MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Ezagutu

Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu » Nortzuk gara? » Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra

Zer da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia?

Gizarte Segurantzako zerbitzu orokorra da, Lan eta Inmigrazioko Ministerioaren babesean, nortasun juridiko propioarekin, eta finantza-elkartasuna eta kutxa-bakarraren hastapenen aplikazioarekin, Gizarte Segurantzako Sistemako errekurtso-ekonomikoak eta finantza-administrazioa bateratzen dira.

Zerbitzu orokor izatea, Gizarte Segurantzako Sistemako Erakunde Kudeatzaileek dituzten funtzio orokor zehatz batzuk kudeatzean datza. 

Zer eskumen ditu?

  • Enpresen inskripzioa.
  • Langileen afiliazioa, altak eta bajak.
  • Gizarte Segurantzako Sistemako kotizazioaren, kuoten zerga-bilketaren eta bestelako finantza-baliabideen kudeaketa eta kontrola.
  • Gizarte Segurantzako kuotak geroratzea eta zatikapena.
  • Gizarte Segurantzako ondare bakarra osatzen duten ondasun eta eskubideen titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa, Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzaileek, Lan-Istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutuek eta Osasuneko Institutu Nazionalak euren ardurapean dituzten eskumenei kalterik egin gabe.
  • Gizarte Segurantzako kuotak eta bestelako finantza-baliabideak ordaintzeko beharrezko neurriak antolatzea eta prozedurak diseinatzea eta kudeatzea.
  • Gizarte Segurantzako betebeharren ordainketa agintzea eta betebehar horiek puntualki asetzeko diru-erabilgarritasuna denbora eta lurralde mailan banatzea.
  • Sistemako baliabideen eskuragarritasuna eta mugimenduak kudeatzen duen finantza-zirkuitua antolatzea eta kudeatzea, Gizarte Segurantzako kudeaketa-beharren arabera.
  • Finantza-Erakundeetan kontuak zabaltzea baimentzea Gizarte Segurantzako fondoak kokatzeko.
  • Beharrezkoak diren Diruzaintzako kreditu eta aurrerakin eragiketak egitea.
  • Aurrekontu Monetarioa egitea.
  • Lan-istripuen berraseguru-funtzioaren kudeaketa.
  • Gizarte Segurantzako Sistemarako finantza-egonkortze fondo bakarraren eraketa, kudeaketa eta aplikazioa.
  • Lan-Istripuen Mutuek eta prestazioak ordaindu behar dituzten enpresek eratu beharreko kapital-kostuen kitatzea.
  • Lan eta Inmigrazioko Ministerioak agindutako antzeko bestelako funtzioak egitea.
  • Lehiaketa publikoaren bidez, beharrezko higiezinak eskuratzea helburuak lortzeko. Halaber, beharrezkoak ez direnak besterentzea, enkante publikoaren bidez.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa