
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Hitzarmen bereziak » Erregulazio orokorra » Kotizazioa
Kotizazioa
Kotizazioa harpidedunaren ardurapean egongo da eta derrigorrezkoa izango da Hitzarmen Bereziaren ondorioen unetik aurrera,indarrean dagoen bitartean.
Hitzarmen bereziagatiko kotizazio oinarria hilero egingo da. Eguneko oinarriak hartu beharreko kasuetan, aurreko oinarria hogeita hamar zenbakiaz zatituko da kasu guztietan.
Hitzarmen berezia sinatzeko unean interesunak honako hileroko kotizazio oinarriak aukeratu ahal izango ditu:
a) Interesdunaren lanbide kategoriari edo bera sartuta dagoen Erregimenari dagokion kotizazio taldearen gertaera arruntengatiko gehieneko kotizazio oinarria, hitzarmen bereziaren harpidetzak zehazten duen lanaren bajako datan, betiere azken bost urteetan gutxienez hogeita lau hilabetez, jarraian edo ez, kotizatu baldin badu.
Aurrekoa aukeratu duen interesdunak nahi izanez gero, laneko bajaren ondorengo ekitaldi bakoitzean gehieneko oinarri hori handitu egin ahal izango du, bere lanbide kategoriari dagokion gehieneko kotizazio taldearen oinarria handitzen den proportzio berean, kotizazio oinarria paragrafo horretan adierazten den hitzarmen bereziari egokitzeko.
b) Bajak ondorioak izan edo kotizatzeko obligazioa iraungi aurreko segidako hamabi hilabeteetan hitzarmen bereziaren eskaera egiten duen langileak kotizatu dituen kontingentzia arruntengatiko oinarrien batura 12 zenbakiaz zatituz lortzen den kotizazio oinarria. Hurrengo c) paragrafoan adierazten den gutxieneko oinarria baino handiagoa izan beharko da.
Hamabi hilabete baino gutxiagoko kotizazio epea egiaztatuta izanez gero, oinarria kotizazio oinarriak kotizatutako egunez zatituta lortutako emaitza 30 zenbakiaz biderkatuta lortutako emaitzarekin egongo da osatuta.
c) Hitzarmen Bereziak ondorioak izango dituen unean eta Euren Konturako Langile eta Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian indarrean dagoen gutxieneko kotizazio oinarria.
d) Aurreko a), b) eta c) paragrafoetan xedatutakoaren arabera zehaztutako oinarriek osatuko duten kotizazio oinarria.
Sartu beharreko kuota zehazteko, honako arauak hartu beharko dira kontuan:
Oro har, dagokion oinarriari indarrean dagoen kotizazio mota bakarra aplikatuz kalkulatuko da kuota osoa.
Lortutako emaitza dagozkion koefizienteez biderkatuko da, Hitzarmen Bereziak eskainitako ekintza babeslearen arabera. Honen emaitza sartu beharreko kuota izango da.
1998ko urtarrilaren 1aren ondoren sinatutako hitzarmenak: 0.94
1998ko urtarrilaren 1aren aurretik sinatutako hitzarmenak eta erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza, biziraupen eta gizarte zerbitzuengatiko prestazioen estaldura. 0.77
Hilabete bateko kuotaren hurrengo hilabete naturalean zehar ordainduko da kuota, hitzarmena sinatu aurreko Erregimena, Norbere Konturako Langile eta Langile Autonomoen Erregimen Berezia denean izan ezik. Kasu horretan, hilabete bateko kuotaren hilabete berean egin beharko da kuotaren ordainketa.
Ordainketa Erakunde Finantzario Kolaboratzailean egingo da kotizaziorako TC-1/50 dokumentu ereduaren bidez.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





