MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

DIE sistema

Hemen zaude: Hasiera » DIE sistema » RED Internet » Informazioa » Informazio Orokorra » Informazio iturriak

Informazio iturriak

Erabiltzaileen Arretarako Unitate Probintzialak dituzu erabilgarri. Horiekin harremanetan jar zaitezke, TGSSren  Telefonozko Arreta Zerbitzuaren bidez, 901 50 20 50 telefonora deituz. Zerbitzu horrek, zure egoerarako arreta pertsonalizatua emango dizu, egindako kontsulte eta gorabeherei erantzungo die, eta RED sistemaren funtzionamenduari buruzko jardunaldiak eta informazio- eta prestakuntza-ikastaroak kudeatuko ditu.

Edozein arazo edo zalantza sortuz gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan Zerbitzu honekin. Zerbitzu horren harrera-ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era.

Laguntzaileak

Enpresa laguntzaileen euskarri teknikoak bere bezeroei "laguntza zerbitzuak" eskaintzen dizkie DIE Sistemaren softwarearen instalazioan eta funtzionamenduan.


Ikastaroak

TGSSk informazio eta prestakuntzako ikastaro ezberdinak antolatzen ditu. Hartzailearen eta edukiaren arabera, ondoko eran banatzen dira:

  • DIE Sistemaren erabiltzaile berrientzako ikastaroa. Behin behar diren programak instalatuta, DIE Sistema usu erabiliko dutenei zuzenduta. WinSuite32 programa PCn erabiltzean datza.

    Ikastaro hau jardunaldi bakar batean ematen da, goizez edo arratsaldez, eta gutxi gorabehera 5 orduko iraupena du.

  • DIE Sistemaren Birziklatze Ikastaroa. DIE Sistemarekin lanean aritu direnei zuzendua, baina Sistemari buruzko ezagupenak hobetu nahi dituztenak, beronen erabileran zalantzak baitituzte. Halaber, ikastaro hau bigarren mailako erabiltzaileak sartzen joan diren baimenetarako egokia da, DIE Sistemari buruzko hasierako ikastaroetara joan ezin izan direnentzat.

    Ikastaro hau goizez edo arratsaldez behin baino ez da ematen, eta 5 ordu inguruko iraupena du.

  • Nekazaritzako Erregimen Bereziari buruzko ikastaroa. Ikastaro hau NSBko enpresen KKK-ekin lan egiten duten baimendunei zuzenduta dago, eta bertan NEBren zehaztasun bereziak aipatzen dira DIE Sisteman, datuak kalitatez bidaltzean indarra jarriz, eta aurreko ekainean sartutako ordainketa-moten garrantziaz ohartaraziz.

    NSBri buruzko bi ikastaro mota egiten dira, erabiltzailearen araberakoak:

    • DIE Sistemaren ikastaroren baten parte hartu duten erabiltzaileentzat. Kasu honetan ikastaroaren iraupena 3 ordu ingurukoa da.

    • DIE Sistemaren ikastaroetan inoiz parte hartu ez duten erabiltzaileentzat.  Kasu honetan ikastaroaren iraupena 5 ordu ingurukoa da.

Hauetariko ikastaro batetan interesa izango bazenu,  mesedez, Telefono Arreta Zerbitzura jo ezazu.


Bestelako dokumentazioa

    Bada bestelako dokumentazioa, kontuan izan beharrekoa:

  • DIE berriak :

    Berrien ataleankontsulta daitezkeen berrien buletinak dira. Hauen helburua ondokoa da: erabiltzaileari funtzionalitate berrien berri eman, zalantzak argitu, eragiten dioten gaineko gaien informazio orokorra eman, izaera orokorreko gertaerak, etab .

  • FAQ  :

    DIE Sistemaren erabiltzaileek egindako galdera ohikoenen erantzunak.

  • Eskuliburuak :

    DIE Sistemari buruzko informazio orokorreko eskuliburuak (software instalatzeko prozesuak, DIE Sisteman sartzeko jarraitu beharrekoak, eta abar)

  • Gizarte Segurantzaren web-orria:

    Hor, DIE Sistemari eta SILCON ziurtagiriari buruzko edozein informazio ikus dezakezu. Horrez gain, eskuliburuak, inprimakiak eta bestelakoak lor ditzakezu.
 

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa