
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Informazio orokorra
Informazio orokorra
Gizarte Segurantzako Sistema erregimenen multzoa da. Erregimen horien bidez, erregimenaren aplikazio eremuan dauden petsonei eta euren ardurapean dauden familiarteko edo parekatuei, lanbide jarduera bat burutzeagatik edo ordaindutakoaren araberako modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik, Estatuak legeak zehazten dituen gertaera eta egoeretan babes egokia ematen die.
Ordaindutakoaren araberako modalitateko prestazioak jasotzeko orduan, Espainian bizi diren espainiarrak egongo dira Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio eremuaren barnean, sexu, egoera zibil edota lanbidea edozein izanda ere, eta baita Espainian legalki bizi diren edo bertan dauden atzerritarrak ere; betiere, kasu bietan, euren jarduera lurralde nazionalean burutzen badute eta honako atalen baten barnean baldin badaude:
-
Besteren konturako langileak
-
Norbere konturako langileak edo autonomoak
-
Kidetutako lan-kooperatibetako bazkide langileak
-
Ikasleak
-
Funtzionario publiko, zibil edo militarrak.
Gizarte Segurantzako Sistema Erregimen Orokorrak eta Erregimen Bereziek osatzen dute
Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren barnean, Sistema Berezi gisa, afiliazio eta kotizazio gaietan berezitasunak dituzten kolektiboak daude:
Fruta, barazki eta landare kontserba industriaren Sistema Berezia
Erretxin Industriaren Sistema Berezia
Ostalaritzako aparteko zerbtzuen Sistema Berezia
Uzta biltzaile esportatzaileek egindako tomate freskoaren manipulazio eta paketegintzaren Sistema Bereziak
Zinema, dantza sala, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoen Sistema Berezia
Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoen Sistema Berezia
Gizarte Segurantzako Sistemaren barruan honako Erregimen Bereziak ere badaude.
Gaur egun hauek daude:
Nekazaritzako Erregimen BereziaLangile Autonomoen Erregimen Berezia
Etxeko Langileen Erregimen Berezia
Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
Itsas Langileen Erregimen Berezia
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





