MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

FAQ

Hemen zaude: Hasiera » FAQ » Afiliazioa eta inskripzioa » Langileen afiliazioa

Langileen afiliazioa



Norberaren datuak aldatzeko, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazio hurbilenera jo. Horretarako, zure NAN eta zure eskaerak ziurtatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu edo telefonoz eskatu, 901502050 zenbakira deituz, dagokizun Gizarte Segurtasunaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialeko eguneratzeko inprimakia. Ordaindutako zigilua izango du, behin datuekin osatuta eta sinatuta, postontzira bota dezazun. Zuzendaritza Probintzial horrek egingo du aldaketa.


IGO



Lan- Bizitzaren txostena ondokoen bidez lor daiteke:

  1. Ziurtagiri digitala baduzu, zuzenean lortu dezakezu zure ordenagailutik.
  2. Ziurtagiri digitala baduzu, Egoitza Elektronikoa, ziurtagiri digitalik gabe lan bizitzaren txostena  eskatzeko  zerbitzuaren bitartez.
    • Holakoetan, txostena etxera bidali ahal izateko Gizarte Segurantzako kide-zenbakia, NAN  eta helbidea bat etorri beharko dira Gizarte Segurantzako datu-basearekin.
    • Eskaera egin ondoren, mezu bat bidaliko zaizu ematen diguzun posta elektronikoaren helbidera, horren egoeraren berri emanez.
    • Aipatutako posta jaso eta ondorengo 24 orduak igaro ondoren, eskakizunaren egoera ezagutu ahal izango duzu "Txostenen eskaeraren egoera begiratu".
  3. 901 50 20 50 telefonora ere deitzeko aukera duzu eguneko 24 orduetan.

IGO



Lan- Bizitzaren txostenean emandako informazioan inolako gorabehera edo akatsik ikusiz gero, Gizarte Segurantzako Administrazio hurbilenarekin jarri harremanetan, eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera, haien bidez, behar izanez gero, beharrezko aldaketak egiteko.

Halako bat baduzu, ziurtagiri digitala, txostenean hauteman den akatsen bat zuzentzea ere eskatu ahal izango duzu honako zerbitzuaren bitartez, Lan Bizitzako txostena zuzentzeko eskaera, gure Egoitza Elektronikoa. Ziurtagiri digitalik izan ezean, orrialde berean azaltzen da berau nola eskuratu.


IGO



Aldi berean norbere eta besteren konturako jardueretan, Gizarte Segurantzako bi erregimen desberdinetan, alta emanda izan eta kotizatu behar da bi erregimenetan.

Hasiera batean, langilearen egoera Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartu behar den ala ez zehaztu behar da. Langile Autonomoen Araubide Berezia (LAAB) arautzen duen abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 2. artikuluak era honetan definitzen du norberaren kontura edo langile autonomoa: irabazi asmoa duen jarduera ekonomiko bat normalean, pertsonalki eta zuzenean egiten duen langilea, lan-kontraturik gabe eta beste pertsona batzuen soldatapeko zerbitzua erabili arren. Nolanahi ere, dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioa izango da, dokumentazio zehatzaren arabera, LAABn sartu behar den ala ez zehaztuko duena. 
  
Kotizazioari dagokionean, Gizarte Segurantzaren egungo araubideak ez du inolako deskonturik arreikusten kotizazioan, lan-jarduera dela eta derrigorrean Erregimen Orokorrean eta Autonomoen Erregimenean izan behar bada.

Kotizazio bikoitzak edo jarduera anitzak, altan deneko Erregimen bakoitzagatik prestazioen sortzapen eskubidea sor dezake, dagozkien gainjarritako kotizazioak egiaztatzen direnean eta beti ere Erregimen bakoitzak prestazio hauek jasotzeko eskubidea izateko eskatu baldintzak betetzen direnean.


 


IGO



  • Norberaren konturako langileak, soldata edo zatira ordaindutakoak, ondoko edozein jardueratan lan egiten dutenak:

    • Merkataritza Nabigazioa
    • Itsasoko arrantza edozein modalitatetan.
    • Beste itsasoko produktu batzuen erauzketa.
    • Portuetako barne trafikoa eta kirol eta laketontziak.
    • Aurreko enpresetako administrazio, tekniko eta mendeko izaera duten langileak.
    • Portuetako zamaketarien lana
    • Osasun, ostatu eta sukalde zerbitzua emigratzaile espainiarrentzat, berauek garraiatzen dituzten ontzietan.
    • Arrantzaleen Kofradia eta euren Federazioak, eta itsas-kooperatibetako langileak.
    • Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezarritako Araubide honetako itsas-arrantzako edozein jarduera.
  • 10 tona baino gehiago dituzten edo bost tripulatzaile baino gehiago dituzten ontzien armadoreak, zerrendan agertzen badira, eta euren lanaren soldata gisa "Baltzu Txikian" partaidetza bat edo tripulatzaile gisako soldata bat jasotzen badute. Baldintza horiek guztiak betetzen badituzte, besteren konturako langile gisa asimilatuko dira, langabeziako ondorioetarako izan ezik.

  • Normalean, pertsonalki eta zuzenean norberaren kontura ondoren aipatzen diren jardueraren bat egiten badute, baldin eta jarduera hori euren ogibide nagusia bada:

    • Erregistro gordineko 10 tona baino gutxiagoko ontzien armadoreak, bost pertsona baino gutxiago daramatenak, armadorea barne, eta horietan armadorea teknikari edo tripulatzailetzat doanean.
    • Itsas produktuen erauzketan lan egiten dutenak.
    • Arrantza enpresa jakin baten kontura lan egiten ez duten saregileak.

  • Langile autonomoaren ezkontidea eta odolkidetasuneko bigarren maila arteko senitartekoak, afinitate edo adoptatuak ere sar daitezke, berarekin lan egin, bizi eta diru aldetik bere menpe badaude, besteren konturako langileak direla adierazten dutenetan izan ezik.

IGO



Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia ezagutzeko, Gizarte Segurantzako edozein Administraziotara jo dezakezu eta zenbakia ez ezik, Gizarte Segurantzako txartelaren bikoizki bat ere emango dizute. Ziurtagiri digitala baduzu, hauxe lortu ahal izango duzu: Gizarte Segurantzaren txartelaren bikoitza, datu pertsonaletara sartuz honen bidez: Egoitza Elektronikoa. Ziurtagiri digitalik izan ezean, atal honetan azaltzen da berau nola lortu.


IGO



Afiliazio txartela galdu edo bikoizki bat behar izanez gero, Gizarte Segurantzako Administrazio hurbilenera jo dezakezu, eta bertan berri bat emango dizute. Ziurtagiri digitala izanez gero, Interneten bidez norberaren datuetara joz egin dezakezu izapide hau, Afiliazio Txartelaren Bikoitza. Egoitza Elektronikoa. Ziurtagiri digitalik izan ezean, atal honetan azaltzen da berau nola lortu.


IGO



Hitzarmen Kolektiboak ez dira Gizarte Segurantzaren konpetentzien artean, hitzarmen motaren aplikazio lurraldearen araberako lan-aginteari dagokio, hots, Lanaren Zuzendaritza Orokorrari estatu mailako hitzarmena bada edota Elkarte Autonomoko erakunde eskudunari Elkarte Autonomo zehatz batean aplikatzen bada.


IGO



Gizarte Segurantzaren Osasun Txartelarekin lotutako edozer gauzarako, zure autonomia erkidegoan osasun laguntza eskaintzen duen erakundeak esleitu dizun anbulategira edo lehen arretarako zentrora joan beharko duzu. Informazio hau, hala ere, ez da gure orrien alorraren konpetentzia.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa