MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Alarguntza pentsioa



Gizarte Segurantzaren Alarguntza pentsioaren prozedura


IGO




Helburua:

Behar ekonomiko egoera babestea, prestazioa sortzen duen pertsona hil izanagatik  sortua.

Onuradunak:

Hildakoarekin ezkontzako lotura izan duten edo  izatezko bikote izan diren pertsonak eta berriz ere ezkondu ez direnak:

  • Ezkonlaguna.
  • Bereiziak, dibortziatuak eta ezkontza baliogabe bezala hartutako pertsonak.
  • Hildako unean izatezko bikotea.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:

Beharrezkoa izango da kotizazio tarte bat akreditatzea; desberdina izango da kontuan hartuta hil denaren lan egoera eta bere heriotza eragin duena kontuan hartuta.

  • Altan edo altaren pareko egoeran, 500 egun   etengabeko denbora tarte batean   5 urte heriotza baino lehen  edo 15 urteko laneko bizitzan zehar.
  • Altan ez denean: 15 urte laneko bizitza osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez zaie eskatzen kotizazio denborarik.

Aldez aurreko kotizazio denborarik ez zaie eskatzen, heriotza laneko istripu edo gaixotasun batek eraginda gertatzen denean.

Gainera, ezkontza kasuan baldintza zehatz batzuk egiaztatzea beharrezkoa izango da, ezkondu aurretiko gaixotasun arruntetik heriotza eratorria denean;  Bereiziak, dibortziatuak eta  ezkontza baliogabeak; izatezko bikoteak.

Informazio gehiago baldintzei buruz

Zenbatekoa:

Prestazio ekonomikoa dagokion oinarri arautzaileari  %52ko portzentaia aplikatuta lortzen da, eta desberdina izango da hil zenean zuen laneko egoeraren eta heriotza eragin zuen kausaren arabera. Onuradunak familiako kargak eta diru-sarrera maila jakin bat duenean, portzentaia %70eraino ere igo daiteke.

Pentsio jasotzen ez denean, ezkontzaren iraupen epea ez egiaztatzeagatik edo seme-alaba komunik ez izategatik, aldi baterako prestazioa bi urtez ordainduko da, eta honen zenbatekoa izan litekeen alarguntasun pentsioaren parekoa izango da.

Informazio gehiago zenbatekoei buruz

Ondorio ekonomikoak:
  • Altan, alta pareko egoeran edo alta ezan eragileak: Gertaera eragilearen hurrengo eguna, eskaera heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egiten denean.
  • Eragile pentsiodunak: Gertaera eragilearen hurrengo eguna, eskaera heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egiten denean.

Hiru hilabete horiek baino beranduago eskaria aurkezten denan, eskaera egindako egunetik gehienez ere 3 hilabeteko atzera-eraginkortasunarekin sortuko da.

Ordainketak:

Pentsioa hilero ordaintzen da, ekaineko eta azaroko aparteko ordainekin, lan istripuko eta lanbide gaixotasuneko pentsioen kasuan izan ezik, orduan pentsioa hamabi ordain arruntetan banatzen baita.

Pentsioak zenbateko minimoak ditu bermatuta, eta urte bakoitzaren hasieran birbaloratuko da.

Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergari (PFEZ) lotuta dago pentsioa.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:
  • Pentsioa bateragarria izango da onuradunaren laneko errentekin eta erretiro eta betiko ezgaitasun pentsioekin, haietarako eskubiderik balu behintzat.
  • Eragilea altan ez bazegoen hil zen unean, alarguntasun pentsioa ez da bateragarria izango Gizarte Segurantzako beste edozein erregimeneko alarguntasun pentsiorekin, erregimen bakoitzean egiaztatutako pentsioak gainjartzen badira salbu, gutxienez 15 urtean.
  • Nahiz eta berriz ere ezkondu edo izatezko bikote berria izan, mantentzen den alarguntasun pentsioa ezkontide edo izatezko bikote berriaren heriotzaren ondorioz sor litekeen alarguntasun pentsio berriarekin ez da bateragarri izango, haietariko bat hautatu beharko delarik.

Bateragarritasun/Bateraezintasunei buruzko informazio gehiago

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik.
  • Espedientearen ebazpena: Eskaera aurkeztu eta handik 90 egunetara. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Iraungipena:
  • Berriz ere ezkontzeagatik edo izatezko bikote berria izateagatik, salbuespenekin.
  • Eragilearen heriotzan errutasuna aitortzagatik, epai irmoan.
  • Genero-indarkeriagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil ziurtatzeagatik.
Inprimakiak:

Biziraupenerako Prestazioak eskatzeko.

Dokumentazioa:

Eskaera ereduan zehazten diren dokumentuak.

Non izapidetzen da:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazioa Zentroetaneta Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetan, itsasoko langileek.

Erakunde eskuduna:

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio pentsio eskubidea onartzea, Itsasoko Gizarte Institutuari itsasoko langileen kasuan eta Laneko Istripuen eta laneko Gaixotasunen Mutualitateari heriotza laneko istripuak eragin baldin badu.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa