
Hemen zaude: Hasiera > Bulego birtuala
Bulego birtuala Interneten bidez erabiltzaileari arreta eskaintzeko leihatila da. Horren bidez, herritarrak, enpresek eta Gizarte Segurantzaren kolaboratzaileek modu presentzialean edozein bulegotan egiten zituzten kontsultak eta kudeaketak egin ditzakete. Bulego birtualaren baitan herritarrari bideratutako zerbitzuak topatuko dituzu eta izaera pertsonaleko datuak kontsultatu ahal izango dituzu, besteak beste, egungo lan egoera edo Gizarte Segurantzarako kotizazioak.
Zerbitzu horiek erabili ahal izateko kasu batzuetan ziurtagiri digitala izan behar da, eta beste batzuetan ziurtagiri digitalik gabe eskaera egin daiteke, baina txostena Gizarte Segurantzaren datu basean agertzen den helbidera bidaliko da.
Eskuragarri dauden zerbitzuen informazio zehaztuagoa lor dezakezu Bulego birtualaren bidez Zerbitzuen Katalogoa atalean.
Ziurtagiri digitala duten zerbitzuetara sartzeko, Ziurtagiri Digitala izatea ezinbestekoa da, izapidetzearen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko.
Ziurtagiri digitalik ez duten zerbitzuetara sartzeko hau egin behar da:
Eskuratu nahi den txostenaren eskaera-inprimakia bete.
Inprimakian agertzen diren datuek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko datu baseetan daudenekin bat egitea .
Beharrezkoa denean, eskaeraren egoerari buruzko informazioa duen mezua bidaltzeko posta elektronikoa izatea.