MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Heriotzagatiko laguntza



IGO




Helburua:

Ehorzteko gastuei aurre egiteko laguntza.

Onuradunak:

Ehorzteko gastuak ordaindu dituztenak. Kontrako daturik eman ezean, ondokoak izango dira:

  • Ezkontidea.
  • Izatezko bikotean bizirik dirauena. 
  • Hildakoarekin bizi ohi zien seme-alabak.
  • Hildakoarekin bizi izan diren familiakoak.
Eragilea:

Hildako pertsona; haren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea ematen badu.

Baldintzak:

Gizarte Segurantzan altan edota altarekin parekatutako egoeran egotea; aldi baterako ezgaitasun subsidioa jasotzen aritzea; haurdunaldi, edoskitze, amatasun edo aitatasun garaiko arriskuak sortutako subsidioa jasotzen aritzea; edota ezgaitasun iraunkor edo kontribuzio mailako erretiratu pentsioa jasotzen aritzea.

Zenbatekoa:

42,09 euro

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: 5 urte
  • Espedientearen ebazpena: Eskaera aurkeztu eta handik 90 egunetara. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Inprimakiak:

Heriotzagatiko Laguntza eskaera

Dokumentazioa:

Eskaera ereduan zehazten diren dokumentuak.

Non izapidetzen da:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazioa Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetan, itsasoko langileek.

Erakunde eskuduna:

Pentsio eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio; itsasoko langileen kasuan, berriz, Itsasoko Gizarte Institutuari. Heriotza laneko gaixotasuna dela medio gertatzen denean, Laneko Gaixotasunen eta Laneko Istripuen Mutualitateari.

Beste datu interesgarri batzuk:

Heriotzagatiko laguntza jasotzeko eskubidea 5 urtera preskribatzen da.

Ohiko galderak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa