MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Familia laguntzak: » Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa

Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa



Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa.


IGO




Helburua:

Ordainketa bakarreko diru-laguntza da, diru-sarrera kopuru bat gainditzen ez duten familiei, hirugarren edo ondorengo haurren jaiotzak edo adopzioak dakartzan gastuak konpentsatzeko emandakoa.

Eragileak:

Jaiotako edo adoptatutako hirugarren seme-alaba eta ondorengoak, beti ere  jaiotza edo adopzioa Espainiako lurraldean eman bada (edo  atzerrian , seme-alaba Espainian bizi den familia batean bat-batean integratu dela egiaztatzen denean), 2007-11-16 baino lehen.

Informazio gehiago arrazoiei buruz

Onuradunak:

Jaiotza edo adopzioa direla-eta, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten guraso edo adopzio-hartzaileak eta ondoko baldintza  hauek betetzen dituztenak:

Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da  onuradun hala adostu badute;  adostasunik ez denean,  ama izango da onuraduna. Elkarbizitzarik ez denean,  seme-alabaren zaintza eta babespea duena izango da onuraduna.

Umea guraso edo adopzio-hartzaile bien umezurtz edo utzitakoa bada ,legez umearen ardura hartzen duena izango da onuraduna, beti ere aurretiaz seme-alaba bi edo gehiago baditu ardurapean.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Ezarritako  muga gainditzen duen edozein eratako diru-sarerrarik jaso ez izana.  Muga ezartzeko, onuradunak jaiotza edo adopzioa aurreko urtean izandako diru-sarrerak  hartuko dira kontuan.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.
Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak:

 Ordainketa bakarra da, hirugarrenetik aurrerako seme-alaba edo adoptatu bakoitzeko , beti ere urteko diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute;  gaindituz gero, baina muga honi prestazioaren zenbatekoa gehituta , diru-sarrera horiek txikiagoak badira, ordaindu beharreko zenbatekoa  jasotako diru-sarreren eta adierazitako baterako zenbatekoaren arteko aldea  izango da  .

Iraupena:

Batera ordaintzen da.

Epeak:

Ebazpen ematea luzatzeko eta interedunari jakinarazteko  epea 45 egunekoa da. 

Ukapena / Iraungipena:

Aitorpenerako eskubidea 5 urtera preskribitzen da, seme-alaba jaio osteko hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Inprimakiak:

Eskaera-inprimakia.

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuakaurkeztuko dira.

Gizarte Segurantzako Administrazioak berez jakin behar dituen gertaera, datu edo gorabeheren ziurtagiriak ezin izango zaizkio eskatzaileari inola ere eskatu.

Non egin izapideak:

Beharrezkoa den eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da.

Erakunde eskuduna:

Diru-laguntzarako eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) eskumena da. 

Gurasoetarikoren bat Gizarte Segurantzaren erregimen publikoaren batean badago, esleipen ekonomikoa erregimen horren arabera onartuko da

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa