
Hemen zaude: Hasiera > Langileak > Afiliazioa > Erregimenak: Nork osatzen dute? > Itsasoko Langileen Erregimen Berezia
- Besteen konturako langileak, ordainduta edo ordainsaria alde batera utzita, honako edozein jardueran aritzen direnak: -10 tona baino gehiago pisatzen dituzten edo bost tripulatzaile baino gehiago daramatzaten ontzien amadoreak, erroldan agertzen badira, eta bere lanaren truke "Mendi Txikiko" partaidetza edo tripulatzaile gisako soldata bat jasotzen badute, besteen konturako langileen parekoak izango dira, langabeziarako ondorioetarako izan ezik.
Portuetako lemazainak, lemazaintza lana burutzeko portuko lemazain erakundeetan edo ordezten dituzten erakundeetan antolatzen direnak, besteren konturako langileen parekoak izango dira, langabeziarako eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren ondorioetarako izan ezik.
- Ondoren aipatzen diren jardueraren bat normalean, pertsonalki eta zuzenean burutzen duten norberaren konturako langileak dira, baldin eta jarduera hori euren ogibide nagusi baldin bada:
Erregimen Berezi honetan sartzeko ondorioetarako, jarduera hauek beren oinarrizko bizibidetzat hartuko dira, hauen bidez bere behar propioak asetzeko nahikoak diren diru-sarrerak jasotzen direnean edo, kasuan-kasuan, familia-unitatearen beharrak asetzeko, nahiz eta itsas eta arrantza lanak ez diren bestelako jarduera batzuk burutu, Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten beste edozein Erregimen baten barne egonda edo ez, noizean behin edo arruntasunez.
Honetan bikoteak eta senitartekoek ere lekua dute, ahaidetasuneko, kidetasun edo langile autonomoaren adopzioaren bigarren maila arte, berarekin lan eta bizi badira eta bere menpe badaude, norberaren kontuko langileak direla egiaztatzen baldin bada izan ezik.
Itsas Araubide Berezian baja eragiten duten eta beste araubideetan ez dauden itsasoko langileek, Itsasoko Gizarte Erakundearekin dagokion "Hitzarmen Berezia" sinatu dezakete. Horrek estaliko ditu gaixotasun arruntak, lanekoa ez den istripuak, erretiroak, gizarte zerbitzuek eta osasun laguntzak eratorritako ezgaitasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena. Eskaria edozein unetan bideratu ahalko da, gainontzeko langileentzat orohar ezartzen diren baldintzak betez gero.
Itsagizon etorkinek eta espainiar naziotasuna duten hauen seme-alabek, aurretik Espainiako Gizarte Segurantzan afiliatuta egonda edo ez, zein herrialdetan lan egiten duten eta herrialde horrek Gizarte Segurantzaren esparruan Espainiarekin ituna edo hitzarmena sinatuta duen edo ez eraginik izan gabe, apirilaren 25eko 996/1986 Errege Dekretuan ezarritako terminoetan Hitzarmen Berezia sinatu ahalko dute.
Baldintza eta zehaztapen nagusiak: Erregimen Orokorrean bezala.
Izapideak: IGIko Zuzendaritza Probintzialak eta Lokalak.