MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Familia laguntzak: » Seme-alabaren zaintzagatik, harreran hartutako adingabeagatik edo beste familiartekoengatik prestazio ez ekonomikoa

Seme-alabaren zaintzagatik, harreran hartutako adingabeagatik edo beste familiartekoengatik prestazio ez ekonomikoa



Ekonomikoa ez den prestazioaren prozedura.


IGO




Helburua:

Seme-alaba bakoitzaren, hartutako adingabekoaren edo senide baten zaintzarako langile baten eszedentzia denbora jakin bat  benetako kotizazio epetzat hartzea,  eta adingabekoaren edo pertsona elbarrituaren zaintzarako  lanegunaren murrizpenaren zenbait kasuetan kotizazioen hazkuntza.

Eragileak:

Seme-alaba bakoitza, naturala edo adoptatua, edo hartutako adingabekoa,behin-betiko edo adopzio aurreko familia-harrera kasuetan, nahiz eta behin-behinekoak izan.

Bestelako senitartekoak, 2. gradura arteko odolkidetasuna edo ahaidetasuna dutenak eta adina, istripua, gaixotasuna edo ezintasuna direla-eta, ezin dutenak berez jardun eta ordainsari-jarduerarik burutzen ez dutenak.

Onuradunak:
  • Inoren konturako langile guztiak.
  • Kanpoan uzten dira Itsasoko Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen  Berezietako norbere konturako langileak.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:

Langileen Estatutuaren 46.3 artikuluak ezarritako eszedentzia eta lanegunen murrizpena gozatzea, Estatutu horren 37.5 artikuluan aurreikusitako adingabekoa edo pertsona elbarritua zaintzeko.

Ondorioak:

Erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupen, amatasun eta aitatasun prestazioetarako,  "benetako kotizaziotzat" hartutako eszedentzia-epeakondoko honetarako balioko du: 

  • Kotizazioaren gutxieneko epeak egiaztatzeko, oinarri-arautzailea  zehazteko  eta hala badagokio, aplikatu beharreko ehunekoa;  Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzako eskubidea mantentzea.
  • Epealdi honetan, onuradunak alta egoeran hartuko dira.

Langilearen laneko eszedentzia epeak benetako kotizaziotzat jotako epea gainditzen badu,  altaren pareko egoeran hartuko da prestazioetarako (ABE, amatasuna eta aitatasuna).

Informazio gehiago ondorioei buruz

Benetan kotizatutzat jotako epe konputagarria:  

Lehenengo bi urteak, seme-alaba edo hartutako-adingabeko bakoitza zaintzeko langileek hartutako eszedentzia-epearena. Familia ugarien kasuan, benetako kotizazio epea era honetan luzatzen da:

  • 30  hilabetez,  kategoria orokorrekoa bada.
  • 36  hilabetez,  kategoria berezikoa bada.

Bestelako familiartekoak zaintzeko langileek hartutako eszedentzia-epearen lehen urtea .

Urte oso bat gozatzerik izan ez denean, gozatutako epea hartuko da kotizatutzat.

Etor daitezkeen haurrek sor dezaketen laneko eszedentzia bakoitzeko, egiazko kotizazio epe berria zenbatzen hasiko da.

Kotizazioen gehikuntzak adingabekoa edo pertsona elbarria zaintzeko lanegunaren murrizpenaren kasuetan.

Informazio gehiago kotizazioei buruz

Epeak:

Enpresek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi beharko diote,15 eguneko epean, lanpostua gorderik duten langileen eszedentziaren hasiera eta bukaera.

Ukapena / Iraungipena:

Prestazio horren eskubidearen onarpena preskribiezina da; beraz, edozein unetan alegatu ahal izango da, dagokionean onartuta dauden prestazioen zenbatekoa berrikustera irits daitekeelarik, baita zenbatu ez delako aurrez ukatutako prestazio berriak onar daitezkeelarik era.

Inprimakiak:

Ez dago eskaera-eredurik.

Dokumentazioa:

Nahikoa da jatorria egiaztatzeko unean dagokion kotizatutako epea alegatzea.

Non egin izapideak:

RED Sistemaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edozein Administraziotan.

Erakunde eskuduna:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren eskumena da  kotizazioen onarpena.

Beste datu interesgarri batzuk:

Enpresa-kotizazioen murrizketa.

Ohiko galderak.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa