
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrengatik ematen diren prestazioak
Ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrengatik ematen diren prestazioak
| Helburua: |
Ekonomikoki konpentsatu nahi du langilea lesioengatik, mutilazioengatik eta deformazioengatik betiko direnean, laneko istripuek eta laneko gaixotasunek eragindakoak, betiere ezgaitasun iraunkorra egin gabe, langilearen osotasun fisikoan nolabaiteko txikitzea edo alteratzea badakarte, eta horretarako ezarritako baremoan agertzen baldin badira. |
|---|---|
| Onuradunak: |
Gizarte Segurantzaren barne dauden langileak, lan kontingentziak babestuta badituzte eta beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte. |
| Baldintzak: |
Langileak bete beharrekoa:
|
| Zenbatekoa: |
|
| Ordainketa: |
Baremoa aplikatuta egokitzen diren zenbatekoak Entitate kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzaren Laneko Gaixotasunen eta Laneko Istripuen Mutualitateak asetzen ditu, laneko istriputik edo laneko gaixotasunetik eratorritako ezintasun iraunkorreko prestazioak ordaintzeko beharra duenak, hain zuzen. |
| Bateraezintasunak / Bateragarritasunak: |
Bateraezina da ezintasun iraunkorreko prestazio ekonomikoekin, lesio, mutilazio edo deformitate horiek erabat independenteak diren kasuetan salbu ezintasun iraunkorra aitortzeko kontuan hartu direnen ondoan. Bateragarria da lanarekin, baita enpresa berean ere. |
| Epeak: |
GSIN ren Zuzendaritza Probintzialak ebatziko du 135 eguneko epean. |
| Inprimakiak: | |
| Dokumentazioa: |
Pentsioa izapidetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa azalduta dago eskaera orrian. |
| Non izapidetzen da: |
GSINren Zuzendaritza Probintzialean interesa duenak helbidea duen tokikoan. |
| Erakunde eskuduna: |
GSIN ren Zuzendaritza Probintzialei dagokie Ezintasunak Ebaluatzeko Ekipoen (EEE) bidez eta prozeduraren fase guztietan lesio iraunkorrak badirela aitortzea. |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
Erregimen Berezien berezitasunak. Berrikuspena: Berrikus daitezke ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrak direla-eta emandako kalte-ordainak larriagotu izanagatik, eta ez da debekatuko langileak eskatu ahal izatea eratorritako ezgaitasun iraunkorra dela-eta prestazioak jasotzeko eskubidea; dagokion gertakaritik eratorritakoa hain zuzen. Enpresako ardura denean kalte-ordainak igoera izango du, huts-egitearen larritasunaren arabera, ehuneko 30 eta 50 artean. Katalunian EEEren funtzioak Ezintasunak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuak eta Ezintasunak Ebaluatzeko Batzordeak egiten ditu. |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





