
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
FAQ
Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Haurdunaldiaren arriskuagatiko
Haurdunaldiaren arriskuagatiko
- Langabezian den emakumezko langile batek badu prestaziorako eskubiderik?
- Haurdunaldian arriskuagatiko prestazioa bateraezina da lanarekin?
- Zein da haurdunaldiaren arriskuagatiko prestazioaren gehieneko epea?
- Nor da arriskua den ziurtagiria luzatzen duena?
- Norbere konturako langileen kasuan, noiz sortzen da prestazioarako eskubidea?
- Zer gertatzen da zerbitzu medikuek arriskua aitortzen duen txostena luzatu baino lehen enpresak kontratua eteten badu?
- Zein eratan egiaztatu behar dute norbere konturako langileek arriskupean den lan-postuan direla?
- Bada Aldi Baterako Ezintasuna lortzerik haurdunaldiagatiko arriskua den epean?
- Jarduera-aniztasun egoeran, emakumezko langilea hainbat erregimenetan dela, subsidiorako eskubidea izan dezake hauetako bakoitzean?
Prestazio honen onuraduna izateko, emakumezko langilea, besteak beste, afiliaturik eta Gizarte Segurantzako erregimenen batean altan izan behar da.
Ondorioz, altarekin parekatutako egoeratik edo altan ez den egoeratik, emakumezko langileak ezin izango du prestazio hau jaso.
Ez. Subsidioa jasotzea, egiten zituen jarduerak mantentzearekin edo kontratua eten ondoren eta haurdunaldia bitartean arriskutsuak ez diren beste jarduera batzuetan hastearekin bateragarria da.
Hau da, norbere edo inoren konturako lanak egin ditzake bere egoerarekin bateragarriak badira.
Ez da ezarritako gehieneko iraupen eperik; beraz, langilearen eta /edo fetuaren segurtasuna edo osasuna babesteko beharrezko epean ordainduko da , eta amatasunagatiko lan-kontratua eteten den edo emakumezko langilea bere lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria denera bueltatzen den aurreko egunean amaituko da.
Lanaldi partzialera kontratatutako langileen kasuan, haurdunaldian arriskua dela eta, lan-kontratuaren etendurak dirauen egun natural guztietan ordainduko da, aurreko paragrafoan aipatu salbuespenean izan ezik.
Beraz, prestazioaren iraupena arriskuak berak baino ez du mugatuko.
Langilearen edota fetuaren osasunerako kaltegarria izan daitekeen lanpostuaren baldintzen mediku-ziurtagiria, oro har, GSINko edo LI eta LG Mutuako zerbitzu medikuek luzatuko dute, arrisku profesionalen babesa hitzarturik den Erakundearen arabera, langilearen aurretiazko jakinarazpenarekin eta ondoko dokumentuekin batera:
- Artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoaren txostena, haurdunaldia egiaztatzeaz gain, lanpostuaren baldintzek haurdun denaren edo fetuaren osasunerako kaltegarriak direla egiaztatzen duena.
- Enpresaren edo norbere konturako langilearen aitorpena, egindako lan edo jarduerak, arrisku espezifikoa,... azaltzen dituena.
Eskubidea erakunde kudeatzaileko zerbitzu medukiek mediku-ziurtagiria luzatu hurrengo egunean sortuko da, baina ondorio ekonomikoak jarduera-ekonomikoaren uzte eraginkorra izan den datatik aurrera izango dira.
Beraz, ebazpena gauzatu aurretik, norbere konturako langileek jarduera utzi duten data jakinarazi beharko dute. RETA langileek jardueraren egoeraren adierazpenaaurkeztuko dute.
Inoren konturako langileen kasuan, eskubidea lan-kontratua eteten den egun berean sortuko da, beti GSIN edo Mutuako Zerbitzu Medikuak ziurtagiria luzatu osteko datarekin.
Lan-kontratuaren etetea aurretiaz gertatuz gero, prestazioaren ondorioak lan-hitzarmena eten zen unera atzeratzeko aukera dago.
Inoren konturako langileen kasuan bezala, haurdunaldiaren egoera eta burutu laneko edo jarduerako baldintzek emakumezko langile edo fetuaren osasunean eragin kaltegarria egiaztatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboaren txostena aurkeztu beharko dute.
Honetaz gain, emakumezko langileak berak hurrengoari buruzko aitorpena egingo du:
- Jardueraren ezaugarriak.
- Norbere konturako edo etxeko-langile izanik, burutu daitekeen bere egoerarekin bateragarria den lanik edo egitekorik ez izatea.
Ez. Arrisku egoera bukatuta, onuradunak osasun-laguntza behar badu eta lanerako ezindua bada, dagokion aldi baterako ezintasuna hasiko da betiere prestazio honetarako eskubidea izateko baldintza orokorrak betetzen baditu.
Arrisku egoerak burutu jarduera guztietan eraginik badu, langileak erregimen bakoitzean prestaziorako eskubidea izango du, beti ere erregimen bakoitzean bereizi eskatu baldintzak betetzen baditu.
Arrisku- egoerak egindako jarduera guztietan eraginik ez badu, langileak arrisku-jarduera barne den erregimenean baino ez du izango subsidiorako eskubidea.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





