
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Altak, bajak eta langileen datu aldaketak » Erregimen bakoitzaren berezitasunak » Langile Autonomoen Erregimen Berezia
Langile Autonomoen Erregimen Berezia
Langile autonomo bakoitzak bete behar du alta, edo afiliazioa eskatzeko obligazioa. Subsidiarioki, langile autonomoa egingo da bere senitarteko laguntzaileen erantzule.
Erantzukizun subsidiario bera izango dute Talde Erregularren Konpainiek, Aginkide Taldeak eta Elkarlaneko Kooperatibek euren bazkideekiko.
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ofizioz, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren eta erakunde kudeatzaileen eta Gizarte Segurantzako ohiko zerbitzuen esku dauden datuen ondorioz, edo bestelako edozein prozedura jarraituz, egiaztatzen da afiliazioa edo alta eskatzeko obligazioa duten langileek ez dutela betetzen.
Aldi baterako ezintasunagatik laguntza ekonomikoaren estaldura derrigorrezkoa da 2008ko urtarrilaren 1etik, honako kolektiboentzako Langile Autonomoaren Estatutuko uztailaren 11ko 20/2007 Legeak ezartzen duenaren arabera:
- Langile Autonomoen Erregimen Berezian altan dauden langileak
- Ekonomikoki menpekoak diren langileak
- Ezbeharren arrisku handiagoa dela-eta, kontingentzia profesionalen estaldura derrigorrezkoa den jarduerak burutzen dituzten langileak,
Eta hautazkoa izango da honakoentzat:
- Gizarte Segurantzaren Sistemaren beste erregimen batetan aldi baterako ezintasunagatik laguntzarako eskubidea duten langile autonomoak, erregimen horrentan altan badaude eta jarduera-aniztasuna badago.
- Nekazaritzako Norbere Konturako langileen Sistema Berezian dauden langileak.
Gizarte Segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutua batekin burutu beharko da aukera Erregimen Berezi honetan alta egiteko unean, eta efektuek alta horrekin bat egingo dute.
Lan-istripuen eta lanbide gaixotasunen gertakizunen estaldura Erregimen Berezi honetan nahitakoak izango dira, menpeko langile autonomoentzat izan ezik, eta babes hori eratzera beharturik daudenentzat izan ezik, ezbehar arrisku handia duen jarduera profesionala burutzeagatik.
Langile autonomoak izandako lan-istripua, bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoa eta Erregimen Berezi honetan sartu behar izatea mugatzen duena izango da. Ondorio beretarako, laneko gaixotasuna norberaren konturako lanaren ondorioz hartutakoa izango da, elementu eta substantzien ekintzek eragindakoa, laneko gaixotasunen zerrendan ageri diren jardueretan, gaixotasuna eragin dezaketen gainontzeko jarduera nagusiekin batera, maiatzaren 12ko 1995/1978 Errege Dekretuari erantsita, Gizarte Segurantzako Sisteman laneko gaixotasunen koadroa onartzen duena.
Norbere konturako edo langile autonomoen kontingentzia arrunten estaldura, aldi baterako ezintasunerako estaldura formalizatu deneko Erakunde kudeatzaile edo kolaboratzaile berarekin egingo da.
Lan- istripu eta lan gaixotasunen kontingentziengatiko kotizaziorako, 2006ko abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarri ehunekoak aplikatuko dira.
Alten ondorioak:
- Hasierako altek edo ondorengoek baldintza guztiak betetzen dituzten hilabete naturalaren lehenengo egunetik izango dituzte ondorioak, beti ere, arautako epean eskatuz gero.
- Araututako epetik kanpo eskatutako altek ere, Erregimen Berezi horretan sartzeko baldintzak biltzen diren hilabete naturalaren lehenengo egunetik izango dituzte ondorioak.
- Kasu horietan, eta epez kanpo sartzeagatik emandako administrazioko zehapenei eragin gabe, alta formalizatu aurreko aldiei dagozkien kotizazioak eskatu ahal izango dira eta laguntzak behin ordaindu ondoren jasoko dituzte legalki dagozkien errekarguekin, preskripzioa ezartzeagatik kuota horiek eskatzeko modukoak, eta ondorioz laguntzak lortzeko baliagarriak, ez direnean izan ezik, eta, beti ere, alta 1994ko urtarrilaren 1etik formalizatuta dagoenean.
Bajen ondorioak:
- Ezarritako denboran eta moduan eskatutako bajek, ondorioak langileak erregimean sartzeko ezinbesteko jarduera utzi duen egunaren hurrengo hileko lehenengo egunetik izango dituzte.
- Langileak baja eskatu ez duenean edo horretarako ezarritako denboran eta moduan eskatzen ez duenean edo ofizioz egiten duenean, horrela mantendutako altak kotizatzeko obligazioan izango du eragina eta ez da alta egoeran hartuko laguntzen eskubideei dagokionez.
- Kasu horretan, kotizatzeko betebeharra ez da iraungiko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak norbere konturako jarduera edo Erregimen Berezian sartzeko ezinbesteko egoera utzi duela jakin duen egunera arte.
- Aurreko atalean ezarritakoaz gain, eskubidez onartutako edozein bide erabiliz, interesdunek lana beste egun batean utzi zutela frogatu ahal izango dute, kotizatzeko betebeharra iraungitzeko.
- Soilik baja eskaera egiteak eta hori aitortzeak ez dute kotizatzeko betebeharra iraungiko, eta ezta horren ondorioak ere, Erregimen Berezian sartzeko beharrezko baldintzak betetzen jarraitzen badute.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





