
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Iradokizunak eta kexak
Hemen zaude: Hasiera » Iradokizunak eta kexak
Iradokizunak eta kexak
Kexa eta iradokizun inprimakiek ondoko hau dute helburutzat: kalitatea hobetzeko aurkeztutako ekimenak jasotzea; baita herritarren ezadostasuna islatzea Gizarte Segurantzaren Administrazioak emandako zerbitzuen gainean eta kalitatea hobetzeko aurkeztutako ekimenak ere.
Arautegia
Kexa eta iradokizun inprimakiak arautzen dituzten oinarrizko arauak bildu dira hemen: 951/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Estatuko Administrazio Orokorrean kalitatea hobetzeko esparru orokorra zehazten duena (BOE 3/9- - IZuz. Err. 22/9).
Kokalekua
Orrialde honetan, iradokizunak eta kexak bidaltzeko inprimaki elektronikoa eskaintzen zaie herritarrei. Erabiltzeko, NAN elektronikoa edo onartutako ziurtagirien zerrendan barne hartutako beste edozein ziurtagiri digital izan beharko da, gainerako baldintza teknikoak betetzea, eta arakatzailea sinadura elektronikoko funtzionalitateak erabiltzeko moduan konfiguratuta egotea.
Gainera, Ziurtagiri hau Gizarte Segurantzaren bulego batean jaso ez bada, ziurtagiri digitalaren datu identifikatzaileek Gizarte Segurantzaren datu-baseak dituenekin bat egin beharko dute.
Horrez gain, kexa eta iradokizun inprimakiak jendaurreko Harrera Bulego eta Zentro guztietan izango dira; halaber, Zerbitzu Zentral, Zuzendaritza Probintzial eta Gizarte Segurantzaren Erakundeen bestelako unitate periferikoetako dokumentuak jasotzeko edo bidaltzeko erregistro orokorretan eta laguntzaileetan. Ikusgai eta eskuragarri izango dira herritarrek ikusteko eta erabiltzeko. Halaber, orri honen amaieran, adierazitako instalazioetan aurkeztu behar den aipatutako inprimakia deskarga daiteke.
Aurkezteko erak
Iradokizunak eta kexak honela aurkez daitezke:
- Bide telematikoaren bidez, inprimaki elektronikoaren bidez, NAN elektronikoa edo onartutako bestelako ziurtagiri digital erabiliz.
- Zuzenean, dagokion inprimakia betez, orri honen amaieran aurki daitekeena.
- Postaz, izena, abizenak eta helbidea adieraziz, dagokion kopia eta erantzuna bidali ahal izateko.
Erantzuna
Inprimakia jasota, dagokion Unitate erantzuleak herritarrari jakinarazi beharko dio 20 egun baliodunetan. Epealdi hori eten daiteke ondoko honengatik: interesdunari eskatu behar zaionean, 10 egun baliodunetan, beharrezko azalpenak ematea kexa edo iradokizuna ondo izapidetzeko.
Epealdia amaituta erantzunik jaso ezean, interesdunak kexa edo iradokizuna aurkeztu zuen Erakundearen Zerbitzuen Ikuskapen Orokorrera jo dezake, erantzun eza eragin duten arrazoiak ezagutzeko eta Ikuskapen horrek, hala badagokio, erakunde eskudunei neurri egokiak hartzeko proposatzeko.
Oharrak
Formulatutako kexek ez dute errekurtso administratibo izaera izango eta berauek aurkezteak ez ditu indarrean den araudian ezarritako epealdiak geldiaraziko.
Kexa bat aurkezteak ez du eskatzen, interesdun moduan agertzen diren gainerako ekintzak edo eskubideak erabiltzea, prozedura bakoitzaren arautegi arautzailearen arabera.
Orri honen amaieran agertzen den zuzenean entregatzeko inprimakiari dagokionez, eskuz betetzeko egokitzat jotzen diren beste kopia eskura daitezke, edo eskatutako datuak idatzi eta jarraian, nahi den kopia kopurua lortu (gomendatzen da 4 kopia lortzea, haietako bakoitza aurkezten den bulegoan zigilatzeko).
| Dokumentua | Fitxategia jaistea | Formatua | Neurria | Data |
|---|---|---|---|---|
| Kexa eta Iradokizun inprimakia |
|
134 Kb | 27/12/2011 |
Zerikusia duen informazioa
Dokumentuei buruzko informazioa PDF:
PDF artxiboak ondo ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader Adobeprograma instalatuta izatea
Pie
Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





