
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Deskribapen luzeak » Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa
Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa
Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.
Zer da hirugarren edo ondoko seme-alaba jaio edo adoptatzeagatiko diru-laguntza?
Ordainketa bakarreko asistentzia-mailako familia-laguntza da , 2007-11-16ren aurretiko jaiotza edo adopzioa direla-eta, hiru seme-alaba edo gehiago izan dituztenei aitortzen zaiena, betiere eskatu baldintzak betetzen badira.
Zein izapide egin behar dira?
Ondoko hau aurkeztu beharko da:
- Dagokion eskaera-erdua.
- Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa.
Non izapidetzen da?
Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Gizarte Segurantzako Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da.
Diru-laguntzarako eskubidearen onarpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) eskumena da.
Zein da prestazioa eskatzeko epea?
Hirugarren edo ondoko seme-alaba jaio edo adoptatu osteko hurrengo egunetik aurrera eska daiteke.
Prestazio hau aitortzeko eskubidea, bost urtera preskribatuko da, jaiotza edo adopzioa gauzatu hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





