
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
DIE sistema
Hemen zaude: Hasiera » DIE sistema » RED Internet » Informazioa » Informazio Orokorra » Zer azpiegitura behar da? - Linux erabiltzaileak
Zer azpiegitura behar da? - Linux erabiltzaileak
Ondoren, INTERNETn DIE Sistemak behar bezala funtzionatzeko behar diren elementuak aipatzen dira.
Ziurtagiriak SILCON
Erabiltzaileen eta TGSS arteko komunikazioa Internet bidez egingo da.
Honetarako, beharrezkoa da Internet bezalako sare-publiko baten bidezko komunikazioen segurtasuna bermatzea. Aipatutakoa, erakunde-ziurtatzaile bezala Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako SILCON Ziurtagiriaren bidez lortuko da.
Ziurtagiri hau SILCON ziurtagiri digitalen bulegoetaneska daiteke. Ziurtagiri honek 3 urteko baliotasuna du, eta beharrezkoa da epe hau pasata berritzea. TGSS Ziurtagiria automatikoki berritzeko aukera eskaintzen du. Honetarako, erabiltzaileak iraungitasun aurreko laurogeita hamar egunetan gutxienez behin erabili beharko du On-line zerbitzuetan.
Ziurtagiria SILCON segurtasun elektronikorako eta konfidentzialtasunerako mekanismoa da, jakinarazpen elektronikoetan segurtasuna, nortasuna eta gaitzespen eza bermatzen dituena.
Ziurtagiri hau lortzeko, erabiltzaileak bere nortasuna zuzenean egiaztatu beharko du NAN ren bidez ziurtagiri-digitalen bulegoetan.
.
Hardware
-
Ordenagailua: RED sistemak ordenagailu pertsona erabiltzea eskatzen du. Ondoko gutxieneko ezaugarriak izan behar ditu:
- Pentium III prozesadorea.
- 256 Mb-eko memoria RAM .
- Gutxi gorabehera 60 Mb erabilgarri disko-gogorrean.
- VGA pantaila edo ondorengoa.
- 101/102 teklatu estandarra.
-
Internetekin konexioa: Internet konexioa modem bidezkoa bada, gutxieneko abiadura 28.800 b.s (bits segundokoa) izan beharko da.
Softwarea
-
Linux Sistema Operatiboa
Probatutako banaketak- SUSE 9.2
- FEDORA Core 5
- Bestelakoak: Ez dago probatuta bestelako banaketetan. Honek ez du esan nahi bestelako banaketetan funtzionamendua zuzena ez denik.
- SUSE 9.2
-
Interneten Nabigatzailea : Sarean ibiltzen uzten duen programa. Web bidez informazioa bilatu, lokalizatu, ikusi eta administratzeko interfaze grafiko interaktiboa eskaintzen du. Nabigatzailea beharrezkoa da konektatzeko unean. Izan ere, leiho lana egiten dute, Web zerbitzaile baten orrialdeetan den informazioa erakusten dutenak.
Gaur egungo nabigatzaileak ondokoak dira:-
Firefox 1.5.x
-
Mozilla 1.7.x
RED Sisteman Firefox eta Mozilla nabigatzaileekin egoki funtzionatzeko, ezinbestekoa da euren aukerak parametrizatzea:
Firefox eta Mozilla nabigatzaileen konfigurazioa.
-
-
Java makina birtuala:
Java makina birtuala (Java Virtual Machine, JVM ingelesez), programa natiboa da; hots, plataforma berezi batean exekutagarria, kode binario berezi batean adierazitako jarraibideak interpretatu eta exekutatzeko gai ( Java bytecode), berau Java lengoaiaren konpiladoreak sortutakoa da.
Software hau ezinbestekoa da RED sistemaren on line zerbitzuetara sartzeko.
Erabil daitezkeen software bertsioak hauek dira:-
JRE SUN 1.5
-
-
Langileen Nominak eta Kudeaketa programa: Soldaten kalkuluak, langileen kostuak, gizarte-aseguruak, PFEZen atxikipenak, langileen afiliazioa, eta abar kudeatzeko aukera ematen duten programak.
Software hau aurretiaz egokiturik egon behar da; hots, TC2 eta afiliazio fitxategiak sortzeko dokumento-elektroniko formatoan, TGSSk aurrez zehaztutako egitura eta edukiarekin.
Nork bere nomina programa propioa edo nominen hornitzaile batek emandakoa izan dezakezu. Nomina-hornitzaile gehienek egina dute egokitzapen hau. Egokitutako bertsiorik izan ezean, eskatu zure nomina-hornitzaileari.
Nomina programa propioa baduzu, Jarraibide Teknikoen Eskuliburua duzu eskuragarri, egokitzapena nola egin azaltzen duena. Eskuliburu hau dokumentazio-alorretik deskarga daiteke.
TGSSk emandako programak
-
JREDCOM: TGSSk doan emandako aplikazioa, LINUX eremua duten Pc plataformei DIE Sistemaren erabilera errazteko. Oinarrizko funtzioa, TGSSrekin afiliazio zein INSSrekin kotizazio mezuak tramitatzea da. Halaber, formatoa balidatu eta nomina-programak sortutako datuak prozesatu eta mezuak bidali/jaso.
JREDCOM PC plataforman lan egiteko garatu dute. Hau dela eta, laneko informazioa "host", "mini" edo antzeko ezaugarriak dituen ordenagailu-zentral batean gordez gero, komenigarriena informazioa JREDCOM instalaturik duen PC batera bidaltzea da. -
Adobe Acrobat Reader 7 edo berriagoa: Beharrezko tresna da jatorrizko formatu berean ikusi, esploratu eta inprimatzeko. Fitxategiek formatu estandarrean izan beharko dute (PDF ea FDF), dokumentu-elektronikoen banaketan mundu mailan erabilitakoa. Mozilla eta FireFox arakatzaileekin erabiltzeko, Adobe-ren "plug-in-ak" instalatzaileari buruzko jarraibideei jarraitu behar zaie.
ADOBEk doan emandakoa da, nahiz eta TGSSk banatzeko softwaren artean jarri. Software hau ezinbestekoa izango da TGSSk Internet zerbitzu berrian ematen duen laguntza ikusteko; halaber, dokumentu batzuk inprimatzeko. -
Firefox: Mozilla Foundationen Softwarea, erabiltzaileari zerbitzu interaktiboak eskaintzen dizkio eta erabiltzaile eta TGSSren arteko mezuen trukaketa lanak egiten ditu, eta TGSSren orrialdearekin konexio zuzena eskaintzen du afiliazio eta kotizazio zerbitzu batzuen mugimenduak egiteko.
-
Mozilla: Mozillak eta Netscape-n lizentziapean, erabiltzaileari zerbitzu interaktiboak eskaintzen dizkio eta erabiltzaile eta TGSSren arteko mezuen trukaketa lanak egiten ditu, eta TGSSren orrialdearekin konexio zuzena eskaintzen du afiliazio eta kotizazio zerbitzu batzuen mugimenduak egiteko.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





