MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Pentsiodunak

Hemen zaude: Hasiera » Pentsiodunak » Kudeaketa / Ordainketa » Kudeaketa / Kontrola

Kudeaketa / Kontrola




Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN) eta Itsasoko Gizarte Institutuak (IGI), oro har, pentsio kontributiboen gestioa, administrazioa eta kontrola burutzen dute, azken hura, Itsasoko Langileen Araubide Bereziko aplikazio alorrean sartutako onuradunak direnean.

Aipatutako erakundeek eskumena dute pentsio baterako eskubidea aitortzeko eta aitortutako pentsio  hori mantentzeko beharrezko baldintzak betetzen direla bermatzeko.


IGO



Oinarrizko tresna da gizarte-babesa kudeatzeko; izan ere, dagozkion datuen tratamendu automatizatuari esker, alde batetik, gestio azkarragoa eta eraginkorragoa burutzen da prestazio sozialen jasotzaile eta eskatzaileen mesederako, eta bestalde, etengabeko kontrola eskaintzen du prestazioetarako eskubidearen mantenurako eta babesa behar bezala ez erabiltzearen eta iruzurraren aurkako neurriak errazten ditu.

Eraketa:

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean (INSS) eratzen da, fitxategien erakunde arduraduna.

Helburua: 

Bere helburua honakoa da: eduki ekonomikoa duten pertsonei eta familei eskainitako gizarte-prestazioak inskribatzea, izaera publikoko errekurtsoen karguarekin.

Datuak emateko beharra:

Erregistroan datuak sartu beharko duten erakundeak, organismoak eta enpresak  BOE an argitaratutakoak dira, INSSaren ebazpenaren bitartez.

Kudeaketa:

INSSri dagokio kudeaketa eta funtzionamendua.

Eragindakoaren eskubideen aitorpena:

Erregistroko fitxategietara sartzeko eta bertako datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak pertsonalak dira eta eragindakoak edo bere ordezko legalak aitortu ahal izango ditu eskubide horiek, abenduaren 13ko izaera pertsonaleko babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen dituen mugekin (12/14 BOE).

Sartzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidearen ukapena:

Sarrera, zuzenketa eta ezabatze eskubideak ukatuko dira abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoaren 15.3, 23.1 eta 2, eta 24.2 artikuluek araututako gertakariren bat ematen denean.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra