MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Arriskua edoskitze naturala bitartean

Arriskua edoskitze naturala bitartean



Langileen lan-kontratuaren iraungitze epea edo jardueraren etetea babestutako egoeratzat jotzean datza: izan ere, langilea lanpostuz aldatu behar denean, bere edo seme-alabaren osasunean eragina izanda arrisku edo patologia batzuk direla eta, aldaketa hori objektiboki ezin denean egin edota ezin denean arrazoiz eskatu egiaztatutako arrazoiengatik.


IGO



Ez dira babestutakotzat joko: langilearen edo seme-alabaren osasunean kalte eragin dezaketen arrisku edo patologiek sortutakoak, baldin eta lanpostuko edo egindako jardueretako agente, prozedura edo baldintzekin harremanik ez badute.


IGO



Edoskitze naturala bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratuaren iraungipen edo jardueraren etete egoeran diren langileak, ondoko egoera hauetan egon beharko dira:

  • Afiliatuta eta altan Gizarte Segurantzaren erregimenen batean: Ez da kotizazioaren gutxieneko epea eskatzen, gertakizun profesionalengatikoa baita.
  • Honetaz gain, kuoten ordainketan egunean egon beharko dira, langileak erantzule zuzenak direnekoetan.

IGO



Gertakizun profesionalen babeserako aukeraketa egin ez duten norbere konturako langileen zein etxeko langileen kasuan, euren Gizarte Segurantzako erregimenean gertakizun profesionalak aitorturik ez dutenen kasuan hain zuzen ere, prestazioa gertakizun arruntak eragindakotzat ematen da.


IGO



Langilea bi egoera hauetako batean denean, kontuan izan beharko da arriskua jarduera guztietan edo haietako bakar batean ematen den. 


IGO



Zenbatekoa oinarri-arautzailearen %100 da, prestaziorako ezarritakoaren parekoa.ABE gertakizun profesionalek eragindakoa.

Inoren konturako langileen kasuan, bi batugaiak gehituta lortzen da:

  • Aurreko hilabeteko kontingentzia arruntekiko kotizazio oinarria, aparteko ordurik gabe, zati aipatu kotizazioari dagokion egunen zenbatekoa.
  • Gehi aparteko orduengatiko kotizazioa, aurreko urtekoak, zati 365 egun.

Norbere konturako langileen kasuan, ekintza eragilearen aurreko hilabeteari dagokion kotizazio-oinarriak osatuko du, zati 30.

Ordainketa egitean, Gizarte Segurantzako kotizazioengatiko zenbatekoak deduzituko dira (inoren konturako langileak) eta, hala badagokio, PFEZgatiko atxikipenak.


IGO



  • Inoren konturako langileak: subsidiorako eskubidea edoskitze naturala bitarteko arriskua dela eta lan-kontratuaren etete hasten den egunean bertan sortuko da, eskudun zerbitzu medikuek arrisku-egoeraren egiaztagiria luzatu ostean.
  • Kotizatzeko betebeharra duten norbere konturako eta etxeko langileek:zerbitzu-mediku eskudunek ziurtagiria luzatu hurrengo egunetik aurrera sortuko da eskubidea; hala ere, ez da ondorio ekonomikorik izango jarduera benetan eten den data arte.

IGO



Langilearen edota seme-alabaren osasuna babesteko behar den epealdian ordainduko da eta seme-alabak 9 hilabete betetakoan amaituko da, langilea aurreko lanpostura/jarduerara edo bere egoerarekin bateragarria den bestelakoren batera aurretiaz bueltatu denean izan ezik.


IGO



Subsidioa lanaldi partzialera kontratatutako langileei ordainduko zaie edoskitze naturala bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratuaren eteteak irauten duen egun natural guztietan, aurreko galderan aipatutako salbuespenarekin.


IGO



  • Seme-alabak 9 hilabete betetakoan, langilea aurretiaz bere aurreko lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den batera bueltatu (inoren kontura) edo egindako jarduera profesionalari berriro ere ekin dionean izan ezik (norbere kontura).
  • Lan-kontratua iraungitzeagatik, legez ezarritako arrazoiengatik (inoren kontura) edo langilea sartuta zegoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian baja izateagatik.
  • Heriotzagatik.

IGO



Oro har, prestazioaren kudeaketa eta ordainketa Erakunde kudeatzaileak (GSIN edo IGI) edo LI eta LG Mutuak egingo du, langilearen enpresak arrisku profesionalen babesa hitzarturik duen erakundearen arabera.

Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileen kasuan, babesaren aukera ABEMutua batekin formalizatu izan balitz eta gertakizun profesionalak aseguratu izan ez balira, Mutuari dagokio ordainketa. Aitzitik, langileak ABE GSINrekin babestuta badu eta gertakizun profesionalak ez babestea aukeratu badu, GSINri dagokio ordainketa.

Nekazaritzako Erregimen Bereziko langileei dagokienean, ABEren borondatezko hobekuntza aukera GSINrekin formalizatu izan balitz, baina gertakizun profesionalak Mutua batekin, azken honi dagokio prestazioa ordaintzea.

Etxeko Langileen Erregimen Bereziko langileek, finkoek zein aldizkakoek, gertakizun profesionalak aitorturik ez dituztenez eta ABE prestazioa Mutua batekin formalizatzerik ez dutenez, prestazioa GSINren bidez jasoko dute.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa