
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Familia laguntzak: » Prestazio ekonomikoa erditzeagatik edo askotariko adopzioarengatik
Prestazio ekonomikoa erditzeagatik edo askotariko adopzioarengatik
| Helburua: |
Ordainketa bakarreko diru-laguntza da, eta helburua seme-alaba bi edo gehiago jaio edo adoptatzen direnean familietan sortu gastuen handitzea konpentsatzea da. |
|---|---|
| Eragileak: |
Erditze edo adopzio anitzagatiko jaio edo adoptatutako seme-alabak, beti ere jaio edo adoptatutako seme-alabaren zenbatekoa bi edo gehiagokoa denean (seme-alabaren batek %33 edo gehiagoko elbarritasunik balu, bikoitza konputatuko da) eta jaiotza edo adopzioaren formalizazioa Espainian izan denean. |
| Onuradunak: |
Gurasoak eta adopzio-hartzaileak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenak. Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da onuradun hala adostu badute; adostasunik ez denean, ama izango da onuraduna. Elkarbizitzarik ez denean, seme-alabaren zaintza eta babespea duena izango da onuraduna. Umeak bi guraso edo adopzio-hartzaileen umezurtz edo utzitakoak direnean, onuraduna legez euren ardura hartzen duena izango da. |
| Baldintzak: |
|
| Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak: |
Jaio edo adoptatutako seme-alaba kopuruaren arabera: 2, 3, 4 edo gehiago, diru-laguntzaren zenbatekoa , SMI ren hileko zenbatekoa 4, 8 edo 12rekin biderkatuta lortutako emaitza izango da. Ordainketa bakarra izango da. |
| Iraupena: |
Behin ordaintzen da. |
| Epeak: |
Ebazpen ematea luzatzeko eta interedunari jakinarazteko epea 45 egunekoa da. |
| Ukapena / Iraungipena: |
Prestazioaren onarpen eskubidea 5 urtera preskribatuko da, erditze do adopzio anitza gertatu hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.. |
| Inprimakia: | |
| Dokumentazioa: |
Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak direndokumentuak aurkeztuko dira. Gizarte Segurantzako Administrazioak berez jakin behar dituen gertaera, datu edo gorabeheren ziurtagiriak ezin izango zaizkio eskatzaileari inola ere eskatu. |
| Non egin izapideak: |
Beharrezkoa den eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da. |
| Erakunde eskuduna: |
Diru-laguntzarako eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) eskumena da. |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





