
Hemen zaude: Hasiera > Langileak > Afiliazioa > Kontrataziorako, jarduera autonomorako nahiz beste kotizazio berezitasun batzuetarako pizgarriak > Jarduera autonomoen pizgarriak
Enpleguaren hazkunde eta hobekuntzarako ezarri abenduaren 30eko 43/2006 Legearen azken seigarren xedapen gehigarriaren arabera, 2006ko abenduaren 31n eragin-indarrean, elbarritasunen bat dutenek Gizarte Segurantzako Norbere konturako edo Autonomoen Erregimen Berezian hasiera altan badira, alta izan zireneko datatik hurrengo bost urteetan, aipatu Erregimen Berezian une bakoitzean indarrean den gutxieneko oinarriari aplikatutako %50eko kuotaren gainsaria izango dute.
2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 29ko 30/2005 Legearen Berrogeita hamahirugarren Xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako Norbere konturako langile edo autonomoen Erregimen Berezian hasiera batean altan ematen duten minusbaliotasuna duten pertsonek, altaren data eta hurrengo hiru urteetan zehar honako hobaria izango dute: aipatutako Erregimen berezian une bakoitzean indarrean dagoen tipoa gutxieneko oinarrian aplikatzerakoan gertatzen den kuotaren %50eko hobaria.
AUTOENPLEGUKO PROIEKTUAREKIN: 2002ko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren aurretik idatzitakoan zehaztutakoaren arabera, langabeziagatiko babes sitemaren erreformarako neurri urgenteena, norbere konturako langileak eta 2005eko abenduaren 31raino ezarritako elbarrituak, administrazio eskudunak onartutako proiektuari lotutakoak, onarpen horren ondorengo hiru urteetan hartuko dute Norbere Konturako Langile edo Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen bereziak ezarritako gutxieneko kotizazio oinarriari dagokion kuotaren %50eko hobaria.
Gizarte Segurantzako Lege orokorraren hogeita hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, bertan uztailaren 11ko 20/2007 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaz emandako idazketaren arabera, Lan autonomoaren Estatutuarenean, Norbere kontuko langileak edo autonomoak Erregimen Berezian sartutako norbere konturako langile guztiak, aipatutako Erregimen Orokorrean barne hartutako Lan Atxikiaren Kooperatibetako kide langileak barne 2007ko urriaren 12tik aurrera, 30 urte edo gutxiago badituzte, eskubidea izango dute, 2007ko urriaren 1etik murriztapena jasotzeko alta egin ondorengo 15 hilabeteetan, Erregimen horretan bakoitzean indarrean dagoen gutxiengo kotizazioaren gainean aplikatzetik ateratako %30ekoa, eta hobaria, murriztapen aldia bukatu ondorengo 15 hilabeteetan, haren zenbateko berdinarekin.
Aurreko paragrafoan adierazitako adin-muga 35 urtekoa izango da, norbere konturako emakumezko langileen kasuan.
2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 29ko 30/2005 Legearen hirurogeita bosgarren xedapen gehigarriaren arabera, norbere konturako eta langile autonomoen Erregimen Bereziko norbere konturako emakumezko langileek, amatasuna dela-eta jarduera etenda eta dagokien atsedenaldiaz gozatuta, erditu ondorengo bi urteetan berriz ere norbere konturako jarduera burutzen badute, gertakizun arruntengatiko kuotaren %100eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute. Hobari hau, kotizazio-tasa Gizarte Segurantzako Norbere Konturako edo Langile Autonomoen Erregimen Bereziko indarrean den gutxieneko oinarriari aplikatuta lortu zenbatekoa izango da, kotizatzen duten oinarria kontuan hartu barik, eta 12 hilabeteko epean. Hobari hau Elkarlaneko kooperatibetako bazkide-langileei ere aplikatuko zaie, aipatu erregimen bereziaren barne direnei.
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hogeita hamargarren xedapen gehiagarriak ezarritakoarekin bat, Neurri Fiskalen, Administratiboen eta Ordena Sozialen gaineko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriak emandako idazketaren arabera, otsailaren 26ko TAS/471/2004 Aginduak egin zuen lege hura, eta agindu hau, era berean, martxoaren 21eko TAS/856/2006 Aginduak aldatu zuen. Haren arabera, Norbere Konturako Langileen Erregimen Bereziko edota Autonomoen Erregimeeko norbere konturako langile guztiek, kidetutako lan-kooperatibetako langileak barne baldin eta baldintza horiek betetzen badituzte eta euren jarduera Ceuta eta Melilla hirietako lurraldean dauden laneko zentroetan zerbitzuak emanez egiten badute Merkataritza, Ostalaritza eta Industria sektoreetan bakarrik sartutako jardueretako edozeinetan, Energiarenean eta Urarenean izan ezik, eta bidai agentzietan jarduerak, operatzaile turistikoetan eta laguntza turistikorako bestelako jardueretan, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (CNAE-93) onartzen duen abenduaren 18ko 1560/1992 Errege Dekretuak biltzen duen jarduera sailkapenarekin bat, eskubidea izango dute 2004ko apirilaren 1etik aurrera gertakari arruntengatik, Langabeziarengatik, Lanbide Heziketarengatik eta Soldatak Bermatzeko Funtsarengatik enpresak ematen duen ekarpenaren 100eko 40ko hobaria izateko.
2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 29ko 30/2005 Legearen berrogeita bederatzigarren xedapen gehigarriaren arabera, nekazaritzako ustiategietako titularkideen aldeko kuoten murrizketa ezartzen da, ondoren azaltzen den bezala:
Bat. Nekazaritzako ustiategietako titularkideak direnean, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera sartutakoak, berrogei urte edo gutxiago badute eta beren ezkontidea, nekazaritzako ustiategi bereko titularkidea izanda, aipatutako Erregimen Berezian altan bada, ondoko hau aplikatuko da: ordaindu beharreko derrigorrezko estalduraren gertakizun arruntengatiko kuotaren %30eko murrizketa, dagokion kotizazio-oinarriaren eta %18,75 kotizazio-tasaren arabera.
Bi. 1. paragrafoan ezarritako kuoten murrizketak hiru urteko iraupena izango du, 2006ko apirilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita, aurreko paragrafoko baldintzak beteta, aipatu data ostean Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta izan direnen kasuetan izan ezik. Kasu horietan, hiru urteko epea kotizatu beharra eragiten duen datatik aurrera zenbatuko da.
Hiru. Adi-baterakoa. (18/2007 Legea)
Erregimen honetan norbere konturako langiletzat sartutakoak, 2007ko abuztuaren 1a eta 2007ko abenduaren 31 bitartean, 40 urte edo gutxiago dutenak sartzeko unean eta nekazaritzako ustiategiko titularraren ezkontidea edo ondorengoak badira, beti ere berau aipatu erregimen berezian denean, ondoko hau aplikatuko da: derrigorrezko estalduraren gertakizun arruntengatiko kotizazioaren gainean, kuotaren %30aren pareko murrizketa, hasierako datatik eta 2007-12-31 arte.