzatzeko erlazio guztiak, ikusleen aurrean zuzenean egindakoak edo teatro, zine, irrati, telebista, zezen plaza, kirol instalazio, zirku, dantzaleku, diskoteka, eta orohar, ikuskizun publikoak edo emanaldi artistiko edo exhibiziokoak egiten diren edozein lokaletan zabaltzeko grabatuak.

Atal honetan zehaztutako araudi berezia ezingo zaie ezarri, baina bai Erregimen Orokorreko araudia honako hauei:

Teatro, zirku, barietate eta folkloreko langile, pertsonal tekniko eta ikuskizunetan laguntzen dutenei dagokienez, esaterako:

Ikuskizunaren ordezkaria.

Jostuntzako eta ile apaindegiko arduradunak.

Makinistak edo tramoiariak.

Musika profesionalei dagokienez:

Irakasle funtzioa betetzen duten musikako profesionalak.

Dantza akademian euren zerbitzuak eskaintzen dituzten pianistak.

Musika teknikariak: zuzentzaileak, erreduktoreak, transkribatzaileak, autografistak edo kopiatzaileak.

Produkzio, bikoizketa eta filmen edo telebistarako sinkronizazio lanei dagokienez:

Laborategiko pertsonala.

Banaketako eta publizitateko pertsonala.

Orokorrean:

Administrazioko langileak: teknikariak eta laguntzaileak.

Pertsonal urgazlea.

Pertsonal langilea: arotzak, lantegiko arduradunak, ofiziozko profesionalak, argiketariak, makinistak, argitzaileak.

Ikuskizunetan laguntzen duen pertsonala, baina, artistatzat hartzeko profesionaltasuna lortu ez duena: taldeko neskak, meritudunak etb. Hau da, Teatro, Zirku, Barietate eta Folkloreko Laneko Ordenantzako 62 eta 66 artikuluetan zehazten den moduan lan prestakuntza gainditu ondoren, mailaz igo arte.

Ikuskizunetan, artistei (abeslari eta musikariei) laguntzen dieten pertsonal teknikoa (muntatzaileak, argitzaileak, soinu teknikariak, etb.)


IGO



Talde horren aplikazio eremuan sartzen dira, lurralde nazionalean bizi eta euren jarduera normalean bertan gauzatzen duten zezenketako profesionalak eta lanbide kategoria hauetako batean sartuta daudenak:

Zezen edo txahalen hiltzaileak.

Burtziketariak.

Ordezkoak.

Banderilleroak, pikatzaileak eta burtziketarien menpekoak.

Ezpata eta burtzi mutilak eta euren laguntzaileak.

Puntileroak.

Toreatzaile komikoak.

Hainbat lanbide kategorietako izangaiak.


IGO



Lan eremuan ezagutuko duten ordezkari, artekari edo beste edozein izen erabiliz eta enpresaburu bat edo gehiagorekin akordio batera iritsiz, horien kontura eta lan horien arrisku edo ustekabeak bere gain hartu gabe, ordainsari baten truke merkataritza lanak sustatzen edo hitzartzen dituzten pertsonak sartzen dira talde horren aplikazio eremuan.

Ez dira talde horretan sartzen:

Enpresako merkataritza lanak sustatu eta hitzartzen dituzten langileak izan arren, lokaletan edo euren lanpostua duten lekuetan eta Enpresako ordutegiari lotuta lan egiten duten langileak.

Modu jarrai batean, enpresaburu baten edo gehiagoren merkataritza lanak sustatzen eta hitzartzen dituztenak, enpresa autonomo bateko jabe gisa, hau da, bere instalazio eta langileak dituen jabe gisa. Erakunde autonomo hori ez dagoela pentsatuko da, merkataritza lanak sustatzen eta hitzartzen dituztenek euren lana enpresaburu batek gai, lan ordu, bide, banaketa irizpide, azkartasun eta eskaerak eta kontratuak egiteko moduen inguruan emandako aginduak jarraituz egiten dutenean.

Aseguruen produkzioei eta bankuko korrespontsal ez direnenei buruzko araudi berezian sartzen diren pertsona fisikoak, beti ere, araudi horri jarraituz, merkataritzako harreman bateko partaide direnean.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa