MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Aitatasunagatiko

Aitatasunagatiko



Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean edo Erregimen Berezietan diren langileak, seme-alaba jaio, adoptatu edo hartzeagatik legez ezarritako atsedenaldiaz gozatzen ari direnak, beti ere eskatu baldintzak betetzen badituzte.

Erditzea denean, etetea beste gurasoari baino ez dagokio. Adopzio edo harrera denean, etetea gurasoetako bati dagokio, interesdunek hala aukeratuta; hala ere, amatasunagatiko atsedenaldia bere osotasunean guraso batek gozatu badu, aitatasunagatiko etete-eskubidea besteak baino ezingo du erabili.


IGO



Seme-alaba jaiotzat joko da, gizaki-itxura izanda, gutxienez, hogeita lau orduz amasabeletik osorik aske biziko balitz.


IGO



LEn  edo Gizarte Segurantzaren Araubide Berezietan barne hartutako bere konturako langileen kasuan, prestazioa jasotzeko eskubidea sortzeko, adoptatutakoak edo hartutakoak 6 urtetik beherakoa izan beharko du.

Halaber, eskubidea ere sortzen dute Elbarritasunen bat duten 6 urtetik gorako baina 18 urte azpikoek,edonorberaren gora beherak edo bizipenak edo atzerritik etorritakoa izanda, gizarte eta familia txertaketa arazo bereziak dituztenak, zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta. Adoptatutakoa edo hartutakoa ezgaitutzat hartuko da % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun maila egiaztatzen badu.


IGO



Eskatutako kotizazioaren gutxieneko epea 180 egunekoa da etetea hasi aurreko 7 urteetan edo, txandaka, 360 egun laneko bizitzan zehar data hori baino lehen, salbuespen batzuk izan ezik.


IGO



7 urteko epealdia, orokorrean eskatutako kotizatutako 180 egunak barne dituena, handituko da dagokion jardueran ohiko lanaldiarekiko benetan lan egindako lanaldia murrizten den neurri berean.


IGO



LEn diren inoren konturako langileek lan-kontratua etengabe hamahiru egunez eteteko eskubidea izango dute, luza daitekeena bi egunez seme-alabako, erditze, adopzio edo harrera anitza denean bigarrenetik aurrera; atsedenaldi hau lanaldi osoan edo lanaldi partzialean goza daiteke gutxieneko %50ean, enpresari eta langilearen aurretiazko adostasunarekin, eta legez ezartzen denaren arabera.


Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezietako norbere konturako langileen kasuan, epeak bat etorriko dira, bai luzapen bai banaketa aldetik, inoren koturako langileentzat ezarritako laneko atsedenaldiekin, nahiz eta lanaldi partzialeko erregimenean gozatzea dagokion araudiaren garapenaren pentzuan egon.


IGO



Guraso bakarra denean, ezin da aitatasuneko epea amatasunekoarekin metatu, honetarako bi guraso izan behar baitira.


IGO



Arau orokor gisa, LEn dauden besteren konturako langileek eskubide hori baliatu ahal izango dute semea edota alaba jaiotzen denean legeak aurreikusitako baimen ordaindua amaitzen denetik (gutxienez bi egun) kontratuaren amatasun etetenaldia amaitzen den arte; edo, bestela, amatasunagatiko etenaldi hori amaitu eta berehala.

Erregimen Bereziko norbere konturako langileei dagokienez, atsedenaldia seme-alaba jaiotzen denean has daiteke.

Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan dauden langileei dagokienez, atsedenaldia haurra jaiotzen denean, harreran hartzeko erabaki administratiboa edo judiziala hartzen denean edo adopzioa gauzatzen duen erabaki judiziala jasotzean hartu ahal izango da.

Egoera arrunt hauetarako ezarritakoaz gain, bestelako kasuetarako ezarritakoa ere kontuan hartu beharra dago, besteak beste (ama batek burutu jarduera profesionalak Gizarte Segurantzaren Sisteman sartzeko aukerarik ez duenean; jarduera-aniztasuna; amatasunagatiko atsedenaldia luzatu beharra seme-alaba ospitalizatua izan delako...).


IGO



Erditze kasuetan, amak lanik egiten ez badu, ezin da jarduera eten. Horregatik, amaren atsedenaldiak aitatasun baimenerako izan direla ulertuko da. Honako kasuetan izango da hori:  

  • LE  aplikagarri zaien gurasoen kasuan, seme-alabaren jaiotzagatiko baimen ordaindua amaitzen denetik kontratuaren amatasun etenaldia amaitzen den arte, edo etenaldi hori amaitu eta berehala. 
  • Erregimen Bereziak aplikagarri zaizkien gurasoen kasuan, seme-alaba jaiotzen den egunetik, kontratuaren amatasun etenaldia amaitzen den arte, edo eten hori amaitu eta berehala.
  •  Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua aplikagarri zaien gurasoen kasuan, seme-alaba jaiotzen den egunetik bertatik.

IGO



Kasu hauetan, beste gurasoak, LE aplika badakioke, eskubidea izango du:

  • Lehenik eta behin aitatasunera, ordaindutako baimena ondoren hasiko duena.
  • Ondoren, amatasunera.

IGO



Prestazioa oinarri-arautzailearen %100eko subsidioan datza (kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunarena), erreferentziatzat ekintza eragilearen data hartuz.

Zenbatekotik, dagozkien kotizazio-sozialak eta PFEZgatiko atxikipenak deduzituko dira.


IGO



Langilea aitatasunagatiko baimenaz gozatzen ari bada eta egoera honetan bere lan-kontratua eteten bada GSLOren   128. artikuluaren 1. atalen aurreikusitako arrazoiren batengatik:

  • Aitatasunagatik dagokion diru-laguntza jasotzen jarraituko du egoera hori bukatu arte, eta ondoren, legezko langabezia egoerara pasako da, eta beharrezko baldintzak betetzen baditu, dagokion diru laguntza jasoko du.
  • Kasu horretan, langabeziagatiko kontribuzio mailako laguntza jasotzeko aldiari ez zaio kenduko aitatasun egoeran emandako aldia.

IGO



Langilea ordaindutako langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari denean eta aitatasun egoerara pasatzen denean.

  • Langabeziagatiko prestazioa eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa etengo zaio eta aitatasunagatiko prestazioa jasotzera pasako da dagokion zenbatekoan (oinarri-arautzailearen %100), bere erakunde kudeatzaileak zuzenean kudeatuko duena (GSIN edo IGI).
  • Aitatasun prestazioa iraungita, langabeziagatiko prestazioa berriro ere jasoko du. Berau, jasotzeko falta zen epean eta iraungipenaren unean zegokion zenbatekoan jasoko da.

IGO



Prestazioaren langile onuraduna aitatasunagatiko atsedenaldiaren gehieneko epea bete aurretik borondatez lanera bueltatzen bada, prestazioa eten egingo da.


IGO



Aitatasuna eta amatasuna bateraezinak dira, guraso berberak adopzio edo harreragatiko amatasun-atsedenaldia osotasunean jasotzen badu. Orduan, haietako batek jaso ahal izango du.

Bateragarria izango da ondoko kasuetan:

  • Gurasoak eskubidea izango zukeen 10 asteko iraupenarekin, 42 eguneko amatasunagatiko laguntza mailako subsidioa ama biologikoari aitortzeagatik.
  • Amatasunekoarekin berau konpartituta gozatzen bada.
  • Beste gurasoaren amatasunagatiko subsidio osoarekin, amak prestazioetarako eskubidea ematen duen jarduera eteteko eskubiderik ez duenean (prebisio sistema pribatua).
  • Beste gurasoaren amatasunagatiko subsidio osoarekin, ama hiltzen den kasuetan.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa