
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Ezgaintasun Iraunkorreko Pentsioa
Ezgaintasun Iraunkorreko Pentsioa
| Helburua: |
Prestazio ekonomiko honek langilearen diru sarreren galera estaltzeko helburua du, laneko gaixotasunaren edota laneko istripuaren ondorioz duen laneko gaitasuna murriztuta edo zereztuta ikusten duenean. |
|---|---|
| Onuradunak: |
Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenetan sartutako pertsonak eskatutako betebeharrak betetzen baldin badituzte ezgaitasun maila bakoitzerako. |
| Mailak: |
|
| Baldintzak: |
Ezintasun edo ezgaitasun graduaren arabera, hainbat kotizaziorako betebeharrak eta betebehar orokorrak eskatzen dira. Ezintasuna lanekoa den edo ez den istripu edo gaixotasun batek eragindakoa baldin bada, ez da eskatzen aldez aurretk egindako kotizaziorik. |
| Zenbatekoa: |
Oinarri arautzaileak eta aitortutako ezintasun iraunkorraren arabera aplikatzen den portzentaiak zehaztuko dute.
|
| Ondorio ekonomikoak: |
|
| Ordainketak: |
Gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez den istriputik eratorritako pentsioa denean 14 pagatan ordaintzen da (hilero-hilero, bi aparteko pagarekin). Urtero birbalorizatzen da eta hileko gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu. Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari (PFGZ) lotutako pentsioa, Zergaren atxikipenetik at daudela ezintasun iraunkor absolutuko eta ezintasun handiko pentsioak. |
| Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
Kasu guztietan, Gizarte Segurantzaren Erregimenen batean sargarri diren lanak egiten baldin badira, alta emateko eta kotizatzeko beharra dago, eta entitate kudeatzaileari jakinarazi behar zaio. |
| Epeak: |
GSIN ren Zuzendaritza Probintzialak ebatziko du 135 eguneko epean. Erabakiaren berri ematen ez denean epe horretan eskaera alde batera utzi dela ulertuko da isiltasun administratibo negatiboa dela-eta. Beharrezkoa baldin bada auzitegi izapidetza egitea edo dokumentazio osagarria eskatzen baldin bada, interesdunak 10 egun izango ditu alegazioak aurkezteko edota dokumentazioa aurkezteko. Era berean, 10 egun enpresarien alegazioentzat segurtasun eta garbitasun neurririk ez egotearen arduradun denean. |
| Etendura / Iraungipena: |
Pentsioa iraungi daiteke adierazitako ezintasunaren pentsioa berrikusteagatik, erretiro pentsioa aitortzeagatik hura izateko aukeratzen denean eta pentsioduna hil izanagatik. Era berean, eten ere egin liteke. |
| Inprimakiak: | |
| Dokumentazioa: |
Pentsioa izapidetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa azalduta dago eskaera orrian. |
| Non izapidetzen da: |
Interesa duenak bizi den tokiko GSINren Zuzendaritza Probintzialean, atzerrian bizi denean salbu. Kasu horretan, GSINren azken ordainketak akreditatu dituen Espainiako probintziako Zuzendaritza Probintzialean egingo da ordainketa. |
| Erakunde eskuduna: |
GSINeko Zuzendaritza probintzialei dagokie Ezintasunak Ebaluatzeko Ekipoen bitartez (EEE) eta prozeduraren fase guztietan, ezgaitasun iraunkorreko egoera aitortzea, prestazio ekonomikoak onartzeko. |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
Berrikuspena: Ezintasun egoera ondoko egoerengatik berrikus daiteke: larriagotzea, hobetzea, diagnostikoaren akatsa edo lanak egin izana elbarriak 65 urte bete artean, eta ondorioz, litekeena izango da mailaren aldaketa edo baieztatzea gertatzea, baita ezintasuna iraungitzea ere eta, beraz, pentsioa. Ezintasun iraunkorreko pentsioek erretiro pentsio izena hartuko dute, onuradunek 65 urte betetzen dituztenean. Katalunian EEEren funtzioak Ezintasunak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuak eta Ezintasunak Ebaluatzeko Batzordeak egiten ditu. |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





