MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Subsidioak eta beste Prestazio batzuk » Amatasuna » Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa




Prestazio ekonomikoa gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestaziorako ezarritako oinarri arautzailearen baliokidea den oinarri arautzailearen % 100eko balioa duen subsidio batean datza eta atseden-aldiaren hasiera-data erreferentziatzat hartuko da .

Hala ere, lanaldi partzialeko erregimenean, atseden-aldiak gozatzean, subsidioaren oinarri arautzailea lanaldiak izan duen murrizketarekiko alderantzizko proportzioan txikiagotuko da.

Lanaldi partzialeko kontratuak dituzten langileen kasuan, subsidioaren eguneko oinarri arautzailea honako zatiketa honen emaitza izango da: lan-etenduraren hasiera-dataren baino lehenagoko 12 hilabeteetan enpresan egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura zati 365. Langileak enpresan duen antzinatasuna txikiagoa izanez gero, prestazioaren oinarri arautzailea  izango da egiaztatutako kotizazio-oinarrien baturaren eta kotizazio-oinarriak sortu direneko egun naturalen kopuruaren arteko zatiketaren emaitza.

Langilea enplegu-aniztasun egoeran dagoenean, enpresa guztietako kotizazio-oinarriak hartuko dira aintzat eta kotizazio-xedeetarako indarrean dagoen gehieneko muga ezarriko da.


IGO



Erditze anizkuna gertatuz gero zein aldi berean adingabe bat baino gehiago adoptatu edota harreran hartuz gero, diru-laguntza berezia emango da seme-alaba bakoitzeko edota harreran hartutako adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, lehenengoagatik dagokionaren berdina, erditze-unearen ondorengo 6 asteetan, edo, adopzio- zein harrera-kasuetan, 6 asteetan harrerako erabaki administratiboa zein judiziala hartzen denetik nahiz adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala hartzen denetik.

Oinarri arautzailearen % 100 ordaintzen da bi gurasoek benetan gozatutako aldietan, epemugatutako aldietan. Subsidio berezia ordainketa bakar batean ordainduko da erditze-unearen ondorengo 6 asteen aldia amaitzean, eta, adopzio zein harrera anizkuneko kasuetan, harrerako erabaki administratibo zein judizialaren unearen nahiz adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren unearen ondorengo 6 asteen aldia amaitzean.

Esandako subsidioa guraso bakar batek zein harrera egin dutenetariko bakar batek jaso ahal izango du erditze-kasuan, amak aukeratuko du nork jasotzen duen eta adopzio- zein harrera-kasuan interesdunen adostasuna beharko da.


IGO



Amatasun-prestazioa jasotzen jarraituko du egoera hori iraungi arte, eta orduan legezko langabezia-egoeran sartuko da eta, beharrezko baldintzak betez gero, dagokion prestazioa jasoko du.

Kasu horretan, ez da deskontatuko amatasun-egoeran izandako denbora ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotze-alditik.


IGO



Langabeziagatiko diru-laguntza etengo da, eta baita Gizarte Segurantzaren kotizazioa ere, eta amatasun prestazioa  jasoko da, dagokion zenbatekoan, eta Erakunde Kudeatzaileak (GSIN  edo IIS ) kudeatuko du zuzenean.

Amatasunagatiko prestazioa iraungita, berriro langabezikoa hasiko da, jasotzeko falta zen eperako eta eten zenean zegokion zenbatekoarekin.


IGO



Interesdunak amatasun-atsedenaren aukera hartu gabe, erditzea baino lehen hasitako aldi baterako ezintasuneko prozesuak beren horretan mantenduko dira erditze-unera arte, interesdunak esandako amatasun-atsedenerako aukera beti edukiko duelarik. Erditze-datatik aurrera amatasun-atsedena hasi beharko da. Hori igarota, aurreko aldi baterako ezintasuneko egoerak iraunez gero, etendako konputua hasiko da berriz, lan-kontratua iraungita ere.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra