
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Heriotzagatik eta biziraupenagatik emandako prestazioak » Familiakoen aldeko pentsioa
Familiakoen aldeko pentsioa
| Helburua: |
Behar ekonomiko egoera babestea, prestazioa sortzen duen pertsona hil izanagatik sortua. |
|---|---|
| Onuradunak: |
Ekonomikoki eragilearen kontura heriotzaren aurreko bi urteetan berarekin bizi izan baldin badira, ondoko familiakoen beste pentsio publiko baterako eskubiderik ez badute, bizirauteko beste baliabiderik ez badute eta ezarritako betebeharrak betetzen baldin badituzte:
|
| Eragilea: |
Prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duen hildako edo desagertutako pertsona. |
| Baldintzak: |
Beharrezkoa izango da kotizazio tarte bat akreditatzea; desberdina izango da kontuan hartuta hil denaren lan egoera eta bere heriotza eragin duena kontuan hartuta.
Aldez aurreko kotizazio denborarik ez zaie eskatzen, heriotza laneko istripu edo gaixotasun batek eraginda gertatzen denean. |
| Zenbatekoa: |
Prestazio ekonomikoa dagokion oinarri arautzaileari ehuneko 20ko portzentaia aplikatuta lortzen da, eta desberdina izango da hil zenean zuen laneko egoeraren eta heriotza eragin zuen kausaren arabera. Bizirik dagoen ezkonlagunik ez baldin badago, eta pentsiorako eskubidedun seme-alabarik ere ez, familiakoen aldeko pentsioaren zenbatekoa handitu egingo da alarguntasunari dagokionaren %52n, lehentasun ordenaren arabera eta oinarri arautzailearen %100eko mugarekin. |
| Ondorio ekonomikoak: |
Hiru hilabete horiek baino beranduago eskaria aurkezten denan, eskaera egindako egunetik gehienez ere 3 hilabeteko atzera-eraginkortasunarekin sortuko da. |
| Ordainketak: |
Pentsioa hilero ordaintzen da, eta ekainean eta azaroan aparteko bi ordainketa egiten dira; laneko istripuetako eta laneko gaixotasunetako pentsioetan izan ezik. Horiek, ohiko 12 hilabeteetan banatzen dira. Pentsioak bermatuta ditu gutxieneko zenbatekoak eta urte bakoitzaren hasieran birbaloratzen da. Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergari (PFEZ) lotuta dago pentsioa. |
| Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
|
| Epeak: |
Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik. Espedientearen ebazpena: Eskaera aurkeztu eta handik 90 egunetara. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da. |
| Iraungipena: |
Bilobak eta neba-arrebak:
Pentsiodunen arbasoak, neba-arrebak eta pentsiodunak:
|
| Inprimakiak: |
Biziraupenerako Prestazioak eskatzeko. |
| Dokumentazioa: |
Eskaera ereduan zehazten diren dokumentuak. |
| Non izapidetzen da: |
Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazioa Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetan, itsasoko langileek. |
| Erakunde eskuduna: |
Pentsio eskubidea onartzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio eta Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoko langileen kasuan. Heriotza laneko istripua dela medio gertatzen denean, Laneko Gaixotasunen eta Laneko Istripuen Mutualitateari. |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
|
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





