MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Familia laguntzak: » Ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa.

Ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa.



Gizarte Segurantzak ardurapean hartutako adingabearengatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa esleitzeko prozedura.


IGO




Helburua:

Diru-laguntza da, 18 urte baino gutxiago edo 18 urtetik gorakoen kasuan %65 edo gehiagoko elbarritasuna duen onuradunaren seme-alaba edo hartutako-adingabeko bakoitzeko aitortzen dena.

Eragileak:

Ardurapean diren seme-alabak edo hartutako-adingabekoak, onuradunarekin bizi eta ekonomikoki honen beharra dutenak,  beti ere 18 urtetik beherakoak direnean edo 18 urtetik gorakoen kasuan, %65 edo gehiagoko elbarritasuna dutenean.

Ardurapekotzat ere joko dira, nahiz eta irabazizko lana egin, beti ere onuradunarekin bizitzen jarraitzen badute eta lanagatiko diru-sarrerek,  indarrean den urteko kopuruan indarrean den LGS ren %100 gainditzen ez dutenean.

Informazio gehiago arrazoiei buruz

Onuradunak:
  • Eskatutako baldintzak betetzen dituzten guraso, adopzio-hartzaile edo hartzaileak.
  • 18 urtetik gorako seme-alaba elbarrituak, judizialki ezgaitu ez direnak eta jarduteko gaitasuna dutenak.
  • Guraso edo adopzio-hartzaile bien umezurtzak, 18 urte baino gutxiagokoak edo %65 edo gehiagoko elbarritasuna dutenak. 
  • Umezurtzak ez direnean eta gurasoek edo adpozio-hartzaileek utzitakoak, beti ere familia-harrera erregimenean ez direnean, behin-betiko edo adopzioa baino lehen, eta aurreko puntuko adin edo elbarritasun baldintzak betetzen dituztenean.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Euren ardurapean, 18 urtetik beherako edo adinekoen kasuan, %65 edo gehiagoko elbarritasuna duten seme-alaba edo hartutako-adingabekoak izatea eta Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.
  • Ezarritako mugaren gainetik dauden diru-sarrerik  ez izatea, beren jatorria edozein bada ere. Elbarria den ardurapean hartutako adingabekoagatik edo seme-alabagatik onuradun izaeraren onarpenerako ez da diru-sarreren mugarik eskatzen.

Informazio gehiago baldintzei buruz

Zenbatekoak /

Ordainketak / Ondorioak:

Diru-laguntzaren zenbatekoa, seme-alaba edo ardurapean hartutako-adingabekoaren adina eta elbarritasun-graduaren araberakoa da.

Ordainketa aparteko pagarik gabe egiten da:

  • Sei hilean behin, urtarrilean eta uztailean,  18 urtetik beherakoak direnean.
  • Hilabetero, hilabete mugaeguneratuko, 18 urtetik gorako elbarriak direnean.

Diru-laguntza IRPF-ren salbuezpena da.

2008-1-1etik aurrera eta urte bakoitzaren hasieran, prestazioa KPIren arabera birbaloratuko da.

Iraupena:

Hasiera batean aitortutako diru-laguntza, handitzea, gutxitzea edo etetea eragiten duten familia aldaketarik gertatzen ez den bitartean jasoko da.

Epeak:

Diru-laguntzaren aitorpena gehienez 45 eguneko epean ebatzi eta jakinarazi beharko da.

Onuradun guztiek 30 eguneko epean aurkeztu beharko dute INSS-n diru-laguntzarako eskubidearen etetea, aldatzea edo sortzea eragiten duen familia- egoeran aldaketaren bat gertatu dela.

Ukapena / Iraungipena:
  • Seme-alaba hiltzeagatik.
  • 18 urte bete dituelako (elbarrituen kasuan izan ezik).
  • Minusbaliotasuna desagertu delako.
  • Seme-alabaren mendekotasun ekonomikoa eten delako, (seme-alabaren diru-sarrerak SMI %100 baino handiagoak direnean).
  • Hala badagokio, ezarritako diru-sarreren mugak gainditzeagatik.
Inprimakiak:

Eskaera-ereduak:

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira.

Gizarte Segurantzako Administrazioak berez jakin behar dituen gertaera, datu edo gorabeheren ziurtagiriak ezin izango zaizkio eskatzaileari inola ere eskatu.

Non egin izapideak:

Beharrezkoa den eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da.

Erakunde eskuduna:

Diru-laguntzarako eskubidearen onarpena INSSren eskumena da.

Gurasoetakoren bat Gizarte Segurantzaren erregimen publikoren batean bada, diru-laguntza erregimen horren arabera aitortuko da.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa