MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Deskribapen luzeak » Erretiroko Pentsio prozedura

Erretiroko Pentsio prozedura

Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.

Zer da Gizarte Segurantzaren erretiro pentsioa?

Betirako pentsioa osatzen duten prestazio ekonomiko bat da, bakarra eta ezinbestekoa, langileari ematen zaiona adinaren ondorioz lana uzten duenean.

Zein izapide egin behar da ?

  • Erretiro pentsioa eskatzeko eredua bete.
  • Eskaera orrian agertzen den dokumentazio pertsonala eta espezifikoa.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa ondorengo edozein lekutan aurkez dezakezu: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako zentrotan.
Itsasoko langileek, aldiz, ondorengo tokian aurkeztu beharko dituzte: Itsasoko Gizarte Institutuko Probintzia Zuzendaritzetan (IGI).

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (GSIN)ri dagokio, itsasoko langileen kasuan izan ezik, haiei Itsasoko Gizarte Institutua baitagokie (IGI).

Noiz eskatu behar da erretiro pentsioa eta noiz hasi ohi da ordainketa?

Erretiro pentsioen eskaera lana eten eta aurreko edo ondorengo hiru hilabeteetan aurkeztu beharko da. Kasu honetan, pentsioaren eragin ekonomikoak jarduera eten eta hurrengo egunean hasiko dira.
Eskakizuna jarduera eten eta hiru hile beranduago aurkezten bada, pentsioaren eragin ekonomikoak hiru hileko atzerakotasunarekin gauzatuko dira gehienez.

Noiz iraungitzen da pentsioa izateko eskubidea?

Pentsioduna hiltzen denean bukatzen da erretiro pentsioa.

 


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa