
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
FAQ
Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Familia-prestazioak
Familia-prestazioak
- Guraso bakarreko familia batean, ama seme-alabekin bizi denekoan, kontuan hartzen dira aitaren diru-sarrerak ardurapean den seme-alabagatiko diru-laguntzarako eskubidea izateko?
- Ardurapean de seme-alabagatiko diru-laguntza jasotzen duenak, seme-alaba lanean hasi eta soldata jasotzen hastean prestazioa jasotzen jarraituko du?
- Hirugarren edo ondorengo seme-alaben jaiotzagatiko prestazioa jasotzeko, zein diru-sarrera zenbatzen dira urteko diru-sarreren muga zehazteko?
- Espainiatik kanpo jaiotako bi seme-alaba adoptatzen direnean, bada adopzio-anitzagatiko prestazio eskubiderik?
- Gizarte Segurantzan kotizatutzat ematen da amatasun bajaren ondoren seme-alaba zaintzeko 6 hileko eszedentzia aldia?
Kargura den seme-alabagatiko prestazioa sarreren muga zehatza ez gainditzearen araberakoa da; kasu honetan, familia unitatean bizi den aita edo amaren diru-sarrerak baino ez dira hartuko kontuan.
Nulitate, banantze edo dibortzio kasuetan, osabidezko pentsioa hartzen da kontuan ezkontidearentzat, ebazpen judizialean zehaztutakoa.
Seme-alaba edo atotsitako adingabekoa onuradunaren kargura dagoela kontuan hartuko da, nahiz eta norbere edo inoren konturako lana egin, betiere prestazioaren onuradunarekin elkarbizi bada eta honen lan-etekinek, urteko zenbaketan, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 gainditzen ez dutenean.
Seme-alabaren diru-sarrerek aurreko paragrafoan adierazitakoa gaindituko balute, prestazioa iraungi egingo litzateke eragilearen onuradunarekiko menpekotasuna eten egingo litzateke eta.
Ezarritako diru-sarreren muga zehazteko , omuradunen jaiotza edo adopzio aurreko urteko diru-sarrerak hartuko dira kontuan.
Adpozio-anitzagatiko prestaziorako eskubidea izateko, atzerrian jaio edo adoptatu baina seme-alaba Espainiako lurraldean bizi den familia-unitateren batean berehala integratu dela egiaztatzen denean jaiotza edo adopzioa Espainian gertatutakotzat joko da.
Benetan kotizatutako epealdi konputagarritzat langileak gozatu eszedentzia epearen lehen bi urteei dagokiena izango da, 46.3 Iart. artikuluaren arabera, Langileen Estatutuari dagokionez, hartutako seme-alaba edo adingabe bakoiza zaintzeko.
Eszedentzia eskatzen den adingabearen familia-unitatea familia ugaritzat hartzen bada, azaroaren 18ko 40/2003 legean ezarritakoaren arabera, epealdi konputagarria 30 hilabetekoa izango da (kategoria orokorrekoa bada) edo 36 hilabetekoa (kategoria berezikoa bada).
Aurreko ataletako epeak osotasunean bete ezean, benetan betetako epea hartuko da kotizatutzat.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





