
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Izapideak eta Kudeaketak
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta Kudeaketak » Osasun Laguntza
Osasun Laguntza
| Helburua: |
Gizarte Segurantzaren osasun laguntzaren helburua mediku eta farmazia zerbitzuetako beharrezko laguntza ematea da, bere onuradunen osasuna eta lanerako gaitasuna mantendu edo indartzeko. |
|---|---|
| Titularrak / Onuradunak |
|
| Onuradunen betekizunak. |
Langileen eta pentsiodunen ardurapean dauden familakoak edo antzekoak titularraren etxe bereab bizi beharko dute (bereizitako eta dibortziatutakoak ezik), eta haren ardurapean egon, ondare-errentarik ez dute jasoko ezta IPREM -aren bikoitzaren gainetiko errenta, eta ezingo du bestelako titulu batengatik prestazioa hartzeko eskubiderik izango. |
| Edukia: |
Gaixotasun arrunta edo profesionala, laneko istripua edo bestelakoa, amatasuna edo haurdunaldian zeharreko arriskua dagoenean, ondorengo modalitateetan eskainiko da osasun arreta: |
| Iraupena: |
Pentsiodunak, altan dauden langileak eta batzuen zein besteen familiartekoak, prozesu patologikoak iraun bitartean. Gizarte Segurantzan baja emandako langileen eta horien senideen kasuan, iraupena kotizatutako denboraren araberakoa izango da. |
| Epeak: |
Osasun arreta jasotzeko eskubidea, eskubidearen titularrarentzat zein haren ardurapean dauden pertsonentzat, Gizarte Segurantzaren Sisteman afiliatu den egunean hasi eta dagokion Erregimenean alta aurkeztu eta hurrengo egunean sartzen da indarrean. |
| Ukapena / Iraungipena: |
Eskubidearen titular edo onuradun izateko eskatutako baldintzak galtzean. Heriotzagatik. |
| Inprimakiak: |
P.1 eredua, osasun laguntzarako eskubidea onartzeko jabearen kargura dauden senideena edo antzekoena. Gizarte Segurantzako bulegoetan eskuragarri dago. |
| Dokumentazioa: |
Eskubidearen jabe denarekin dagoen ahaidetasuna egiaztatzen duten famili liburua edo Erregistro Zibileko ziurtagiriak; egoki izanez gero, banantze edo dibortzio epaia, eta beharrezko diren kasu guztietan, elkarbizitza eta mendekotasun ekonomikoaren ziurtagiria. |
| Non egin izapideak: | |
| Erakunde eskuduna: |
Prestazioa jasotzeko eskubidea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN)egingo du. |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
Gizarte Segurantzako erregimen bereziak (Nekazaritzakoa, Autonomoak, Etxeko Langileak eta Ikatz Meatzaritzakoak). Horrez gain, osasun laguntza jasotzeko eskubidea dute ondorengo taldeetako baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonek, Espainiako lurraldean daudenak:
Eskaerak Osasun Zentroetan aurkeztu ahalko dira, eta komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuek edo Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalak izapidetuko ditu. |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





