MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Familia laguntzak: » Seme-alaba jaio edo adoptatzeagatiko prestazioa, familia-ugari, guraso bakarreko familia edo ama ezinduen kasuetan.

Seme-alaba jaio edo adoptatzeagatiko prestazioa, familia-ugari, guraso bakarreko familia edo ama ezinduen kasuetan.



[D]

Procedimiento de prestación económica por nacimiento o adopción de hijo, en supuestos de familias numerosas, monoparentales y en los casos de madres discapacitadas.


IGO



Informazio gehiago sobre causantes

Onuradunak:

Familia ugarietan, guraso bakarrekoetan eta ehuneko 65etik gorako ezintasuna duten amen familietan jaiotako edo adoptatutako haurren gurasoak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten kasuan.

Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi badira, bietako edozein izango da onuraduna, bien artean adostutakoa; adostasunik ezean, ama izango da onuraduna. Bizikidetzarik ez den kasuetan, seme-alaben zaintza eta babesaren arduraduna izango da onuraduna.

Haurrak umezurtz, gurasorik edo adoptatzailerik gabe edo utzita gelditzen direnean, legez haurren ardura hartzen duen pertsona izango da onuraduna.


Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • Legez Espainian izatea bizilekua.
  • Ez jasotzea inolako urteko diru-sarreratik ezarritako mugetatik gora.
  • Gizarte babeserako beste edozein erregimen publikotan gisa honetako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez izatea.
Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak:

1.000 euroko ordainketa bakarrean ordainduko da ezarritako diru-sarreren mugak gainditzen ez direnean; muga horiek gainditzen badira, baina muga horri prestazioaren zenbatekoa batuta ateratzen den zenbatekoa baino txikiagoak badira, ordaindu beharreko zenbatekoa jasotako diru-sarreren eta adierazitako baterako zenbateko horren arteko aldearen berdina izango da.

Informazio gehiago zenbatekoei, ordainketei eta ondorioei buruz

Iraupena:

Aldi bakarrean ordaintzen da.

Epeak:

Erabakia hartu eta interesdunari jakinarazteko gehienezko epea 45 egunekoa da.

Ukatzea / Iraungitzea:

Errekonozimendua jasotzeko eskubidea 5 urtera preskribatzen da, haurra jaio edo adoptatu ondorengo egunetik zenbatzen hasita.

Inprimakiak:

Eskaera orria.

Dokumentazioa:

Nortasuna egiaztatzeko eta eskubidea izateko erabakigarriak diren ezaugarriak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztuko dira.

Eskatzaileari ez zaio eskatuko Gizarte Segurantzako administrazioak bere kasa jakin behar dituen gertaeren, datuen edo egoeren inguruko egiaztagiririk.

Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non izapidetu:

Eskaera eta beharrezko agiriak Gizarte Segurantzako arreta eta informazioa eskaintzeko zentroren batean aurkeztu beharko dira.

Erakunde eskumenduna:

Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzea INSS dagokio.

Beste datu interesgarri batzuk:

Galdera ohikoenak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa